Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Bihar, hilak 18 emango diogu hasiera ikasturte honetako zine denboraldiari. Helduen filma "Spotlight" izango da, haurrena, berriz, "Angry birds".
AZAROK 10, osteune
17:30 Haur txupinazoa, plazan.
Txokolate beroa banauko da.
Ondoren Buruhaundik
19:00 PATATA TORTILLA LEHIAKETEA
19:00 12 urtetik gorakontzat “INSTANT1ean” mugikorrakin ateatako fotografi lehiaketea.
21:00 AFARIE KARPAN
22:00 “Maskara txuria” izeneko ikuskizune.
AZAROK 11, ostielea, San Martin eune
11:00 San Martin euneko txupinazoa HERRIKO SUKALDARI TALDEN eskutik
11:00 10-12 urte bitartekontzat fubolin txapelketea.
11:00 Meza nausie bertsolarikin. Ondoren salda beroa eta mokautxoa karpan.
12:30 ARTZAI TXAKUR LEHIAKETEA
13:00 Kuadrillan poteo girotue.
14:30 KOADRILLA BAZKARIE
14:30 JUBILATU BAZKARIE Bittor Jatetxean
17:00 Buruhaundik plazan eta dultzainerok.
18:45 “Instant batean” sari banatzea.
19:00 Ataun dantzan, EUSKAL DANTZAN IKUSKIZUNE.
20:00etatik aurrea Oargin kontzertu MOTZA, Otsein taldekin.
23:30 Kontzertuk:
OCCHI DI FARFALLA
HUNTZA
AZAROK 12, zapatue
Goizen-goiz herriko txistularikin dianea.
Zapatun ta jaien, marrazki lehiaketako lanak ikusgai izango die plazan
11:00 – 14:00 Plazan: HAUR PARKEA
11:00 - 16 urtez azpikontzat toka txapelketea karpan (izen ematek 11:30k bitarte izango die).
12:00 16 urtetik gorakontzat TOKA TXAPELKETEA AIZKOATEN
Eunen zehar “Maite eta bere trikitilarik” taldek kale giroa alaituko due.
14:30 HAURREN BAZKARIE.
15:30 Eltxetxun jolasa.
16:30 12 urte arte, Molto eta patinete karrerea.
12 urtetik gorakontzat futobolin txapelketea.
16:15ean izen ematea udaletxe aurren.
17:30 MOZORRO JUNTAIZOA.
18:00etan MOZORRO KALEJIRAN HASIEREA.
19:30 SAARDO PROATZEA mokautxokin.
21:30 HERRI AFARIE.
00:00 Kontzertuk:
EZTEN GIRO
JOSEBA B. LENOIR
AZAROK 13, jaie
Goizen-goiz herriko txistularikin dianea.
11:00-14:00 HERRI AZOKA
12:00 KANTU POTEOA
12:30 VII ATAUNGO MONDEJU BELTZ LEHIAKETA. Pintxo banaketea.
17:00 OTSOAK DANTZA TALDEN ikuskizune; eta EATE abesbatza.
Ondoren marrazki eta ipuin lehiaketako sari banaketea.
19:00 BERTSO SAIOA KARPAN.
Gaiek jartzen Amaia Agirre
SEBASTIAN LIZASO
ONINTZA ENBEITA
UXUE ALBERDI
ANGEL MARI PEÑAGARIKANO
Azaroaren 3an egindako udal osoko bilkuran, EH Bildu eta Herrigintzaren aldeko botoekin, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea onartu du Ataungo Udalak, aho batez. UEMAko ordezkariek abenduan egingo duten Batzar Nagusian onartu beharko dute Ataungo Udalaren eskaera, eta behin eskaera onartuta, UEMAko kide izango da Ataun.
2011ko azterketa soziolinguistikoaren arabera, azken urteotan, nabarmen behera egin du euskararen erabilerak Ataunen. Horregatik, beheranzko joerari buelta emateko eta Euskaraz biziz normalizazioari laguntzeko eta euskararen arnasgune izaerari eusteko, UEMAko kide izateko erabakia hartu du Udalak
Udaletxe ondoan jarrita zeuden zakarrontziak, lekuz aldatu dira eta aurrerantzean, behar duen guztiarentzat, San Martingo INTXAURRONDO eraikinaren atzekaldean, lehen kotxe elektrikoak egoten ziren lekuan egongo dira erabilgarri.
Gutxitu, Sailkatu eta Berziklatu dezagun etxean sortzen dugun baliorik gabeko tresna elektriko eta traste zahar txikiak bertako ontzietan behar den bezala sailkatuz. Ondo ez sailkatzea eta alderantzizko ontzietara botatzeak, ondorio kaltegarriak dakarkigu.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001etik berrikusi gabe zeuzkan etxebizitza eta lursailen balio katastralak eguneratzeko erabakia hartu zuen.
Ekainean zehaztu zituen balio katastral berriak.
Herritarrok Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan edo kontribuzioan ordaintzen dugun kopurua Aldundiak zehaztutako balio katastral horiei udalek erabakitako tipoa biderkatuta ateratzen da.
Orain Udalari dagokio tipoa finkatzea.
Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da.
Hargatik, orain arte 0,15ean geneukan tipoa mantetzea erabaki dugu.
Herritarren batzuek euro batzuetako igoeraren edo jaitsieraren bat nabarituko duzue ordaindu beharrekoan, Aldundiak etxebizitzen aldaketak egin dituelako; esate baterako, hemendik aurrera bizitza bakarreko etxebizitzek gainerakoek baino kalifikazio altuagoa izango dute.
Balio katastral berriek 2017ko OHZan edo kontribuzioan izango dute eragina.
San Martingo jaietan, igandean, I.HERRI AZOKA ospatuko dugu: bertako produktuak, artisauak, sortzaileak, herriko elkarteak eta hainbat informazio eskaintza. Parte hartze irekia, animatu parte hartzen, ikusten, erosten, informatzen ... HURBILDU ZAITEZ, goizean zehar produktuz betetako bi saski zozketatutuko dira.
Ezpainetatik belarrietara, belarrietatik bihotzera. Hori da mundu mitologikoa gal ez dadin Barandiaran Museoan darabilgun formula.
Jose Migel Barandiaranek lan nekeza bezain garrantzitsua egin zuen gure Euskal Herriko hamaika bazterretan, hemengo eta hango kondaira mitologikoak jasoz. Lan hori iraganeko eta gaur egungo munduen arteko katebegi nagusia izan da eta galtzear zeuden kondaira, mito eta ohiturak jasotzeko lan hori ezerezean gera ez adin ahaleginak egiten ditugu Ataunen.
Hori dela eta, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu, azaroaren 20ean, igandez, antolatuko dugun Euskal Herriko mito eta ipuin zaharren IPUIN KONTAKETARA. Bi saio egingo ditugu, 11:00etan lehena eta 12:30etan bigarrena.
Marimunduko izango da protagonista, Jentilbaratza Elkarteko kidea, baina Etsai ere gure artean egongo da. Familian igande goiza giro goxo eta magiko batean igarotzeko plan ederra beraz!
Aurreratzen dizuegu aurrez izena ematea nahitaezkoa dela, eta lehenbaitlehen erreserba egitea gomendatzen dizuegu, plaza mugatuak izango dira eta.
Azaroaren 13, ospatuko da ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta Ataungo edozein herritarrek parte har dezake.
Datorren astean San Martingo Festak ospatuko dira.Parte hartzera animatzen zaituztegu!