KLIKA KORRIKARI!
21. KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu, hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:
Otsailak 21, osteguna, 19:00etan San Gregorioko Elkargunean
Martxoak 7, osteguna, 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan
Martxoak 21, osteguna, 19:00etan San Gregorioko Elkargunean
Apirilak 4, osteguna, 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan
LAGUNTZA MOTAK:
NOIZ PASAKO DA 21. KORRIKA?
Apirilaren 13 goizaldean sartuko da KORRIKA Goierrin.
ANIMATU!!
ATAUNGO KORRIKA BATZORDEA
20.KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu , hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:
BILERA EGUNAK
NOIZ/NON |
OTSAILAK 21, 17:30ean,San Gregorioko elkargunean. |
NOIZ/NON | MARTXOAK 7, 17:30ean, udaletxean. |
NOIZ/NON | MARTXOAK 21, 17:30ean, San Gregorioko elkargunean. |
NOLA LAGUNDU DEZAKET/DEZAKEGU?
➔ Herrian antolatuko diren kultur-ekitaldietan parte hartuaz.
➔ Korrika laguntzaile izanaz ( norbanakoak 12€ ordainduaz ekarpena egin)
➔ Lantegi zein zerbitzuek Korrika lagun eginaz.
➔ Lekuko eramaile izateko Kilometro ekarpena eginaz.
➔ Arropa erosiaz.
➔ KORRIKA TXIKIAn parte hartuaz
➔ KORRIKAn parte hartuaz.
NOIZ PASAKO DA 20. KORRIKA?
Goierrin apirilaren 8an sartuko zaigu:ostiraletik larunbaterako gauean.
ARROPA SALMENTA NOIZ: otsailaren 24an, 17:30-19:30 NON: Udaletxeko arkupean |
Zatoz eta parte hartu!!!
Ataungo KORRIKA batzordea
Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:
Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.
2017ko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika, apirilaren9an Iruñera heltzeko.
Eta hori posible izan dadin, ehunka pertsonak egiten dugu, aurretiaz, hainbeste lan.
Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako ATAUN-(a)n, URTARRILAK 24-(e)an, 17.30-(e)tan, UDALETXEA-(n) egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorrita.
Txartelak ohiko lekuetan salgai:
Helduak : 10€ / Haurrak: 5€ (txartelak erosteko azken eguna martxoaren 20a)
DENOK LAZKAORA, KORRIKARA!!!
01:00etan ARERIAKO biribilgunean
elkartuko gara ataundarrok.
Ataungo KORRIKA batzordea
Aurten KORRIKA 19 Ataundik pasatzen ez bada ere, Joxemiel Barandiaran LHIko Eskola Komunitateak kilometro bat erosi du.
Ataungo ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzeko, Korrika Txikia antolatu dugu, martxoaren 18an arratsaldeko 15:00etan.
Ondoren eskolan, partaide guztientzako, txokolate goxoa banatuko da. Ikasle guztiek kirtena duen edalontzia ekarri beharko dute.
11:00etan San Gregorioko plazan elkartuko gara. San Martinera jaitsiko gara errepidez eta oinez.
12:00etan San Martinera iritsi eta plazan pintxo goxoak denontzat doan (Erauskin harategia, Errotaundi, Martintxo eta Aizkoate elkartearen laguntzaz).
Plazan, KORRIKAko arropa salgai izango da. Eta, Korrika laguntzaile izateko aukera ere izango da bertan.
Martxoak 12-29. Korrika logoen erakusketa Joxemiel Barandiaran eskolan.