Martxoak 10-12-13 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "Cazafantasmas" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen fantasiazko filma. 
 
Helduetan bi film ditugu aste honetan. Martxoaren 10ean, ostirala, iluntzeko 19:30ean "Irrintziaren oihartzuna" izango dugu, Biboletak Ataungo Emakume Elkarteak antolaturiko proiekzioa, ondoren Iratxe Fresneda zuzendariarekin solasaldia izateko aukera eskainiz eta mokadutxoa. Hau, ostiralean bakarrik eskainiko da.
 
Igande eta astelehenean berriz, "Ahora me ves" filma izango dugu, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen thriller komedia.