GAZTEMATIKA 2016

Gipuzkoan ikasturte honetan haurren eta nerabeen arloan eman diren aurrerapausoak ezagutu nahi dituzu?

Txosten honetan 2016.urtean egindako ekintzen laburpena aurkituko duzu,nabarmenenak modu sinple eta arin batean.

BERDINTASUNA...ZERTARAKO?

Gaur eta aprobetxatuz urte berria hasia dugula, proiektuaren ondorioak ezagutzera eman nahi ditugu, bertan islatu ditugularik gazteon berdintasunarekiko 10 desirak, 2017 urteari eskatzen dizkiogunak.

Laneratzean dauden desberdintasunak, emakumeei historian izan duten paperagatik eginiko onarpen maila baxua, diskriminazio era desberdinak eta genero rolak, Indarkeria Matxista, denboraren banaketa desberdina emakume eta gizon gazteen artean… hainbat dira gazteon erronkak.

Nola ez, gazteon desirak eta proposamenak ere jaso dira, era baikorrean eraikitze aldera. Gazteok Berdintasuna zertarako behar dugun jakin nahi baduzu jarraian duzu PDFa

instant1ean lehiaketa

Datorren astean San Martingo Festak ospatuko dira.Parte hartzera animatzen zaituztegu!

PSZ.PARTE-HARTZE SUSTAPENEKO ZERBITZUA MARTXAN

2016-2017 ikasturtea hasi da jada eta berarekin Parte-hartze Sustapeneko Zerbitzua(PSZ) proposamen berriekin gatoz lehen bait lehen martxa hartzeko.

GURASOEN BILERA DEIALDIA-URRIAK 04

GAZTELEKUA MARTXAN!

GAZTELEKUAREN IREKIERA

 

 

ATAUNGO GAZTELEKUA

Ataungo Udalak Foru Aldundiaren laguntzarekin GAZTELEKUA zerbitzua  eraberrituarekin aurrera egiteko eta aurkezteko asmoarekin gatoz. Azkeneko hilabete hauetan  elkarlanean aritu gara proiektu berria lantzen, birplanteaketa eta asmo berriekin nerabeei zuzendutako zerbitzua abian jartzeko. Hilabete hauetan herriko eragileak ezagutu ditugu herriko baliabideak eta ezagutzak partekatzeko eta harremanak sortzeko asmoarekin.

GAZTELEKUA 12-17 urte bitarteko herritarrentzako zerbitzu bateratua da, bizi-aldi honi arreta berezia eskainiko diona norberaren proposamenak eta beharrak jasoz. 

Guzti honi heltzeko GAZTELEKUA berriz irekiko dugu eta IREKIERA honetara gonbidatu nahi ditugu herriko nerabe guztiak. Horretarako bi toki desberdinetan ikusiko gara elkar ezagutzeko eta guztion proposamenak entzuteko. Lunch txiki bat izango dugu baita ere.

 

APIRILAREN 8a, OSTIRALA:

            Tokia: San Gregorioko proiekzio gela

            Odua: 17:00-19:30

 

APIRILAREN 9a, LARUNBATA:

            Tokia: San Martingo kalostrako lokala

            Ordua: 17:00-19:30

 

 Hurrengo astetik aurrera GAZTELEKUA astero egongo da zabalik herriko nerabeentzako. Iker Lojo izango da zerbitzuaren arduraduna  eta ORGUTEGIA honako hau izango da:

 

OSTIRALETAN: arratsaldeko 5etatik 8etara

LARUNBATETAN: arratsaldeko 5etatik 8etara

 

 

Zuen presentzia espero dugu!

Aizank Gazte! ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 

Ataungo Suspertzailea, Iker Lojo Ochoa de Alda  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

Ataungo Suspertzailea, Iker Lojo Ochoa de Alda    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.


GAZTEMATIKA.Zer da zerbitzua?

 

 

 

Kaixo guztioi,

Datorren astelehenean,martxoak 14, arratsaldeko 6etan Udal Taldearekin bilduko naiz, GAZTEMATIKA zerbitzuaren aurkezpena egiteko.Haur,nerabe eta gazteen sustapenerako zerbitzuan iraunkortasuna lortzeko talde lanaren ildoak zehaztu.

Gaztelekua ITXITA dago,proiektu berri hau martxan jarri arte, Ataungo nerabe GUZTIEN beharrak betetzeko asmoarekin.

Laister arte,

Iker Lojo Otsoa de Alda.   Ataungo Suspertzailea.