Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Azaroaren 18an ekin genion zinema denboraldi berriari. Hilean behin, azken astean, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak eta Torto Ataungo Gazte asanbladak proposaturiko filmak eskainiko ditugu, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea edozein herritarren proposamenak jasotzeko prest dago.
Azken urteetan bezala, ordutegiak ondorengoak dira:
Helduen filma:
Ostiraletan, 22:00etan
Igandetan, 19:30ean
Astelehenetan, 21:00etan
Haurren filma:
Igandetan, 16:30ean.
Ataungo Udalak, Atauniker eta Murkondo elkarteekin elkar lanean, herrian burutzen diren ekimenak deitzeko prestatzen diren kartelak biltzeko eskaera egiten du.
Edozer motatako kartelak jasoko dira, beti ere, herrian buruturiko edo Ataun herria aipatzen dutenak izan behar dutelarik. Bildutako kartelekin urtean behin erakusketa bat osatuko dute aipaturiko bi elkarteek eta gero denak Udal artxiboan gordeko dira.
Kartelak paperean dituzuenean, Udal Liburutegian edo Udaleko bulegoetan utzi behar dira, digitalean dituzuenak berriz, ondoko bi helbide hauetara bidali;
Atauniker: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Murkondo: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Behin kartelak jasota, elkarrekin prestatutako fitxategi bat beteko dute eta esan bezala urtean behin erakusketa bat antolatu.
Gure herriko historia gordetzeak duen garrantziaz jabetu eta gorde dezagun.
Aurrez eskerrik asko herritarroi Atauniker, Murkondo eta Udalaren izenean.
Aurten ere, urtero bezala, datorren urteko aurrekontuak prestatzen hasia da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik.
Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, azaroaren 23-24 eta 26an AUZO BATZARRAK egingo ditugu.
Azaroaren 23an: San Martinen. Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:30etan
Azaroaren 24an: San Gregorion. Elkargunean, iluntzeko 19:00etan
Azaroaren 26an: Aian. Haitzarrin, eguerdiko 12etan
Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!
2016ko azaroaren 7ko datarekin etxeetan banatutako bandoan akats bat aurkitu denez, bando honen bidez akatsaren zuzenketari ekiten zaio.
Hurrengo hau dioenean :
“Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da. Hargatik, orain arte 0,15ean geneukan tipoa mantentzea erabaki dugu.”
Beste hau esan behar du:
“Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da. Hargatik, orain arte 0,13an geneukan tipoa mantentzea erabaki dugu.”
Barkatu eragozpenak.
Asteartean, hilak 22, iluntzeko 19:00etan Memoria Historikoa "Iragana gogora ekartzen" jardunaldien barruan, "Gu sortu ginen enbor beretik sor daitezen besteak. Euskararen gaineko diskurtsoez pentsatzeko gonbidapen bat" hitzaldia dugula udaletxeko Pleno Aretoan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik.
Urtero bezala, jada jarri dugu martxan "Francoren bilobari gutuna" antzerkirako sarreren zozketa gure Facebookeko orrialdean.
Parte hartzeko:
-Facebookeko Herri Antzokia orrialdera "Atsegin" behar da.
-Kartelaren argazkia jarri dugun sarrera elkarbanatu behar da (gogoratu, elkarbanatzeko garaian elkarbanaketa PUBLIKOA dela zehaztu behar dela bestela guk ezin dugu ikusi eta ondorioz ez da zozketan sartuko).
ZORTE ON!
larunbat honetan, hilak 19, eguerdiko 12:00etan Ataungo Hamabigarren Argazki Raliko sari banaketa eta argazkien proiekzioa izango dugu Herri Antzokian.