Ekitaldi-egutegia

Aurreko hilabetea Aurreko eguna Día siguiente Mes siguiente
Urtea ikustea Hilabetea ikustea Astea ikustea Gaur ikustea Bilatu Hilabete espezifikoan joatea
Aralarko iraganean arakatzeko aukera
Igandea 06 Abuztua 2017, 09:30 - 14:00
Accesos : 113
Nein E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Ondarreko historiaurreko aztarnak

Aralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Abuztua ere badator, eta kanpora joan gabe gure ingurua sakonago ezagutzeko aukera eder bat proposatzen dizuegu. Ba al dakizu noiztik bizi den gizakia Aralarren? Nola eta non bizi ziren gure arbasoak? Non hilobiratzen zituzten gorpuzkinak? Zer sekretu gordetzen ditu Aralarko lurrazpiak?

Bada, erantzuna emango diegu galdera horiei guztiei punta-puntako ikerlari baten eskutik, Joxean Mujika arkeologoaren ahotik entzun ahal izango ditugu eta inguruotan egin dituen azken aurkikuntza arkeologikoak. 

Mendirako plan ederra beraz, Lizarrustiko Parketxetik abiatuko gara oinez. Abuztuaren 6an izango da ibilaldia, 9:30etan Lizarrustitik abiatu eta 14:00etarako egongo gara bueltan.

Anima zaitezte!

 

 

Localización Lizarrustiko parketxea

Itzultzea