Urtarrilak 27, Iragana lahar eta larrosa antzerkia

Urtarrilaren 27an, 19:00etan Lourdes Imazek idatzi eta zuzendutako eta Segurako herritarrek antzeztutako Iragana, lahar eta larrosa antzerkia Ataungo Herri Antzokian izango da. Oroimen historikoaren ariketa bat da, eta Primo de Riveraren diktaduratik gerraren hasierara arteko garaia (1923-1936) islatzen du. Goierrin girotua dago, eta bi familiaren bizimodua islatzen du.

Sarrerak Sutegin, Troskaetan eta Errotaundin egongo dira salgai 8€tan.