ETXARRI-ARANATZ ETA LAZKAOKO IGERILEKUAK ERABILTZEKO DIRU-LAGUNTZA

Etxarri-Aranatz eta Lazkaoko igerilekuak erabiltzeko diru-laguntza.

IRRISARRI LAND ABENTURA PARKERA IRTEERA - GAZTELEKUA

Gaztelekutik Irrisarri Land abentura parkera joateko informazioa eta gurasoek bete beharreko baimen-agiria.

UDAKO BEGIRALEEN LAN-DEIALDIA

Udako haur zaintza, begirale eta bolondres edo praktiketarako lan-deialdia.

UDAKO ESKAINTZA

Udako udaleku eta kirolen eskaintzako informazio eta izen-emate fitxak.

BASERRIARI BEGIRA SAN ISIDRO EGUNA 2018

Baserriari begira, San Isidro eguna 2018.

ATAUN BEKA: "JOXEMARTIN APALATEGI BEGIRISTAIN"

 ATAUNGO UDALAREN DEIALDIA

 Ataun beka: "Joxemartin Apalategi Begiristain"


 XEDEA: "ATAUNGO EMAKUMEAK".


 Ikerketaren esparrua, hau izango da: Historian zehar eta gaurdaino,
Ataunen EMAKUMEAK izan duen presentzia, ezaugarriak eta garrantzia
ardatz izango duen ikerketa bideratzea. Ikerketaren helburua emakumearen
inguruko ezagutza eta  errekonozimendua egitea.

Oinarriak atxikita daude.

Proiektuak aurkezteko azken eguna, EKAINAREN 15a da

Proiektuak bidaltzeko:

Ataungo udaletxera bertaratu beharko da aurkeztutako proiektu guztiei
sarrera eman behar zaielako.
Udaletxeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta
astearte arratsaldetan 17:00etatik 19:0etara.

ABERRI EGUNA 2018

Apirilaren 1a, igandea, Aberri Eguna. 1931tik egun hau, gure Herriaren eguna izan da eta beste herri askotan egiten den antzera, gure Naziotasuna  berresteko eta aitortzeko  ospatuko  dugu. Herri bezala onartu nahi ez gaituztenen aurrean,  gure euskal identitatea baieztatuz eta sendotuz erantzungo dugu.  

Egun honetan, Ataundarrok eta Euskal Herritar guztiok, geure nortasunaren adierazpen askea egin dezagun, “geurea ikurrina” aireratuz, Euskaraz  biziz eta Erabakitzeko Eskubidearen aldeko herri  borondatea indarrean jarriz.

 

Horrexegatik,  Aberri Eguna ospatzeko gonbitea luzatzen diogu herri osoari.

 

Apirilaren 1ean, Goizeko, 11:30etan San Martingo Plazan elkartuko gara: Ikurrina igotzea, dantza, kantua eta aldarrikapena izango dira, zatozte! 

Ondoren, bildutako guztientzat hamaiketakoa izango da.

 

Etxeko leihoetan IKURRINA jar dezazuen eskatzen dizuegu.

 

HERRI BAT GARA buy viagra online ETA EUSKAL HERRIA GURE ABERRIA!

GORA ABERRI EGUNA!

GIPUZKOAKO ORGANOAK PLAZARA

Igande honetan, martxoak 18, Gipuzkoako organoak plazara programaren barruan DAMIEN SIMON organojolearen kontzertua izango dugu 12:00etan Ataun San Martingo Elizan.

 

 

2018. urteko Udal aurrekontuen agiria

2018. urteko Udal aurrekontuak.