Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Azken egun hauetan, etxean egiten ditugun ekintza eta jarduerak dira sare sozialetan gehien ikusten ditugun edukiak. Baina zertan dabiltza ataundarrak? Guk, zuen berri izan nahi dugu irratian eta alarma-egoera igarotzen den bitartean elkarrekin dibertitu konfinamenduaren egun bakoitzean. Herritarra baldin bazara eta etxean egiten duzuna gurekin partekatu nahi baduzu edota lantokira joan beharrean etxetik lanean bazabiltza, jarri zaitez gurekin harremanetan!
Egun hauetarako ere, zabalik jarraitzen dute gure ohiko komunikabideak: Whatsappez 644 05 94 06 telefono zenbakian jarri zaitezke gurekin harremanetan edo bestela E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide mezu bat bidalita ere bai. Animatu eta igaro ditzagun datozen egunak elkarrekin batera!
Ataungo Udalaren eraikin guztiek itxita segituko dute
Gaur betetzen dira hamabost egun Udalaren eraikin guztiak itxi genituela. Alarma-egoeran gaude oraindik, eta, hortaz, itxita segituko dute, harik eta egoera normalizatzen den arte. Udalaren zerbitzuren bat behar izanez gero, deitu 943180011 zenbakira, 09:00etatik 14:00etara, edo idatzi helbide honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .
Berrogeialdia bete behar duzuenontzako
oharra
Berrogeialdia bete behar baduzue, gaixorik zaudetelako edo egon zintezketelako, deitu lasai Udaletxera (943180011), erosketak egiteko eta zaborra ateratzeko laguntza edo jarraibideak emango dizkizuegu-eta. Nolanahi ere, zuen kasa moldatzeko modua baldin baduzue, oso kontuan izan zaborra nola eta nora atera: poltsa itxi batean atera behar duzue zabor guztia, bereizi gabe, eta pixoihalentzako edukiontzian bota behar duzue. Arduraz jokatu mesedez. Informazio guztia Sasietaren webgunean daukazue: www.sasieta.eus/euskara
Zaindu zuen burua eta zaindu ingurukoak!!!
Ataunen, 2020ko martxoaren 27an.
Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue.
Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Horrela erregistratua geldituko zara informazioa jasotzeko.
Adib.:
“Bizi dugun egoera kontuan harturik, Ataungo Udalak ibilgailuen zerga ordaintzeko epea urrira arte atzeratzea erabaki du. Aurrerago jakinaraziko dizuegu egutegi zehatza.”
COVID-19 birusak sortu duen ezohiko egoera dela eta, etxean denbora dezente egotea egokitu zaigu guztioi. Hori dela eta, UEMAk doako euskarazko online baliabideen bilketa bat egin du. Atxikita duzuen dokumentuan dituzue haurrentzat zein helduentzat hainbat baliabide: zinea, telesailak, jolasak, literatura, dokumentalak, podcast-ak, errezetak...
ZAINDU ZU ETA ZAINDU INGURUKOAK!
Azken bi urteetan Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an greba feminista arrakastatsuak eraman ditu aurrera , bizitzak eta haiek sostengatzeko zaintzak e rdigunean jartzeko beharra mahai gaine an jarriz
Aurtengo honetan ez da grebarik egingo, ez arrazoirik falta ez zaizkigulako, gure aldarrikapenak egiteko modu eta formulak anitzak direlako baizik.
Martxoaren 8 honetan barrura begira jarri gara, antolakuntzan jarri nahi dugu fokua, mugimendu feminista indartsu batek ezin bestekoa baitu emakumeon arteko elkarlana eta elkar aitortza. Elkarrekin antolatuz bakarrik lortuko baitugu
gure borroka aurrera eramatea.
Aurten ere, beste urte batez, gure aldarrikapenak berresten ditugu : Ataun feminista lortze ko bidean paus o irmoak ema tera gatoz! Emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bizitzako eremu guztietan aldarrikatu eta landu behar dugu, hezkuntzan, lanean, familian, lagunartean, militantzian, aisialdian eta gure arteko harremanetan.
