Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

EKITALDIA SORTZEA

Ekitaldi-egutegia

Aurreko hilabetea Aurreko eguna Día siguiente Mes siguiente
Urtea ikustea Hilabetea ikustea Astea ikustea Gaur ikustea Bilatu Hilabete espezifikoan joatea
Aralarko anfibio eta narrastiak ezagutzeko irteera
Igandea 19 Ekaina 2016, 10:00 - 13:00
Accesos : 56
Nein E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Aralarko Parketxe Hedatuak aukera ezin hobea eskainiko du aurten ere Aralarren aurki daitezken narrasti eta anfibioak ezagutzeko, Ander Izagirre adituaren eskutik.

Ataungo Lareoko urtegiaren inguruan egingo da irteera datorren igandean, ekainark 19,  eta hitzordua Lizarrustiko Parketxean izango da, goizeko 10:00etan.

Jarduerak bi ordu eta erdiko iraupena izango du gutxi gora-behera eta ibilaldia zailtasunik gabekoa izango da.

Urtegiaren inguruan narrasti eta anfibio espezie ugari bizi dira, lekua ezin aproposagoa da animalia hauentzat, ura baliabide dutela, inguruan dauden baso, harkaitz, zelai eta sastraka ugari dituzte eta babesleku gisa.

Irteera hau adin guztientzat dago pentsatuta, helduak zein haurrak, familiak zein norbanakoak. Aukera paregabea da Aralarren ditugun anfibio eta narrastiei buruz gehiago ikasteko, ikusiz ikasten baita eta ezagutuz maitatzen da eta.

Zatoz Aralarko sekretuak ezagutzera!

Izena emateko eta informazio gehiagorako honako telefono zenbakiak daude bisitarien eskura: 943 18 03 35 / 688 89 50 69, hala nola helbide elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. .

Prezioa 5€-koa izango da pertsonako. 

 

Localización Lizarrustiko parketxea

Itzultzea