2020ko APIRILAREN 25eko OHARRA

NOIZ ARTE HORRELA?

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA, APIRILAK 23

Ostegunean, apirilak 23, Liburuaren nazioarteko Eguna da. Zer irakurri duzue itxialdian? Zein liburu daukazue esku artean? Bidali zuen gomendioak #ataundarroketxean traola erabiliz Instagram eta Twitter bidez, edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ghelbidera, gustura partekatuko ditugu eta!

BOLUNTARIOAK ETA EROSKETETARAKO LAGUNTZAK

[Atxikituta dago dokumentua]

2019ko ERRENTA AITORTZEKO KANPAINA

JARDUERA EKONOMIKOAN COVID-19 BIRUSAK ERAKINDAKO KALTE EKONOMIKOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN GAINEKO INFORMAZIOA

JARDUERA EKONOMIKOAN COVID-19 BIRUSAK ERAKINDAKO KALTE EKONOMIKOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZEN GAINEKO INFORMAZIOA

COVID-19 birusak jarduera ekonomikoan eragin dituen kalte ekonomiko handiei aurre egiteko hainbat laguntza-bide jarri dira martxan; batzuk dagoeneko argitaratu dira, eta, beste batzuk bidean dira. Jarduera-arloak eta enpresa-motak askotarikoak dira: enpresa txiki eta ertainak, autonomoak edo ekintzaileak… Hortaz, garrantzitsua da informazio zehatza jasotzea, eta nora jo jakitea. Erakunde publikoen arteko koordinazio eta elkarlanean oinarrituta, honako informazioa helarazi nahi dizugu Ataungo Udaletik:

INFORMAZIO GUZTIA EGUNERATURIK AURKITUKO DUZUE GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK SORTU DUEN PLATAFORMAN:

 https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19ekonomia

Argitaratu diren dirulaguntza guztien deialdiak eta gainerako informazioa lau ataletan banatuta dago:

1.- Lan-osasuna                       2.- Lan-arloa                    3.-Laguntza publikoak            4.- Zerga-arloa

DIRULAGUNTZEN KUDEAKETA ETA AHOLKULARITZA

Dirulaguntzak kudeatzeko,  GOIEKI Goierriko Garapen Agentziaren laguntza eta aholkularitza jasoko duzu. Horregatik,  bertara jo mesedez.

Autonomo edo ETE/PYME bakoitzaren egoera desberdina desberdina, esparruka banatu da arreta. Ggarrantzitsua da deitzen duzunerako informazioa eskura izatea:

● Lanean jarraitzen duzu?                                                                                                                                            Bai  → Nondik? Lantokian /Etxetik Fakturazioa %75 baino gehiago jaitsi zaizu.                              Ez → Noiztik? Martxoaren 14tik (RD 463/2020) / Martxoaren 29tik (RD 10/2020)                          ● Ze enpresa mota zara? Autonomoa, ETE/PYME.                                                                                 ● Langileak dituzu? ERTE bat aplikatu duzu?                                                                                           ● Finantziazio beharra duzu? Elkargirekin mailegua daukazu? Mailegurik behar duzu?

ADMINISTRAZIOA (bulego lanak etab.)  

Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23                                                              E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 EKINTZAILETZA (merkatariak, tabernak, hasi berriak, lanbide autonomoak…) 

Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03                                                               E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

INDUSTRIA (enpresak, tailerrak etab.)

Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59                                                              E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

TURISMOA (hotelak, jatetxeak, etab.)

Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49                                                               E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK EZ

EZ ZAUDE BAKARRIK

AUTONOMOENTZAKO OHARRA ETA SASIETA MANKOMUNITATEAREN OHARRA

AUTONOMOENTZAKO OHARRA

Gipuzkoako Foru Aldundia garapen agentzien bidez ari da enpresa txiki eta ertainen (ETE) eta autonomoen kalteak  baloratzen, gure kasuan GOIEKIren bidez, eta litekeena da laster laguntzaren bat ateratzea.  Hori dela eta, GOIEKIrekin harremanetan jar zaitezten eskatu digute, zuetako bakoitzaren egoera aztertzeko eta laguntza eskaintzeko. Informazio gehiago:

www.goierri.eus      943 16 09 70 / 658 75 55 23        E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

SASIETA MANKOMUNITATEAREN OHARRA

ARROPA ZAHARREN BILKETA ZERBITZUA BERTAN BEHERA:

COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, gaurtik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua. Beraz, mesedez, arropa zaharrak gorde itzazue etxean, harik eta egoera normalizatzen den arte.

Gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera geratu zela duela astebete. Gainerako hondakinen bilketak bere horretan jarraitzen du.  Eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez direla inoiz edukiontzi horian sartu behar, errefusaren edukiontzian baizik.

Berrogeialdia bete behar baduzue, hau da, etxetik ezin bazarete ezertara atera, deitu lasai Udaletxera (943180011), erosketak egiteko eta zaborra ateratzeko laguntza emango dizuegu-eta. Zuen kasa moldatzeko modua baldin baduzue, oso kontuan izan zaborra nola eta nora atera: poltsa itxi batean atera behar duzue zabor guztia, bereizi gabe, eta pixoihalentzako edukiontzian bota behar duzue. Arduraz jokatu mesedez.

 http://www.sasieta.eus/euskara/albisteak/arropa-zaharren-bilketa-zerbitzua-bertan-behera

 Ez ahaztu birusari aurre egiteko modurik eraginkorrena etxean egotea dela. Zaindu zure burua eta zaindu ingurukoak!!  

 Ataunen, 2020ko martxoaren 31n