XVIII. MENDEKO ATAUN 1740ko Ataungo Herri-planoa

  Juan Arin Dorronsoro ataundar ikerleak aurrez Lazkaoko Jauregian ikusi zuenaren aipamena egin zuen1928ko argitalpen batean. Gure ustez, 1926an ikusiko zuen Lazkaon. 

Plano hau Lazkaoko Duque del Infantadoren palazioan egon da  hezetasunak eta pipiak nahiko jota. Piskanaka berezko kolorea galtzen zihoan neurrian, bertako irudi eta idatziak ere ezkutatzen ari ziren. Balio handiko dokumentua izanik,  berreskuratzeari ekin zitzaion, bertan garai hartako Ataungo eraikuntzaz gain, hainbat lekuizen ere agertzen baitira.

   Horregatik, 2015ean hasitako ekimenari amaiera emateko garaia iritsi da, zaharberritze-lanak eta diru-laguntza eskabideak luze jo duten arren.Horretarako, kokalekurik egokiena herri-etxea denez, bertako horma batean ezarriko da datorren ostegunean, hilak 23, iluntzeko 7:00etan.

1740ko Ataungo Herri-planoa