Kaixo!
Denboraldiko Herri Antzokiko azken film emanaldia izango dugu asteburu honetan. Haurren saioan ‘Los cinco y el valle de los dinosaurios’ izango dugu, dinosauro hezurdura baten bila abiatuz gazte taldea eta Helduen saioan ‘Pride’, LGTB komunitatearen eta meatzarien elkarlana erakutsiz, ikusleen proposamena, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean.
Gustoko izango dituzuelakoan!
Milesker guztioi!
Ondo pasa asteburua,
Asteburu honetan zinean ondorengo emanaldiak izango ditugu: Haurren saioan ‘Blinky Bill koala’, bere hiritik haratago abentura bila abiatuko dena eta Helduen saioan ‘Yo, Daniel Blake’, erretiroa hartzeko adina gertu izanda eta gaixo egonda ere lan egitera behartzen duten arotzaren egoerara hurbilduko gaituena.
Gustoko izango dituzuelakoan, ondo izan!
Kaixo!
Asteburu honetan Herri Antzokian Haurren saioan ‘Batman Lego’, euskaraz, Gothamen Jokerrari aurre egiteko bere kideekin elkarlanean. Helduen saioan ‘Murieron por encima de sus posibilidades’ komedia satirikoa, krisi ekonomikoaren ondorioz euren bizitza suntsiturik aurkitzen duen hiritar talde baten plan eroa jarraituz.
Gustoko izango dituzuelakoan,
Ondo pasa asteburua!
Maiatzak 3, 5 eta 6an, emanaldi hauek izango ditugu:
Haurren saioan ‘Los niños de Timpelbach’, haurren bihurrikeriei erantzunez, guraso guztiek herritik martxa egingo dute egun baterako, haurrek kudeatuz herrixka. Helduen saioan, berriz, ‘Lucky’ , 90 urteko protagonista, bidaia espiritual batean murgilduz.
Gustoko izango dituzuelakoan,
Kaixo,
Aste Santu jaiegunak direla eta asteburu honetan eta hurrengoan ez da zine emanaldirik izango. Hurrengo emanaldiak Maiatzak 3, 5 eta 6an izango dira. Bertan ikusiko gara!
Ondo pasa!
Kaixo,
Hauek izango dira asteburu honetako zine emanaldiak:
Haurren saioan ‘La Bella y la Bestia’ Disneyren egokitzapena, Bella gazte ausarta protagonista hartuz eta Helduen saioan ‘La torre oscura’ Stephen Kingen liburu sortan oinarrituriko western eta zientzia fikzioaren arteko filma.
Gustoko izango dituzuelakoan,
Ondo pasa asteburua!
Kaixo!
Asteburu honetako zine karteldegian:
Haurren saioan ‘Hotel Transilvania 3’, hotela daraman familia bereziaren oporraldiak jarraituz itsasoan zehar, eta Helduen saioan, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean ‘María (y los demás)’, Mariak etxeko zaintzaren ardura izatetik bere bizitza bizitzeko saltoan erakutsiko diguna.
Gustoko izango dituzuelakoan,
Ondo pasa asteburua!