Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
2016ko Urriaren 22an, Udaletxeko Batzar Aretoan egin zen bilera irekiarekin hasi genuen Bide Publikoen Inbentarioan herritarren partehartze faseari. Bertan, teknikariek erabiliko zituzten metodologia eta administrazio prozedura azaldu zuten.
Dagoeneko, teknikariek, herritarren laguntza eta ekarpenekin, Herri Bideen inbentarioaren zirriborroa egina dute. Zirriborro honi, Maiatzaren 5eko udal osoko batzarrak ere bere hasierako onespena eman zion.
Orain, hilabete batez, nahi duten herritar guztiek eta behar den denbora guztian lasaitasunez ikus dezaten, teknikariek prestatu duten material guztia, Udaletxeko lehen solairuan jarriko da ikusgai. Udaletik, ahalik eta jende gehien bertara hurbiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Prestatu duten zirriborroaren inguruko ahalik eta jende gehienaren usteak eta kezkak jasotzea komeni dela deritzogu.
Behin zirriborroa ikusteko eta ekarpenak egiteko epea bukatu bezain laster, herritarren kezkak argitu eta erantzuteko, inbentarioa egiteaz arduratu diren teknikariak udaletxean bertan izango dira. ( Aurrerago jakinaraziko dizuegu zein egunetan egongo diren).
Herritarren ekarpen eta iritziak jaso eta argitu ondoren, behin betiko onarpena emango zaio eta Herri Bideen inbentarioa osatuta, udaletxean jasota geldituko da.
Maiatzaren 5eko Udal Osoko Bilkuran, EHBilduk eta Herrigintzak, “Ataungo Gure EskuDago” taldeak sartutako mozioari, aldeko bozka eman diogu eta datozen egunetan herrian egingo diren ekimenetan eta Ekainaren 5eko galdeketan, herritarroi parte hartzeko deialdia luzatzen dizuegu. |
Datorren ekainaren 5ean, Goierriko herri guztietan, herri galdeketa gauzatuko
dugu. Erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta, herritar guztiok gure iritzia emateko aukera historikoa izango dugu.
Momentu honetan, Goierri mailan, erreferendum hori antolatzeko eta girotzeko
lanetan gabiltza. Horien artean aipagarrienak:
· Apirilaren 9an, galderaren lanketa egin duen lan taldeak, Goierrin egingo den erreferendumaren galdera aurkeztu zuen:
Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
· Apirilaren 16an Goierriko ordezkarien agerpena ospatu zen: orain dela 85 urte Goierriko udalerri batzuetan onartu zen adierazpena gogoratuz, eta galdeketa prozesua babestuz. Demokrazia garaiko Goierriko udaletako 300 ordezkari baino gehiago bildu ziren.
Herritarron partaidetza bultzatzeko asmoz, Ataunen egingo diren ekitaldien berri
ere eman nahi dizuegu, beraietan parte hartzeko gonbidapena eginez:
· Ekainaren 3an, ostiralean, jaialdia San Martinen, herriko hainbat elkarte eta taldeekin.
Norbanakoaren eskubide ukaezin bat da erabakitzeko eskubidea eta oraingoan
aukera dugu herritar guztiok bide horretan urrats garrantzitsu bat emateko.
Mozio honen bidez, Ataungo Gure Esku Dagok zera eskatzen dio Ataungo udalari:
Ekainaren 5ean egingo den galdeketan ahalik eta parte hartze handiena eta
anitzena lortzeko, bere esku dagoen babes eta bultzada guztia eman diezaiola
mugimendu honi.
Guztion artean erabaki dezagun geure herriaren etorkizuna.
Ataunen, 2016. urteko apirilaren 28an
Aurreko udal agirian aurreratu bagenuen ere, urtero bezala, Ataungo Otsobatza kontsumo taldearekin elkarlanean, hitzaldia antolatu da datorren maiatzaren 17an.
Gaia: “Jantoki ekologikoen kudeaketa” (Ekolapiko kudeaketa)
Hizlariak:
Txema Hernandez
ENEEK, Biolur, Kristinaenea Fundazioa.
Noiz: Maiatzaren 17an, asteartea, arratsaldeko 6etan
Lekua: Udaletxeko Pleno Aretoan
Animatu eta parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Otsailean Udaletxetik herritarrei, egur lotea eskatzeko aukera jarri zitzaien eta eskatzen zutenei ahalik eta azkarren egurra bota eta banatzen hasteko asmoa hartu bagenuen ere, egurra botatzen hastea, uste baino gehiago atzeratu zaigu.
Orain, egurra botatzeko, garai txarra dela deritzogu eta beraz, uda bukaera aldera, baldintza egokiagotan, egurra botako da. Aldez aurretik, egur lotea eskatu duen herritar guztioi, noiz jaso dezakezuen jakinaraziko zaizue.
- Udako kirol eskaintza 2000-2008 urte bitartean jaiotakoentzat zuzendua da.
- Eskainiko diren kirolak TENISA, BIZIKLETA BIDE GORRITIK, PIRAGUISMOA, AEROBIKA ETA ESKALADA IZANGO DIRA.
