Artikuluak

V. OHITURA ZAHARREN EGUNA

V. OHITURA ZAHARREN EGUNA

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena izenpetu dute 2017rako. Honen bitartez, EGK-k zubi-lana egiten jarraitu ahal izango du, hau da, gazte eta gazte-elkarteen ahotsa entzunaraziz eta haien ideiak eta proposamenak jaso eta helaraziz. Argazkian ikus daitekeen bezala, Denis Itxaso, Kultura eta Gazteriako Diputatuak eta Maialen Olabe, Euskadiko Gazte Kontseiluko presidenteak sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena.

Asmo horiek aurrera eramateko lan-arlo orok hainbat proiektu eta egitasmo eramango ditu aurrera Gipuzkoako lurraldeak. Besteak beste, Gipuzkoako Astialdi Foroaren koordinazioa eta indartzea anitzagoa izan dadin, Lan egokiaren kanpaina edota Gune Anitza zigiluaren gizarteratzea.

Lan egokiaren kanpainaren bitartez gazteontzat egokia zer den irudikatu nahi du, eskariak modu propositibo eta errealista batean irudikatu. Era honetan prekarietatea murriztu eta lan egokia sustatzen den heinean, gizartea gazteen lanpostuen kalitatearen garrantziaz kontzientziatzea espero da

Gune Anitza, Aniztasunarekiko aldekotasuna erakusten duen zigilua, 2016an sortu genuen EGKn eskubide eta askatasun berdintasuna defendatzen duten lekuak identifikatu ahal izateko. Hitzarmen honetan pausu bat gehiago emango dugu, espazio horiek izan behar dituzten ezaugarriak gida batean proposatuz. Hauek gizarteratuz, zeharkako balore bezala txertatu nahi dira. Hau da, ez espazioak sortuz, baizik eta existitzen diren espazioak egokituz.

Aipatutako guztia aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak 27.000 € emango dizkigu.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu - EGK

ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA

Azaroaren 13, ospatuko da ATAUNgo VII. MONDEJU LEHIAKETA, San Martin Jaien barnean. Ekitaldia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta Ataungo edozein herritarrek parte har dezake.

Informazio Gehiago

Jentilbaratza elkartearen web eta helbide berria

Jentilbaratza K.E.-ak web eta helbide berriak ditu. Ezagutu itzazu!!

 www.jentilenetorrera.eus


Mondejuak nola egin!

 

Herritar:

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu asmoz, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatzen hasi ginen lehen aldiz.

San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza

Lehiaketa antolatuko dugu berriro. Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta

bestalde, janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa bihurtzen ari denez, gure bizimodutik desagertzear ia, atzera ikastaro bat antolatzea garrantzitsua jo dugu.

Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa derrigorrezkoa dugu.

Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.

Honenbestez urriaren 22an, larunbata, goizeko 10:00etatik 13:00etara egingo den ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu ea usadio honi eustea lortzen dugun.Interesa duzuenok deitu 616375983 telefonora,

urriaren 15a baino lehenagoAnimatu!

II. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA (DBH)

 

OINARRIAK

DBH1 eta DBH2 mailetan dauden ikasle goierritarrek parte hartu ahal izango dute.
Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.

AURKEZPENA:
Epemuga:
Urriak 31 izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna.
Hona bidali: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Oharra:
Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira email batean:
1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.
Dokumentu
2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen abizenak, maila, adina eta email helbidea idatzita.Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira.
Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.

Gehiago irakurri...

II. JENTILEN BARATZA IPUIN LEHIAKETA (LH)

OINARRIAK
12 urterarteko ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
Ipuinak euskaraz idatzita egon beharko dute.
Jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bakoitzak idazlan bat entregatu ahal izango du.

IPUINAK
Arial 12 eta espazio bikoitzean idatzi behar dira. Gehienez 3 orrialde.
GAIA:
Euskal mitologiaren inguruko ipuinak izan beharko dira. Torto (Tartalo),
Etsai, lamiak, Marimunduko sorgina edo Samartintxiki pertsonaiak agertu
beharko dira ipuinean.


AURKEZPENA:
Epemuga:
Urriak 31 izango da ipuinak jasotzeko azkeneko eguna.
Hona bidali:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Oharra:
Helbide honetara bi dokumentu bidali beharko dira email batean:
1: Ipuina, izenburuarekin eta amaieran goitizen batekin.
Dokumentu
2: Ipuinaren izenburua, goitizena, izen abizenak, maila, adina eta email helbidea idatzita.Bi dokumentuak .doc, .docx edo .pdf formatuetan bidali beharko dira.
Artxiboek ipuinaren izenburua eduki beharko dute.

Gehiago irakurri...

II. JENTILEN BARATZA MARRAZKI LEHIAKETA

 

OINARRIAK

Marrazki lehiaketa egiteko eguna, AZAROAREN 5ean, 16:00etan izango da, Joxemiel Barandiaran eskolan. LH1 LH6. mailara bitarteko ikasle ataundarrek parte hartu ahal izango dute.
DIN A4 edo A3 orri batean egin beharko da marrazkia.
Marrazkia egiteko erabiliko den materiala eta teknika librea izango da.
Norberak eraman beharko du behar duen materiala.
Marrazkia egiteko orriak bertan banatuko ditu antolakuntzak.
Bakoitzak marrazki bat entregatu ahal izango du.
Euskal mitologiaren inguruko marrazkiak izan beharko dira. Ataungo txokoen ingurukoak, pertsonai ezberdinak… (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz, Etsai…)

Gehiago irakurri...