Elkarteen diru-laguntzak aurkezteko epea

Ataungo kultur eta kirol elkarteek, beren urteko asmoak udalean aurkezteko garaia iritsi da. Otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira.

Atxikita dago Elkarte bakoitzak, dirulaguntza hauek jaso ahal izateko jarraitu eta bete beharreko irizpideak.

Irizpideak betetzeko ardura hartzea eskatzen da, guztien onurako: egutegian ez oztopatzea eta elkar koordinatzea, genero berdintasuna zaintzea, euskara erabiltzea eta kontsumo arduratsua izatea.

Edozer argibide behar izan ezkero, deitu udalera eta argitzen saiatuko gara.

Eskerrikasko zuen ekarpen eta egiten ari zareten lan guztiagatik. Urte osoan, denon artean, kultur eta kirol eskaintza zabala eskaintzen diogu Ataungo herriari. Bejondeizuela!

Abenduak 3, Euskararen Eguna

Igande honetan, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko dugu Ataunen.

Memoria Historikoa "Iragana gogora ekartzen 2012....2017" bigarren saioa

Larunbat honetan, abenduak 2, Memoria Historikoaren 2. ekimenarekin jarraituko dugu. "Han Goian dago Jentilbaratza" izenburupean, San Martingo plazan elkartuko gara 11:00etan.

AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ataungo Udalak bat egiten du emakumeenganako edozein indarkeriren aurka. Eta herritarrak animatu nahi zaituztegu egun honen bueltan izango diren ekintzetan parte hartzera.

MEMORIA HISTORIKOA "Iragana gogora ekartzen 2012....2017" 6. edizioa

Hemen duzue Memoria Historikoa “Iragana gogora ekartzen” 2012….2017 programazio osoa.

Asteburu honetan emango diogu hasiera 6. edizioari. Larunbat honetan, hilak 25, “Ataungo emakumeen ibilbidea eta ibilaroak sortzen” ibilaldia egingo dugu. VIII. Gerriko Ikerlan Bekako  “Eta gerra etorri zen. 36ko gerraren eragina Ataungo eguneroko bizimoduan” liburutik jasotako eta beste hainbat pasarte kokaleku jakinetan jarriko dituzte Ainara Gorostizu eta Nerea Eliasek. Hitzordua 10:00etan San Martingo plazan izango da eta ibilbilbidea kotxez egingo dugu.

Animatu!!

Musika barrokoaren egunak zikloa

Azaroaren 19an, igande honetan, izango dugu Musika Barrokoaren Egunak zikloaren barruan organo kontzertua San Martingo elizan 12:00etan. Bertan, Maria Nacy organojolea arituko da.

2017ko azaroaren 15eko Udal Agiria

2018KO UDAL AURREKONTUAK PRESTATZEKO

     AUZO BATZARRAK

Aurten ere, urtero bezala,  2018ko  aurrekontuak prestatzen hasia  da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik.

Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, azaroaren 21-22 eta 23an  AUZO BATZARRAK egingo ditugu.

Azaroaren 21ean, asteartean: AIAN, HAITZARRI ELKARTEAN, iluntzeko 19:00etan

Azaroaren 22an, asteazkenean:  SAN GREGORION.  Elkargunean,  iluntzeko 19:00etan

Azaroaren 23an, ostegunean: SAN MARTINEN .  Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:00etan 

Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!

                           

ORGANO KONTZERTUA

Azaroaren 19an, eguerdiko 12:00etan, Musika Barrokoaren Egunak zikloaren barruan, Maria Nacy Organojolearen eskutik organo kontzertua izango dugu San Martingo elizan.

  

ATAUNGO HAMAHIRUGARREN ARGAZKI RALLYKO SARI BANAKETA

Urriaren 8an burutu zen hamahirugarren Argazki Rallyko lehiaketako argazkien proiekzioa eta sari banaketa azaroaren 18an, larunbatean, izango da eguerdiko 12:00etan.

Urtez urte arrakasta izaten ari den ekimena da hau eta aurten ere 47 partaide izan dira eta herritarrak ere geroz eta gehiago izan dira aurten.

Zorionak!

 ZINEMA DENBORALDI BERRIA

Asteburu honetan ekingo zaio zinemaren denboraldi berriari. Hilean behin, azken astean, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak proposaturiko filmak eskainiko ditugu, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea edozein herritarren proposamenak jasotzeko prest dago.

 Azken urteetan bezala, ordutegiak ondorengoak dira:

Helduen filma:

Ostiraletan, 22:00etan

Igandetan, 19:30ean

Astelehenetan, 21:00etan

 Haurren filma:

Igandetan, 16:30ean.

2017ko azaroaren 7ko Udal agiria

HERRIAN BURUTZEN DIREN EKIMENAK DEITZEKO KARTELEN BILKETA

Ataungo Udalak, Atauniker eta Murkondo elkarteekin elkar lanean, herrian burutzen diren ekimenak deitzeko prestatzen diren kartelak biltzeko eskaera egiten du.

