MARIMUNDUKO, Joxemiel Barandiran Museoan Ipuin Kontaketa

Ezpainetatik belarrietara, belarrietatik bihotzera. Hori da mundu mitologikoa gal ez dadin Barandiaran Museoan darabilgun formula.

Jose Migel Barandiaranek lan nekeza bezain garrantzitsua egin zuen gure Euskal Herriko hamaika bazterretan, hemengo eta hango kondaira mitologikoak jasoz. Lan hori iraganeko eta gaur egungo munduen arteko katebegi nagusia izan da eta galtzear zeuden kondaira, mito eta ohiturak jasotzeko lan hori ezerezean gera ez adin ahaleginak egiten ditugu Ataunen.

Hori dela eta, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu, azaroaren 20ean, igandez, antolatuko dugun Euskal Herriko mito eta ipuin zaharren IPUIN KONTAKETARA. Bi saio egingo ditugu, 11:00etan lehena eta 12:30etan bigarrena.

Marimunduko izango da protagonista, Jentilbaratza Elkarteko kidea, baina Etsai ere gure artean egongo da. Familian igande goiza giro goxo eta magiko batean igarotzeko plan ederra beraz!

Aurreratzen dizuegu aurrez izena ematea nahitaezkoa dela, eta lehenbaitlehen erreserba egitea gomendatzen dizuegu, plaza mugatuak izango dira eta.