Ataungo Udalaren INFORMAZIO ZUZENA Whatsappez bidez jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:
1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN 616 758 758 telefono-zenbakia.
2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT” 616 758 758 Telefonora.
Honen bitartez, Otsotarrak elkarteko kideok ekain hasierako antolatu dugun erreka garbiketara gonbidatu nahi zaituztegu.
Helburuak:
Erreka garbiketara edonor dago gonbidatua, heldu, nerabe bai eta haurrak ere. Denon artean lan asko egin dezakegu!
NON EGINGO DA: Ekintza Astigarraga eta Bidebietako zubien artean burutuko dugu talde desberdinetan banaturik. Juntatzen den jendearen arabera garbitze eremua txikitu edo handituko da.
Erreka garbiketa ondoren mokadutxo goxoa eskainiko da dastatzeko.
DATA: Ekainak 9, Igandea.
JUNTATZE LEKUA: San Martingo plaza.
ORDUA: 9:00 ordutan
IRAUPENA: 3 ordu inguru. Ondoren mokadua nahi duenarentzat.
BAKOITZAK EKARRI BEHARREKOA: Errekarako oinetako egokia (katiuska, zapatila zaharkituak), eskularruak eta ahal bada guraize sendoak.
OHARRA: Eguraldi txarra balego ekintza beste data batera atzeratzea baloratuko da.