Azken urteetan, Ataungo udaleko idazkaria izan den Bittor Agirreurreta, beste herri batera joan da lanera eta ondorioz, Idazkariaren hutsunearekin aurkitzen gara.
Dagoeneko, Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, Idazkari berria hautatzeko deialdi irekia egina dugu eta ohiko beharrezko prozedura jarraitu ondoren, ahalik eta azkarren, idazkari berria gure artean izatea espero dugu. Bitartean, astearte eta ostegun arratsaldez 4etatik 7ak arte, Berastegiko Udaleko Idazkaria den Pilar Garmendia, laguntza emateko prestatu zaigu eta dagoeneko hasita dago Udalean behar dugun laguntza ematen.