Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Herribide zaharrean ibiliko dira, «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun»
«Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar». Esaera hori abiapuntu hartuta, gonbidapen erakargarria luzatzen dute Jentil baratza kultur elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren larunbaterako, hilaren 11rako: IV. Gau Ibilaldi magikoa. Iluntzeko zortzi eta erdietan abiatuta, parte-hartzaileak herribide zaharrean ibiliko dira «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun».
Antolaturiko egitaraua, dena dela, zertxobait lehenago hasiko da. 19:30etik 20:30era Barandiaran Museoa zabalik izango da eta errota eta errotatxora bisita gidatuak egingo dira. 20:15ean, berriz, I. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sari ematea egingo da.
20:30ean emango zaio hasiera ibilbideari. «Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan», diote antolatzaileek. «Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazara ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea», nabarmentzen dute.
Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egiteko moduko ibilbidea da.
JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLAKO
MENDI IRTEERA
2015eko Ekainaren 14ean
Irteera, goizeko 9:00etan, SAN MARTINDIK
SAN MARTIN – KALAKASENE – URDANGARIN – ALDARRETA
TXINTXAKELU – ESPARRU – ARANTZAMENDI – UELAIN
ALDAKIO – DORRONSORO – ASTIARRA – SAN MARTIN
10 KM / 3,5 ORDU
OHARRA: Ondoren, Aizkoate Elkartean otordutxo bat egongo da,
aurtengo denboraldiari bukaera emateko.
ATAUNGO GURE ESKU DAGO. EKITALDIEN EGITARAUA
Maiatzak 28, osteguna, 21:00etan, HERRI ANTZOKIAN, “JOSTUNAK” dokumentala
ikusgai.
Maiatzak 29, ostirala, arratsaldeko 19.00etan SAN GREGORIOko plazan
- Oihal zatiak osatzen hasiko gara.
- Kamisetak ere salgai izango dira.
- Musika ere izango da eta mokautxo bat eskeiniko da parte hartzen duen orori.
Maiatzak 31, igandea, goizeko 11.30ean SAN MARTINgo plazan.
- Oihal zatiak osatzen hasiko gara.
- Herriko dantzariek parte hartuko dute.
- Kamisetak ere salgai izango dira.
- Herriko musikariek eta kantariek ere parte hartuko dute.
- Mokautxo bat ere eskeiniko da.
- Osatutako oihalak josiko dira.
- 19:30ean, HERRI ANTZOKIAN, “JOSTUNAK” dokumentala ikusgai.
Ekainak 21, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Baionan egingo dira jaialdiak.
Animatu eta parte hartu!
MAIATZAK 15, 16 ETA 20
EGITARAUA.
Maiatzak 15, ostirala:
Baserritar eguna. San Isidro.
AZOKA SAN MARTIN AUZOAN.
11:00tan azoka irekiera.
11:00tatik 13:00etara Barazki, ziza, gazta eta bestelako produktuen erakusketa.
13:00etan barazki eta ziza lehiaketako sari ematea.
14:00tan Bazkaria Aizkoate Elkartean.
(Menua: Arrai zopa, legatza, solomilloa,ijito besoa eta kafe konpletoa, izena eman maiatzak 12 eguerdia baino lehen Udaletxean: 943 180011, salneurria: 25€.
BARAZKI LEHIAKETA
Lehiaketan, presentzia, kopurua eta kalitatea baloratuko dira.
Arauak:
- Herriko edonork parte har dezake.
-Barazkiak norberarenak eta herriko lurretan haziak izan behar dute.
-Gutxienez lau barazki mota aurkeztu behar dira.
JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLAKO
MENDI IRTEERA
2015eko Maiatzaren 17an
Irteera, goizeko 9:00etan, LIZARRUSTIN
LIZARRUSTI – LAREO – SARASTARRIKO KOBA – SARASTARRI –
LAREO - LIZARRUSTI
11 KM / 4 ORDU
OHARRA: Bakoitzak bere linterna eramatea komeni da,
koba barruan ibili ahal izateko.
hemen doakizue atxikirik Gipuzkoa Bertsotan Txapelketa, sailkapen faseko egutegia. Jakin, bigarren itzuliko azken saioa Ataungo Herri Antzokian Izango dugula ekainaren 6an.
Azken aste hauetan jokatu dira Gipuzkoako atletismo txapelketak eta hauek dira emaitza batzuk,
hirukoitza:
2. Aimar Aierbe eta 3. Markel Galparsoro
pilota jaurtiketa: txapelduna Maddi Urrestarazu
Parte hartu dute gure eskolako kirolari hauek:
Unax Anza, Aimar Aierbe, Aratz Lasa, Markel Galparsoro eta Maddi Urrestarazu, eta hauek izan dira probak, 60m. 150m. 1000m. 2000m. hirukoitza, luzera, pilota jaurtiketa, pisua eta altuera.
Eskolarteko esku pilotako finalean parte hartu zuten Ataungo eskolako Maialen Jurika eta Maddi Urrestarazuk Zaldibiko eskoalkoen aurka, ataundarrak irabazi zuten 4 - 2
Agauntza ibaiaren aberastasunak MAIATZAK 23, larunbata.
Goizeko 8:30etan plazan busa hartuko dugu, Ergoienara joateko. Handik hasiko ibilaldi gidatua errekaren ertzetik, bazterretako fauna eta florra, besteak beste, azalduz.
Europar Batasunak Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu zuen AGAUNTZA ibaia 2012n. 2004n Europar Batasunaren Intereseko Lekuen zerrendan sartu zuten eta geroztik "Natura 2000" izeneko Sarean dago. Toki bat Natura 2000ko guneen zerrendan sartzeko ingurumen-kontserbazioko egoera onean egon behar du, hau da, bitxi ekologiko bat izan behar du.
Esan beharra dago Agauntza ibaiak egoera ona duela Ataunen, kalitate handiko urekin, bertan bizi den arrain-multzo interesgarriekin eta ur-zozoa eta martin arrantzalea bezalako hegaztiekin.
Ibai honen natur balio nagusienetako bat bisoi europarraren populazio bideragarri bat edukitzea da. Ugaztun hau Espezie Mehatxatuen Katalogoan dagoenez, oso garrantzitsua da populazio hau gordetzea eta babestea, ibarraren gainerako zatia birkolonizatzen lagun dezakeelako. Era berean, Agauntzako ibai-korridoreak oso zeregin garrantzitsua du Nafarroako eta Gipuzkoako populazio hauen arteko loturan, hori funtsezko jarduera izanik kontserbazio-estrategian.
Agauntza ibaiaren balio ekologiko garrantzitsua ezagutzeko irteera antolatu da maiatzak 23an.
Gonbidatuta zaudete!