ANTZAR KROSEKO TXAPELAK ORDIZIARA, ATAUNERA, BEASAINERA ETA OIARTZUNERA JOAN DIRA (GOIERRIKO HITZA 2016-02-22)

Lazkaon atzo goizean jokatu zen 14. Antzar Krosa, alebin eta infantil mailetako korrikalarientzat. Kimuen kategorian, nesketan Ordiziako Naroa Iturriotzek (Jakintza) irabazi zuen, Araitz Mendia lazkaotarra (San Benito) izan zen bigarren, eta Naia Iraola hirugarren. 13 neskak parte hartu zuten.

Alebin mutiletan, beste 13 lehiakideren artean, Joxemiel Barandiaran herri eskolako ataundarrak izan ziren nagusi, lehen hiru postuetan: Aimar Aierbe txapeldun, Markel Galparsoro bigarren eta Aratz Lasa hirugarren.

Larriagoetan, infantil nesketan Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Ane Etxebeste nagusitu zen, Iraia Mendia lazkaotarraren (San Benito) eta Irati Esnaolaren aurretik.

Mutiletan, berriz, Beasaingo Loinazpe institutuko Ander Gabardino izan zen lehenengo, Ordiziako Oianguren institutuko Natnael Hidalgo bigarren eta San Benitoko Jon Etxeberria hirugarren.