Liburuaren Nazioarteko Eguna, Arantxa Urretabizkaia apirilaren 26an

Atzo, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zenez, apirilaren 26rako Udal Liburutegiak, Otso Irakurleak Taldeak eta Irakurle Taldearen artean Arantxa Urretabizkaiaren hitzaldia antolatu dugu. 19:00etan izango da udaletxeko ganbaran eta "Bidean Ikasia" liburua aurkeztuko digu, literaturaz eta autoliteraturaz hitz egingo du eta Otso Irakurleak berriki irakurri duten "Koaderno gorria" liburuaz galderak egiteko tartea ere izango da.
 
Hemen duzue beraz gonbidapena bertaratzeko.