○ Tenisa: Uztailaren 11tik 22arte. Goizez. Gutxienez 4 laguneko taldea. Kuota 20€.
○ Bizikleta bide gorritik: Uztailaren 4tik 8arte. Goizez 9:30-12:30. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.
○ Piraguismoa: Uztailaren 4tik 8arte. Arratsaldez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€ (Ataungo errekan posible ez bada Lazkaoko presan egingo da)
○ Aerobika: Ekainaren 27tik uztailaren 8arte. Goizez. Gutxienez 8 laguneko taldea. Kuota 20€.
GIPUZKOAKO BANAKAKO ATLETISMO TXAPELKETA
Orain dela aste batzuk, Tolosako Berazubi estadioan jokatu zen Ikastetxeen arteko Gipuzkoako atletismo txapelketa aipatu genuen eta bertan, Joxemiel Barandiaran eskolako mutilak irabazi zuten txapelketa. Joan den igandean ospatu zen Gipuzkoako Atletismoko banakako alebinen txapelketako hirugarren eta azkeneko jardunaldia. Txapelketa hauek, Elgoibar, Arrasate eta Irunen ospatu dira, eta bertan Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolako neska-mutilek parte hartu dute. Denera, sei lagun izan dira (bost mutil eta neska bat) parte hartu dutenak, oso emaitza onak lortuz (10 domina). Azpimarratzekoa, nesketan, Maddi Urrestarazuk, lau domina lortu dituela (Hiru urrezkoak eta brontzezko bat). Gipuzkoako txapelketa eskuratu du Pisu jaurtiketan, Vortex eta Pilota jaurtiketan. Mutilen artean, Aimar Aierbek, bost domina lortu ditu (bi zilarrezkoak, 2000 metroko lasterketa eta Vortex jaurtiketan, eta beste zenbait probatan, hirurak brontzezkoak). Baita ere, Jagoba Apalategik, jauzi hirukoitzean, zilarrezkoa lortu zuen. Hauez gain, Markel Galparsoro, Eneko Imaz eta Aratz Lasak parte hartu zuten zenbait probatan, emaitza oso onak lortuz. Aurtengo ikasturteari bukaera emateko, hil honen 22an, proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa ospatuko da Donostian, eta bertan, gure atleta gaztetxoek parte hartuko dute. Ea, orain arte bezalako emaitza onak lortuz jarraitzen duten.
Aurtengo denboraldiari amaiera emateko bi film hauek izango ditugu.
Haurren filma "Colegas en el bosque: una aventura de miedo" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma, berriz, "Palmeras en la nieve" izango da, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama erromantikoa.
ATAUNIKER kultur elkarteak lehendabiziko erakusketa 2013ra bitartean bildutakoekin egin zuen. Ekimen hari jarraituz, oraingoan 2014-15ean bildutakoak izango dira ikusgai Ataungo udaletxeko ganbaran. Aurkezpena, maiatzaren 12an, ostegunez, arratsaldeko 7:00etan. Erakusketa hilaren 18ra arte izango da udaletxeko bulego-orduetan.
Herrian urtean zehar izaten diren ekitaldien kartelak biltzeari ekin zaio azkeneko urteotan. Balio handia eta anitza dute; batetik, oroimen historikoa etengabe elikatzen joateko gal ez daitezen gordetze hutsa eta, bestetik, kartel bakoitzaren gibelean dagoen diseinu, irudimen eta sortze-lana. Horrek guztiak balio handi ematen die kalean haizearen baitan-edo, pixkanaka ezkutatzen doazen heinean; gaurko iragarkia bihar historia baita.
Horregatik, herriko gainerako elkarteek ere dituztenak aurkezteko aukera badute, bidean jaso gabe geratu direnak ere jaso ahal izateko. Erakusketa amaitzean, biltzen diren kartel guztiak Herri-Artxibategian gordeta geratuko dira, etorkizunerako aztergai izan daitezen.
Maiatzak 15 igandea - San Gregorioko plazan
AZOKA:
11:00tan azoka irekiera.
-Herriko gazta dastaketa..
- Galletak egiteko tailerra haurrentzat.
- Barazki eta ziza lehiaketa.
12:00tan Sonia eta Iker sukaldarien eskutik, bertako eta garaiko barazki freskoekin sukaldaritza nola egin erakustaldia.
Goizean zehar, dantzariak izango dira Otsoak dantza taldearen eskutik, eta kantuan Kantu Poteo taldekoak ariko dira.
13:30etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea eta herriko baserritarrei egiten duten lanaren aitortza agurra.
14:00tan bazkaria Pelotazale elkartean.
(Menua: Arrain zopa, legatza, arkumea, gaztanbera eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€)
BARAZKI LEHIAKETA
Ataungo Udalak haur udalekuetarako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako
+ Tituluak
+ Diploma
+ Bestelakoen egiaztagiriak
aurkeztu beharko dira.
Bereziki balioetsiko da:
Izen emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,
EPEA: APIRILAren 28tik – MAIATZAren 13ra
Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero,
www.ataun.eus
web gunean aurkituko dituzue parte hartzeko baldintza orriak. Edozein zalantza argitzeko, udaletxeko bulego orokorrera jo. 943 18 00 11