BOOKTUBERBOOM

BOOKTUBEBOOM LEHIAKETA!!!

Kedada hau Booktuberboom izeneko egitasmoaren barruan kokatzen da. Galtzagorri Elkarteak EJko Liburutegi Zerbitzuarekin batera antolatu du egitasmo hau gazteak irakurketara erakartzeko. Horretarako, liburuak eta youtube lotu nahi izan ditugu: gazteek liburu bat leitu eta horren inguruan hitz egiten bideo bat grabatzea nahi dugu eta hori youtubera igotzea. Ondoren, lehiaketa bate gongo da. Baina, gazteak horretara animatzeko, kedadak ari gara antolatzen liburutegi ezberdinetan.

Ekimen aktibo eta praktikoa da, gazteek sakeleko telefonoa eraman behar dute eta gure asmoa da ondo pasatzea liburuen inguruko bideoak grabatzen.

Booktuber fenómeno hori mundu mailan kristoren arrakasta izaten ari da, baina euskaraz ez dugu booktuberrik oraindik eta oso garrantzitsua dela uste dugu: gazteek eurek gomendatzen dizkietelako liburuak beste gazteei eta hori interneten bidez egiten dute.

 Informazio gehiago duzu hemen: https://booktuberboom.wordpress.com/

https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/oinarriak/

https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/sariak/

https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/spot-a/