Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Bide guztiak Oltzako saroira

Gipuzkoako Parketxe Sareak, Aizkorri-Aratz Natura Parkea zeharkatuko duen mendi-ibilaldia antolatu du hurrengo uztailak 19rako; bi abiapuntu izango dituen mendi-ibilaldi honek helmuga berdina du, Oltzako saroia. Mendi-ibilaldi honetan, Gipuzkoako Parketxe Sareak osatzen duten bost parketxeetatik bik hartu dute parte; biak Aizkorri-Aratz Natur Parkeko babestutako eremuan kokatuta daudenak, hain zuzen ere Zegamako Anduetza Parketxea eta Oñatiko Arantzazu Parketxea.

Otzaurteko mendatetik 4 km-tara kokatzen den Aldaola aparkalekua izango da abiapuntu bat eta bestea, Arantzazuko Santutegian dagoen Arantzazu Parketxea. Bi ibilaldiak ordu berdinean abiatuko dira, goizeko 9:00etan. Beraz, Urbiako larreetan kokatzen den Oltzako saroira iristeko bi abiapuntu eta bi ibilbide eskaintzen dira, mendizaleek aukera dezaten. Antolatzaileek bi abiapuntuetan gidari zerbitzua eskainiko dute.

Oltzako saroian Mª Paz Oiarbide artzainak eta bere familiak egingo digute ongietorria eta Idiazabal gazta ekoizten duten artzain familia baten gaurko bizimodua erakutsiko digute ere. Gaurko artzaintza ezagutzeaz gain, antzinako artzaintzara gerturatuko gara, Oltzan Mª Paz-en aitonaren eta bere familiaren jatorrizko txabolak zutik dirautelako. Honela, garai bateko txabolak nolakoak ziren ikusi, artaldea nola zaintzen zuten entzun eta gazta egiteko prozesuaren gorabeherak ezagutuko ditugu, besteak beste.

Gehiago irakurri...

agenda

Urria 2021
A A A O O L I
27 28 29 30 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Or Urr 22 @22:00 -
ANTZEZTAUN
Or Urr 22 @23:00 -
Kontzertua Oargin TOC taldea
Lr Urr 23 @18:30 -
Pilota partidak
Or Urr 29 @19:00 - 08:30PM
mitoaldia
Lr Urr 30 @18:00 - 08:00PM
mitoaldia
Ig Urr 31 @08:00 -
ATAUNGO HIRU AUZOETAKO XL. KORRIKALDIA MANTZAREN OROIMENEZKOA
Lr Aza 06 @18:00 -
JENTILEN ETORRERA
Ig Aza 07 @12:00 -
ORGANO KONTZERTUA

Sabinoren Bertso Liburua

  /twitterfacebook