ARALARKO HERPETOFAUNAREN ATZETIK

ARALARKO NARRASTI ETA ANFIBIOAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Aralarko Parketxeak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere inguruotan aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera maiatzaren 20an,  eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan.

Jarduera goiz osokoa eta ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku Purchase Viagra gisa.

Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Ander Izagirre gaian aditua den Elgoibartarra da eta urte asko daramatza Euskal Herriko anfibio zein narrastiei buruz ikerketak egiten. Inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen  erakutsiko digu eta baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

Izena emateko (nahitaezkoa) eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Prezioa 5€-koa izango da pertsonako.

 

Aralarko Parketxe Hedatua

(Barandiaran Museoa eta Lizarrustiko Parketxea)

Aste Santua Barandiaran Museoan

Hasi al zarete Aste Santurako planak egiten? Hementxe gatoz familian egiteko proposamen eder batekin.

Txondorra piztuko dugu Lizarrustin

Txondorra piztuko dugu abenduaren 2an Lizarrustin, gure etxeko ateak zabalik dituzue!

 

I.MITOALDIA

Ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, mitologia errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.

Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Hain zuzen, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta hura gizarteratzen jarraitzeko  ekimena jarri dugu abian Jentilbaratza Kultur Elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, I. MITOALDIA.

Aralarko paisaia bizia

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera batzen da.

Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du urriaren 7rako (larunbatarekin) Ondarreko historiaurreko aztarnak ezagutzeko. Ondarreko harantxoa Aralarko natur parkean dago, Lizarrustiko parketxetik (Ataundik) oinez joanda ordubete ingurura. Bidea erraza bezain ederra da.

Gutxi dira Euskal Herrian historiaurreko hainbeste aztarna aurkitu diren tokiak eta are gutxiago gaurdaino hain ondo gorde dituzten lekuak. Hain zuzen, ikerketa lanak ez dira oraindik bukatu eta ezin bazter daiteke oraindik aztarna gehiago topatzea.

Aralarren aurkituriko giza aztarna zaharrenak (Neandertalek egindako tresnak) Ondarren aurkitu ziren eta baita Aralarko cromlech bakanetako bat ere. Hura induskatutako Joxean Mujika adituaren eskutik entzungo ditugu azalpenak.

Irteera gidaturako abiapuntua 9:30etan izango da Lizarrustiko parketxetik. Itzulera ordua 14:30etarako aurreikusten da. Adin guztietako bisitariei dago zuzendua txangoa (12 urtetik beherakoentzat luzea gerta liteke ibilaldia). Azalpenak euskaraz emango dira. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / 943 180 335 / 688 895 069.

Aralarko iraganean arakatzeko aukera

Ondarreko historiaurreko aztarnak

Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Abuztua ere badator, eta kanpora joan gabe gure ingurua sakonago ezagutzeko aukera eder bat proposatzen dizuegu. Ba al dakizu noiztik bizi den gizakia Aralarren? Nola eta non bizi ziren gure arbasoak? Non hilobiratzen zituzten gorpuzkinak? Zer sekretu gordetzen ditu Aralarko lurrazpiak?

Bada, erantzuna emango diegu galdera horiei guztiei punta-puntako ikerlari baten eskutik, Joxean Mujika arkeologoaren ahotik entzun ahal izango ditugu eta inguruotan egin dituen azken aurkikuntza arkeologikoak. 

Mendirako plan ederra beraz, Lizarrustiko Parketxetik abiatuko gara oinez. Anima zaitez!

Aralarko herpetofaunaren atzetik

Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Ezagutzen al dituzu Aralarko mendigune zabal hauetan bizi diren anfibio eta narrastiak? Zenbat espezie daude hemen? Arriskutsuak al dira? Zein egoeratan aurkitzen dira?

Zatoz, entzun, ikusi, ikasi eta zaindu maite duzun hori. Maiatzaren 14an, igandearekin, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordu bat dugu goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), plaza mugatuak izango dira eta.

Narrastiak Aralar_Lizarrusti

Txorien txorrotxio ozenak Ataunen

A ze festa! Jada Ataungo herri-bidean hasi zaizkigu txorian dantzan. Udaberriaren epeltasunaren iragarle onak dira animaliok eta haien txorrotxioak gozemena dira gure belarrientzako. Baina, ezagutzen al ditugu euren kantuak? Kantu bat entzunda, ba ote dakigu zein txori den? Nahi al duzue teknika honen hastapenean trebatu?

Bada, datorren larunbatean, apirilak 8, aukera paregabea duzue Ataungo Barandiaran Museoan, Mikel Olano adituaren eskutik kantuak identifikatzen ikasteko. Plaza mugatuak izango dira, beraz eman ezazue izena berandu baino lehen!

Jentilak eta olentzero ibilaldi magikoa

Abenduaren 18an, igandez, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Parketxean, Jentilbaratza Kultur Elkartearekin lankidetzan. Ibilaldiak inguruotako mundu mitologikoa hedatzea helburu izango du.

Izen-ematea zabalik egongo da gaurtik aurrera, eta antolakuntzatik erreserba berandu baino lehen egitea gomendatzen dizuegu, plazak mugatuak izango direnez, hauek azkar beteko direla aurreikusten baitugu.