Jadanik jakingo duzuen bezala, Gipuzkoako Mendizale Federazioak aurtengo Goierriko Eskolarteko Mendi Lehiaketa antolatzeko ardura Ataun Kirol Elkarteari eman dio.
Hori dela eta, bi ibilbide antolatu dira: bata luzea, 3 ordu eta erdikoa eta bestea motza, 2 ordukoa gutxi gorabehera.
Bi ibilbideek irteera eta helmuga eskola ondoan dagoen Auzoeta kiroldegian izango dute. Parte hartzaileek 08:30etatik 09:00etara bitartean irtetzeko aukera izango dute. Antolatzaileek aurretik izena ematea eskertuko lukete. Horretarako korreo helbide bat jarri dute:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ibilbide luzea:
AUZOETA kiroldegia (abiapuntua)– Iturralde- Ubarri – San Martingo plaza- Kortaberri –Aldabe – Arrateta –- Agerreaundi –Urrestarazugarakoa – Urdarano - BEDAMAKO ZELAIA (kontrola) –Iruzuloeta – Larburu –Mendiurkullu –Gaztiñerre – Portugañe/Arrate – Hirubideko zubia – Ola (Barandiaran museoa) – Sara - Peruenezarre – Olaluzeagako karobizuloa – Iturralde (iturria)- Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea- AUZOETA kiroldegia (Amaiera).
Ibilbide motza;
AUZOETA kiroldegia (abiapuntua) - Itturralde - Arrondoko estrada - Gaztiñerre –Portugañe/Arrate - Hirubideko zubia- Ola (Barandiaran museoa) –– Peruenezarre –Olaluzeagako karobizuloa – Iturralde (iturria) - Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea- AUZOETA kiroldegia (Amaiera).
ESKOLARTEKO XIX.MENDI LEHIAKETA
ATAUN
2015eko MARTXOAREN 8a
1- AUZOETA KIROLDEGIA: Hasiera - helmuga
2- AGERRE: Jentilbaratzako jentillak baserri honetara jaisten dira gauez jokora
3- IRUZULOETA: Sorginlekua
4- ARMUSETA
5- LARRUNTZA errota: Antzineko errota
6- SARA: Joxemiel Barandiaranen bizitokia
7- PERUENEZAR: Joxemiel Barandiaranen jaiotetxea
8- OLALUZEAGAko karobizuloa
ATAUN KIROL ELKARTEA
20211 ATAUN
TEL: 943180384 – 669239195
FAXA: 943180463
E-MAIL:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA:
Astelehenetik ostiralera goiz eta
arratsaldez.