Mitologia orientazio-jolasa otsaileko igandeetan

Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat eskaintzen du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Familian edo lagun artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina!

Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da, otsaileko igandeetan, goizeko 11:30etan (bi orduko iraupenarekin). Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.