Edozer motatako kartelak jasoko dira, beti ere, herrian buruturiko edo Ataun herria aipatzen dutenak izan behar dutelarik. Bildutako kartelekin urtean behin erakusketa bat osatuko dute aipaturiko bi elkarteek eta gero denak Udal artxiboan gordeko dira.

Kartelak paperean dituzuenean, Udal Liburutegian edo Udaleko bulegoetan utzi behar dira, digitalean dituzuenak berriz, ondoko bi helbide hauetara bidali;

Atauniker:    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Murkondo: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Behin kartelak jasota, elkarrekin prestatutako fitxategi bat beteko dute eta esan bezala urtean behin erakusketa bat antolatu.

Gure herriko historia gordetzeak duen garrantziaz jabetu eta gorde dezagun.

Aurrez eskerrik asko herritarroi Atauniker, Murkondo eta Udalaren izenean.

 

 ERROLDA eta BIZIKIDETZA ZIURTAGIRIAK

Aurrerantzean, Udaleko bulegoan errolda edo bizikidetza ziurtagiriren bat jaso ahal izateko derrigorrezkoa izango da norbera bertaratzea. Ezin den kasuetan baimena aurkeztu beharko da interesdunaren sinadurarekin. Eta bizikidetza ziurtagirirako berriz, etxe horretan erroldatuta dauden 18 urtetik goragoko guztien baimena aurkeztu beharra dago denen sinadurarekin.  

                                                                                                                                                                                                  ATAUNGO EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO LEHENENGO PLANA

EGITEKO PROZESUA

2012. urtean egin zen Ataunen Lehengo Berdintasun Diagnostikoa.

 Orduan Udal barruan eta herrian berdintasuna bultzatzeko zeuden erronka nagusiak identifikatu ziren. Aurten, Udalak, Emakunderen diru-laguntza bat jaso du Berdintasun Plana egiteko, eta plan horrek jasoko dituen  ekintzak (lehentasunak) zehazteko  prozesu bat egin nahi da herri mailan. Ataungo Udaleko ordezkaritza politikoa, langileak eta herri eragileak inplikatu nahi dira partaidetzazko prozesu horretan.

Herri eragile eta herritarrekin lan-saio ireki bat egingo da guztien ekarpenak jaso ahal izateko:

DATA: Azaroak 16, osteguna

ORDUA: 18:30etan

TOKIA: Ataungo Udaleko Pleno Aretoan

 

 SAN MARTINGO JAIAK

Azaroaren 9tik 12 iluntzera arte, hau da, ostegunetik igande iluntzera arte, San Martingo herriguneko bidea moztu egingo da, beraz, ibilgailuek atzeko bidetik ibili beharko dute eta autobusak ere Altzanipe aurrean geldituko dira. 

ATAUNGO UDALAK, IRAILAREN 28AN EGINDAKO EZOHIKO BILKURAN KATALUNIARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO, EHBILDUK ETA HERRIGINTZAK ONARTUTAKO MOZIOA KATALUNIAREKIN BAT, DEMOKRAZIAREKIN BAT

Urte luzeetako prozesu baten baitan eta herritarren gehiengo baten eskariari ateak irekiz, etorkizuna libreki erabakitzeko bitarteko demokratikoz hornitu du Kataluniako herriak bere bidea. Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei bide emateko erabaki irmoa hartu dute.

 

Katalunian herritarren borondatearen eskutik eman diren urratsek, Madrilen aldetik indarraren, mespretxuaren eta zaharkitutako legeen ustezko arrazoiarekin erantzun da.

 

Bide demokratikoen aurkako eraso larri honen aurrean, Ataungo Udalak honako mozio hau eztabaidatu eta onartzen du:

 

1.- Udal honek, zilegitasun osoa aitortzen dio Kataluniako Parlamentuak egingo duen autodeterminazio erreferendumari. Izan ere, libreki adierazitako herritarron borondatea da tresna politikorik eraginkorrena edozein herri edo kolektiboren etorkizuna eraikitzeko.

2.- Udal honek, Kataluniar herriaren eta Parlament-aren erabaki burujabeen aurka Espainiar estatutik buruturiko erasoak salatu eta arbuiatzen ditu. Madrilgo Gobernua, epaitegiak eta Auzitegi Konstituzionala ezin direlako Kataluniako herritarren gehiengo zabalak adierazitako borondate demokratikoaren gainetik jarri.

3.-Modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen dugu. Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.

4.- Udal honek, Euskal Herria, Katalunia edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du.

5.- Udal honek urriaren bateko emaitza errespetatzen du eta Instituzio zein eragileei ere berdina egitea eskatzen die. Horretarako erabaki honen berri, Kataluniako Parlament-eko lehendakariari, Madrilgo Gobernuko presidenteari eta Auzitegi Konstituzionaleko presidenteari ematea erabakitzen du. Gure udalerriko herritarrei ere jakinaraziko zaie erabaki honen berri.