Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Ostiral honetan, hilak 30, izango dugu Antzeztaunen 3. saioa. Joxemari Carrerek "Maitasunaren arbola (ipuin pre-erotikoak)" ikuskizuna eskainiko digu Artadi Kultur Elkartean 22:00etan.
Hurrengo asteartean, urriak 4, aurtengo Zinema Gau Giroan saioak amaitutzat emateko azken filma izango dugu Aiako Erroipen. 21:00etan "Nina Simone" dokumental musikala izango dugu, Murkondo Kultur Elkarteak eta Herri Antzokiak elkarlanean buruturiko ekintza izanik.
Jentilbaratza K.E.-ak web eta helbide berriak ditu. Ezagutu itzazu!!
www.jentilenetorrera.eus
Herritar:
Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu asmoz, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatzen hasi ginen lehen aldiz.
San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza
Lehiaketa antolatuko dugu berriro. Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta
bestalde, janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa bihurtzen ari denez, gure bizimodutik desagertzear ia, atzera ikastaro bat antolatzea garrantzitsua jo dugu.
Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa derrigorrezkoa dugu.
Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.
Honenbestez urriaren 22an, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00etara egingo den ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu ea usadio honi eustea lortzen dugun.Interesa duzuenok deitu 616375983 telefonora,
urriaren 15a baino lehenago. Animatu!
OINARRIAK
DBH1 eta DBH2 mailetan dauden ikasle goierritarrek parte hartu ahal izango dute.
Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.
AURKEZPENA:
Epemuga:
Urriak 31 izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna.
Hona bidali:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Oharra:
Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira email batean:
1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.
Dokumentu
2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen abizenak, maila, adina eta email helbidea idatzita.Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira.
Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.
OINARRIAK
12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.
IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.
AURKEZPENA:
Epemuga:
Urriak 31 izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna.
Hona bidali:
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Oharra:
Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira email batean:
1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.
Dokumentu
2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen abizenak, maila, adina eta email helbidea idatzita.Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira.
Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.
OINARRIAK
Marrazki lehiaketa egiteko eguna, AZAROAREN 5ean, 16:00etan izango da, Joxemiel Barandiaran eskolan. LH1 LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.
Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da.
Norberak eraman beharko du behar duen materiala.
Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak.
Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du.
Euskal mitologiaren inguruko marrazkiak izan beharko dira. Ataungo txokoen ingurukoak, pertsonai ezberdinak… (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai…)
Irailaren 5ean, Bittor Agirreurreta Murgia, Ataungo Udaleko Idazkari-kontuhartzailea beste herri batean hasi da lanean Ataungo Udala idazkari gabe geratu delarik.
Hori dela eta, Udalak Idazkari lanposturako beste pertsona bat aurkitu bitarteean ezin izango ditu normaltasun osos egin sortzen diren hainbat lan.
Beraz, langile berri bat etorri bezain laster jakinaraziko da.
Ataungo Udalak, Ondare Ukiezinaren berreskurapena proiekturako langile bat kontratatzeko asmoa dauka.
Informazio gehiago Lanbideren web orrialdean aurkitu duzue.