ZUR ETA LUR Zegaman

Kultur jarduerak Anduetza parketxean


Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak, kultur jardueraz beteriko udazkena antolatu dute eta hauei
hasiera emanaz Euskal herri-musika eta soinu-tresnak musika emanaldiaz gozatzeko
parada izango dugu igande honetan. Emanaldi honetan, Juan Mari Beltran hirukoteak euskal
herri-musikako kantu, doinu, dantza eta soinu-tresnen hotsen bitartez euskal herri-musikaren zenbait
alderdi erakutsiko dituzte.


Emanaldia Zegamako Anduetza Parketxean izango da azaroaren 22an arratsaldeko 19:00etan.


Hurbil zaitezte Euskal Herriko ospakizun publiko nahiz familiarretan erabiltzen ziren soinu-tresnak eta
musikak entzutera, bai eta soinu-tresna horiekin sortutako doinu berriak entzutera ere. Bertan, Zegamako
Altzibar baserriko albokariek jotzen zituzten doinuak entzuteko parada izango da besteak beste.


Sarrerak salgai daude Anduetza Parketxean 5€an. Egun berean erosiz gero berriz, 7€ balioko du
sarrerak.

Juan Mari Beltran hirukotea_opt.jpg