Aurtengo martxoaren 8an ere A taunen eta Goierrin antolatutako ekintza eta ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, beste urte batez, borrokara bat u eta kaleak indarrez hartzeko!
Aurtengo martxoaren 8a ere ez da makala izango!
Ataungo EHBildu
Ataungo EAJ
Agauntza Guraso Elkartea
Aizkoate Kultur Elkartea
Ataun Irratia
Atsedentoki jubilatuen elkartea
Barandiaran Museoa
Biboletak talde feminista
Jentilbaratza Kultur Elkartea
Joxemiel Barandiaran herri ikastetxea
Otsoak Dantza Taldea
Otsotarrak elkartea
Torto Gazte Asanblada
ITELAZPI S.A. Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, eta bere ardura CAEn 2. dibidendu digitala egieta da. prozesu horrek LTDko emisio batzuei eragingo die, eta kate berrietan sintonizatu beharko dira; nolanahi ere, egungo telebista-eskaintza berdina izango da.
ITELAZPI EITB Taldearen emisioak lurraldearen %100ean egokitzearen arduraduna da. Era berean, biztanleria- detsitate txikiko eta orografia konplexu eremuetan estatu-estaldurako emisioak egokitzeaz arduratzen da. Merkataritza- operadoreak zerbitzua emateko betebeharrik ez duen lekuak dira hauek.
Jakinarazpen honen amaieran, egingo diren jarduketen datu teknikoak aurkituko dituzu (atxikirik dagoen dakumentuan). Dibidendu digitalaren prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure webgunean duzu: www.itelazpi.eus
Zamudio, 2020ko martxoaren 4a.
LANGILE BAT KONTRATATZEA
Lan pilaketa dela eta, Ataungo Udalak langile bat kontratuko du herri-laneterako, lanaldi osoan, eta gehienez zazpi hilabeterako. Langilearen eginkizunei buruzko informazioa Udaletxean bertan emango dizuegu. Interesa duzuenok Lanbiden eman behar duzue izena, martxoaren 10etik 18ra bitartean.
SILO-BOLEN PLASTIKOAK BILTZEKO EGUTEGIA
Hilean behin biltzen dira silo-bolen plastikoak. Hauxe da egutegia:
Urtarrilak 21
Otsailak 18
Martxoak 17
Apirilak 21
Maiatzak 19
Ekainak 23
Bilketa-guneak, berriz, ohikoak: Otadi Zelai baserria, mediku etxearen atzealdea (San Martin), Saltxeberriko bidegurutzea, Agerreko bidegurutzea, San Gregorion Intxaustiko zubia, Arratiñe baserrirako bidegurutzea eta Lauztiturrieta baserria.
SAN GREGORIOKO PILOTALEKUKO ARGIA
San Gregorioko pilotalekuan argia pizteko fitxak Sutegin edo Troskaetan hartu behar dira.
EUSKARALDIKO BATZORDEA
Euskaraldiko herri batzordea osatzeko bilera martxoaren 11n izango da, 19:00etan, Udaletxean.
Animatu eta parte hartu!
ERROLDA ETA BIZIKIDETZA AGIRIAK
Errolda-agiria eskatzeko norbera etorri behar da, edo, bestela, ordezkatzen den pertsonaren baimena ekarri behar da. Bizikidetza-agiria eskatzeko berdin: etxebizitza berean bizi diren 18 urtetik gorako persona guztien baimena behar da.
UDALETXE ATZEKO BARATZEA
Udaletxe atzean dagoen baratzea erabiltzeko interesa duzuenok, eman ezazue izena udaletxean. Pertsona bat baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da.
HIZKETALAGUNA EGITASMOA
Euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, edo euskara ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena martxoaren 18a baino lehen:
Whatsappez: 616758758
Telefonoz: 943180011
Posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Indartu zure euskara eta lagundu euskarari indartzen!
HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN
Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera 0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76