HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA…

HATOR, HATOR NESKA MUTIL ETXERA…

Ohitura zaharrei jarraituz, eta gure artean falta ditugunak gogoratuz prestatu dugun,

Eguberri jaietarako egitaraua

ABENDUAK 19 OSTIRALA -19:00tan: Gabon abestien entsaioa ARTADI elkarten.

ABENDUAK 24 ASTEAZKENA– Gabon kanta eskea.

Goizetik: Baserrietara irtengo gara.

Arratsaldeko 3tan: San Martingo Plazatik abiatuta, eta

Arratsaldeko 3tan: San Gregorioko plazatik abiatuta.

Azken abestia iluntzean San Gregorioko “Inaxio Aierbe plazan” abestuko dugu.

ABENDUAK 31 ASTEAZKENA- Urte-zahar kantaldia.

Arratsaldeko 3tan: San Martigo plazatik irtengo gara.

Iluntzeko 8tan: preso eta errefuxiatuen omenez, urtero bezala KONTSEKUPEn, TOPA egingo dugu.

URTARRILAK 10 LARUNBATA- Denok Bilbora, preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzera.



EUSKAL PRESO ETA ERREFUXIATUAK ETXEAN NAHI DITUGU

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI

Gogorarazten dizuegu aurten Olentzero eta Mari Domingin San Martingo plazara jeitsiko zaizkigula menditik, asteazkena 24 arratsaldeko 18:30 tan eta zuen seme alabekin egongo direla.

Animatu eta gerturatu zuen jantzi tradizional politekin.

 

 

EGUBERRITAKO KANTALDIA

 

Urtero legez, aurten ere gainean ditugu Eguberriak eta ohiturari jarraituz, hilaren 24an, kantu-eskean aterako gara.Ea,haur eta gurasoak tradiziozko jantziekin elkartzea lortzen dugun eta kaleak kantuz alaitzen ditugun.

 

Elkartze lekuak eta ordua hauexek:

 

  • San Martinen, udaletxe aurrean, goizeko 10:00tan
  • San Gregorion, Atxurreneko zubian, goizeko 09:30etan
  • Aian, plazan, goizeko 09:30tan

 

OHARRA: Ondorengo hamaiketako txiki bat emango da kalostran. Haurrentzat eskainia dela jakinarazten da eta beraz lehentasuna beraiek izango dute.

 

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu,.

 

Aldez aurretik mila esker

Agauntza Guraso Elkartea.