OTSAILAK 28 Kaffka antzezlana

Gogoratu denok, ostiral honetan, Otsaialk 28, 20:00tan, gurekin duzuela zita, Ataungo herri antzokian, KAFFka ikuskizunerako. Sarrerak oraindik salgai dituzue. Animatu!!!!!!!! "Antzezlana dela eta gogoratu ez dela ostiralean, igandean eta astelehenean proiekziorik emango" _______________________________________________________________________________

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 31 eta Otsailak 2 eta 3)

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko zine-emanaldian, helduen saioan ‘70 Binladens’ thriller filma izango dugu gazteleraz. Raquel izango da film honen protagonista, 35.000 euro halabeharrez behar dituen emakumea. Raquel bakuarekin akordioa ixteko zorian dagoenean, bi lapurrek egoera korapilatuko dute. Haurren film emanaldian berriz, ‘Super Lopez’ izango dugu gazteleraz. Film honetan berriz, protagonista superbotere harrigarriak dituen eta ezkutuan gordetzen dituen gizon bat da. Baina gaztetako maitalea konkistatzerakoan, sekretua arriskuan jarriko duena. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 24, 26 eta 27))

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko helduen emanaldian, ‘LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian.´ dokumentala izango dugu euskaraz Biboletak proposatuta. Dokumental honetan 80ko hamarkadan emakumeek izan zuten lekuaz, euskaraz eta, estetikaz gain, jarrerak izan zuen garrantziaz hitz egiten da. Lou Olagua erreferentetzat hartuz. Ostiralean eta astelehenean proiektatuko da eta aste honetan ez da haurren saiorik izango. Bestalde, igandean ‘Zaldi urdina´antzezlana izango dugu arratsaldeko 19.00etan. Antzezlan honen bidez, Euskal Herrian bizi izandako 1980ko hamarkada etorriko zaigu gogora. Baita “zaldi zuriaren” auzia ere, entzuterako garaiko gazteria, rock musika, hiesa eta heriotza, gatazka politikoa eta botereen esku beltzarekin lotuko duguna. Sarrerak agortuak daude. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Urtarrilak 17, 19 eta 20))

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko film-emanaldian, helduen saioan ‘Mula’ filma izango dugu. Ostiralean ingelesez proiektatuko da gaztelerazko azpitituluekin, filma bertsio originalean ikusi nahi lukeenarentzat. Filmak, arazo ekonomikoek behartuta, 80 urterekin nahi gabe droga garraiolari bihurtu den gizon baten istorioa kontatzen du, benetako gertaera batean oinarrituta dagoena. Haurren saioan bestalde, ‘Ausarki yeti dibertigarria’ (Small foot) izango dugu euskaraz. Film honetan, yetien herrixka elurtu bat ezagutuko dugu, baita yeti bizkor baten azken aurkikuntza ere: gizaki bat. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

zine karteldegia (urtarrilak 10, 11 eta 13)

Kaixo! Urte berriari hasiera emanez, asteburu honetako herri antzokiko film-emanaldian helduen saioan `Vitoria, 3 de marzo´ filma izango dugu. Franco diktadorea hil ondoren, krisi ekonomiko eta ziurgabetasun politiko giroan, 1976 urte hasieran Gasteizen greba orokorra deitu zen. San Francisco elizan ehunka pertsona elkartu ziren euren eskubideen alde borrokatzeko, horien artean Begoña, film honetako protagonista. Haurren film emanaldian berriz, `Dragon ball super broly´ animazio filma izango dugu euskaraz. Gokuk beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin du eta entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA: Abenduak 20 eta 22

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko film-emanaldian, helduen saioan ‘Bohemian Rhapsody’ filma izango dugu. Ostiralean ingelesez proiektatuko da gaztelerazko azpitituluekin, filma bertsio originalean ikusi nahi lukeenarentzat. Filmak, Freddie Mercuryren eta Queen bandaren bilakaera azaltzen du, baita Live Aid kontzertua ospatu arte bizitako istorio hunkigarria ere. Haurren saioan bestalde, ikusleek proposatutako film bat izango dugu: ‘Charlie y la fábrica de chocolate’ gazteleraz. Film honek, familia txiroa duen Charlie mutikoaren abentura kontatzen du, Willy Wonkaren txokolate-lantegian 5 haur zortedunekin batera biziko duena. Hurrengo emanaldia urtarrilaren 10ean izango da. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa gabonak!

ZINE KARTELDEGIA (Abenduak 6, 8 eta 9)

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko zine-emanaldian, helduen saioan ‘Bajo el mismo techo’ komedia filma izango dugu. Filmaren protagonistak, dibortziatu ondoren hipotekak bizikideratzara behartzen duen bikotea dira. Honela, Nadia eta Adriánek gerra deklaratuko diote elkarri. Haurren film emanaldian bestalde, ‘Mascotas 2’ izango dugu: Max-en jabeak ezkondu eta semea izan du, aldaketa handiak dira horiek gure txakur gogokoenarentzat, nola jokatuko du Maxek egoera horiek aurrean? Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA: Abenduak 1 eta 2

Kaixo! Asteburu honetan, Herri Antzokiko helduen film emanaldian, memoria historiarekin uztartuz, ‘El silencio de otros’ dokumentala izango da. Frankismo garaian desagertutako pertsonen bilaketa eta erantzuleei aurre egiteko saiakerak kontatzen dituen filma. Haurren saioan bestalde ‘Asterix: Edabe magikoaren sekretua’ izango dugu euskaraz. Film honetan, Asterixek eta Obelixek Panoramix druida zaharrari bere ordezkoa izan litekeen gaztea aurkitzen lagunduko diote Galia osoan zehar. Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!

ZINE KARTELDEGIA (Azaroak 22, 24 eta 25)

Kaixo! Asteburu honetan Helduen saioan, Biboletak proposatuta, ‘Nagore’ Lafagge erizaintza ikaslearen heriotza bortitza ardatz duen film dokumentala proiektatuko da. Nagoreren amak eramango du luzemetraia honen hari nagusia, non epaiketaz gain, gertukoen testigantzak biltzen diren. Haurren saioan berriz ‘Toy story 4’ abentura eta animaziozko filma izango dugu. Honetan, gure sheriff gogokoenaren etxera jostailu berri bat iritsiko da, ondo konponduko ote dira? Gustuko izango dituzuelakoan, Ondo pasa asteburua!