Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Ataunen esuakaraz bizi gara? Euskaraz bizi nahi dugu?
Gaiaz hausnartu eta Ataunen euskaraz bizitzen jarraitzeko egin beharrekoak zehazten saiatuko gara asteartean, abenduak 3, 19:00etatik 20:00etara, udaletxean.
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
ATAUN: INDARKERIARIK GABEKO BIZITZEN ALDE
Bizitza libre, bizigarri eta alaiak izateko eskubidea daukagu guztiok, indarkeriarik gabeko bizitzak bizitzeko eskubidea, errespetuan oinarrituta, emakumeon esku ere badagoelako bizi garen sistema-kultural honetan eragitea.
Azaroak 25 honetan, emakumeen kontra egiten den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela salatu nahi dugu. Gure herrian ez dugu bakerik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen duten bitartean. Horregatik, Ataun indarkeria matxistarik gabeko gune izateko ardura hartu dugu, emakumeen aurkako indarkeriaren edozein adierazpideren aurrean irmo erantzunez. Erailketa matxisten aurrean erantzutearekin batera erantzun behar diegu erailketa hauek legitimatzen eta errazten dituzten indarkeria mota guztiei, gure egunerokoan, jendartearen onarpen zabala izaten jarraitzen dutenak eta normalizatuak mantentzen direnak. Emakumeen bizitzak eta gorputzak kontrolatzeko erabiltzen diren umiliazioen, tratu txarren edota irainen bidez gauzatzen den indarkeria psikologikoaz edo soldata txarretan edo lan baldintza prekarioetan antzeman dezakegun indarkeria ekonomikoaz ari gara.
Baina ez da nahikoa indarkeria-adierazpen jakin batzuk aipatu eta salatzea, horrelako gertakari latz bat gertatzen den bakoitzean; gertakaria eragin duten arrazoietara jo behar da, sustraira jo behar da, eta hori egitea, guztion ardura ere bada. Denon erantzukizuna da, bakoitzaren eragin-eremutik, indarkeria matxistarekin amaitzea: erakunde publiko, hezkuntza-eragile, kultur-eragile eta herri-eragileena. Gutako bakoitzarena, familiena eta lagun kuadrillena.
Gu denon ardura da, emakumeek indarkeriarik gabeko bizitzak bizi ditzaten lan egitea. Bizitza libre, bizigarri eta alaiak.
Ataungo EH Bildu
Ataungo EAJ
Jentilbaratza Kultur Elkartea
Otsoak Dantza Taldea
Torto Ataungo Gazte Asanblada
Biboletak Ataungo Emakumeen Taldea
Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxea
Agauntza Guraso Elkartea
Atsedentoki Jubilatuen Elkartea
Barandiaran Museoa
Otsotarrak Kontsumo Elkartea
EGITARAUA
Azaroaren 22a, ostirala:
Joxemiel Barandiaran herri-ikastetxean, 15:30etik 16:00etara:
Asteburuan zehar:
Gaztelekuan emakumeen aurkako indarkeriari lotutako dinamikak egingo dituzte.
Herri Antzokian Helena Tabernaren Nagore filma emango da, Biboletak taldeak antolatuta.
Azaroaren 25a, astelehena:
San Martingo plazan,18:30ean (eguraldi txarra bada, Kalustran)
Antolatzailea:
Ataungo Udaleko Berdintasun Batzordea
BIKARIO ETXEA ZABALIK
Bikario etxeko ateak zabalduko ditugu, azaroaren 22an, ostirala, 18:00etatik
19:00etara, nahi duzuen guztiok ikusteko aukera izan dezazuen. Mesedez, autoz etortzen zaretenok San Gregorion aparkatu eta oinez igo gora.
BARANDIARAN MUSEOAN ATE IREKIAK
Barandiaran museoan ate irekiak izango dira ataundarrentzat azaroaren 24an, igandea, eta 30ean, larunbata. Joateko asmoa duzuenok, deitu museora izena emateko 943180335 edo 688895069 telefonora.
MEMORIA HISTORIKOA
Memoria historikoa: “Iragana gogora ekartzen 2012….2019” azaroaren 26an hasiko da, azaroaren 29ko Joseba Tapiaren kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai.
TELEBISTA-ANTENAN ALDAKETAK
ITELAZPI sozietate publikoak jakinarazi digu azaroaren 25eko astean zenbait lan egin behar dituela San Martingo LTD hedagailuaren instalazioa egokitzeko. Hori dela eta, telebistak birsintonizatu egin beharko ditugula esan digute: 48 (La1, La2, 24h, Clan, La1 HD eta L2 HD) eta 54 (Teldeporte, Teledeporte HD, Clan HD, DKiss eta Ten) kanalak itzali egingo dituzte, eta 22 eta 28 izango dira kanal berriak. Dirudienez, herriko beste hedagailuetan ere aldaketak egiten ari dira, eta, hortaz, kate batzuk ondo ikusten ez badituzue, birsintonizatu egin behar duzue.
HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN
Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera 0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76
UDALAREN INFORMAZIOA BEREHALA JASOTZEKO AUKERA
Udalaren informazioa berehala eta modu erosoan jasotzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, martxan ditugu Udalaren Whatsappa (616758758), posta elektronikoa ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ), Twitter eta Instragam (@ataungo_udala) kontuak. Whatsappa informazioa jasotzeko bakarrik denez, zuen telefono mugikorrean Ataungo Udalaren mezuak jaso nahi badituzue, idatzi mezua E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera, izen-abizenak eta telefono-zenbakia emateko, eta gorde zuen telefono mugikorreko kontaktuetan 616758758 telefono-zenbakia, bestela ez baitituzue mezurik jasoko.
Bihar, azaroak 16, emango diogu amaiera Ataungo hamabosgarren Argazki Rallyaren edizioari. Eguerdiko 12etan, Herri Antzokian izango dugu argazkien proiekzioa eta sari banaketa. Ondoren, mokadutxo bat izango dugu.
Prest dugu aurtengorako ere Memoria Historikoa "Iragana gogra ekartzen 2012....2019".
-Azaroaren 26an ,asteartea, Barandiaran museoan “ERROTARRIAK. Ataun, kontrabandisten historia ehotzen” hitzaldia izango dugu 19:00etan.
-Azaroaren 29an, ostirala, “Gerrako hotsak” Joseba Tapiaren kontzertua 22:00etan Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude: Sutegi, Troskaeta, Martintxo eta Errotaundin 10€tan. Ataungo Herri Antzokiko Facebooken eta Ataungo Udalaren (@Ataungo_Udala) Instagram eta Twitterren 3 pertsonentzako 2na sarreren zozketa martxan dugu!!
-Abenduaren 1ean, igandea, “Gerraren ondorio jasan zutenei omenaldia” 12:00etan Aiako Memoira Historikoaren oroitarrian.
-Abenduaren 12an, osteguna, “Bizikidetza lantzen” mahai inguruan udaletxeko Pleno Aretoan 19:00etan.
Animatu!!