Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Uztailaren 5 eta 19an, abuztuaren 2 eta 16an eta irailaren 6 eta 20an Ataunen altzari, elektragailu eta baliorik gabeko traste zaharren bilketa egingo da. Trasteren bat atera nahi duenak, bezperan eta iluntzeko 20:00etatik aurrera atera behar du. Gainera aldez aurretik trasteak zein puntutan utzi behar diren adierazteko, “Sasieta Mankomunitatea” enpresaren 943-161555 erantzungailu automatikora deitu behar da edo info@sasieta.net posta elektronikoa erabili.
Idatzi honen bitartez gogorarazten dizuegu, 2015/2016 kanpainako azken plastiko bilketa eguna ekainak 21a (asteartea) izango dela.
Kanpaina honek irailetik ekainera bitarteko iraupena izaten duenez,
datorren irailean berriro ere 2016/2017 kanpainako egutegia bidaliko
dizuegu.
Posta jasotzeko, gure etxeetan eta kanpoan kokaturik dauden postontzi asko, izenik gabe eta nahiko egoera desegokian aurkitzen dira.
Udaletik, postontzi bakoitza norena den jakiteko eta okerreko ontzirik ez erabiltzeko, bakoitzak bere Postontziari, izena jarri eta egokitzeko eskatzen dizuegu.
Kaxio ibilbideko aulkiak AUZOLANEAN txukuntzeko asmoa hartu dugu.
Txukunketa lanak egiten hasteko AUZOLANA, ekainaren 18an, larunbatean, antolatu dugu. Parte hartu nahi duzuen herritar guztioi, goizeko 8etan San Martingo plazan elkartzeko deia egiten dizuegu.
Udalak, herriko txokoak elkarlanean txukundu eta osatzeko, abian jarri zuen AUZOLAN ekimenean, herritarrok parte hartzeko deia luzatzen dizue.
Ondorenen hamaiketakoa jarriko da.
Aurreko udal agirietan adierazi bezala, Teknikariek, herritarren laguntza eta ekarpenekin, Herri Bideen inbentarioaren zirriborroa prestatu dute eta Maiatzaren 5eko udal osoko batzarrak bere hasierako onespena ere emana dio.
Harrezkero, hilabete batez, herritarrek behar den patxadaz zirriborroa ikusteko eta beren ekarpenak egiteko, Udaletxeko lehen solairuan ikusgai jarrita izan da.
Dagoeneko, herritar ugarik ikusi duzue zirriborroa eta bertan egon daitezkeen edo ikusi dituzuen akatsak argitzeko eta erantzuteko, inbentarioa egiteaz arduratu diren teknikariak Udaletxean bertan izango ditugu, gure kezka eta galderak argitu asmoz.
Herri Bideen Inbentarioaren zirriborroa egin duten Teknikariak, ondorengo egun eta orduetan Udaletxeko Pleno Aretoan izango dira:
- Ekainaren 21a, asteartea, goizeko 10etatik 14ak arte.
- Ekainaren 22a, asteazkena, arratsaldeko 15:30etatik 20ak arte.
- Ekainaren 28a, asteartea, goizeko 10etatik 14ak arte.
- Ekainaren 29a, asteazkena, 15:30etatik amaitu arte.
Teknikariekin egoteko asmoa duzuen herritarrok, jende pilaketarik gerta ez dadin, udaletxera deitu eta HITZORDUA hartzea komeni da. Udaletxeko tlfa: 943180011
Guillermo eta Elena: Herri Bideen Inbentarioaren zirriborroa egin duten Teknikariak.
Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera igande honetan, ekainak 19, eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan.
Jarduera goiz osokoa izango da eta ibilaldia zailtasunik gabekoa.
Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku gisa.
Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.
Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!
Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .
Prezioa 5€-koa izango da pertsonako.
BERRIZ ASKE HEGAN
Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Lizarrustiko Parketxean
Larunbat honetan, ekainak 11, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Lizarrustiko Parketxean.
Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.
Goizeko 11:00etan hasiko da saioa. Bertaratzen direnak Lizarrustiko Parketxean elkartuko dira eta 15 minutuz oinez egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.
Mikel Olano basozaina izango da askapenaren arduraduna, animaliok oso ondo ezagutzen ditu eta bere ahotik entzungo ditugu azalpen guztiak.
Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.
Jarduera doakoa izango da.
Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!
Izena emateko edota informazioa osatzeko:
Lizarrustiko Parketxea 943 18 03 35 edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Ikuskizun ZORAGARRIAREN ondoren, eskerrak emateko eguna iritxi da.
Lehenik eta behin guregan sinistu duten guztiei eta gure ondoan bide hau egin duten dantzari eta hauen familiarrei. Zuek gabe hau ezinezkoa izango zen. Bolondres egon ziren hainbat herritarrei ere.
Sarrerak saltzen eta beste ekintzekin lagundu gaituzten herriko denda eta tabernei ere mila esker, ere eskerrak eman nahi degu Ataungo Udalari bere laguntzagatik.
Baita ere lagundu gaituzten enpresei eskerrak. Ampo, Arri eta Eredu.