ITELAZPI sozietate publikoak jakinarazi digu azaroaren 25eko astean zenbait lan egin behar dituela San Martingo LTD hedagailuaren instalazioa egokitzeko. Hori dela eta, telebistak birsintonizatu egin beharko ditugula esan digute: 48 (La1, La2, 24h, Clan, La1 HD eta L2 HD) eta 54 (Teldeporte, Teledeporte HD, Clan HD, DKiss eta Ten) kanalak itzali egingo dituzte, eta 22 eta 28 izango dira kanal berriak. Dirudienez, herriko beste hedagailuetan ere aldaketak egiten ari dira, eta, hortaz, kate batzuk ondo ikusten ez badituzue, birsintonizatu egin behar duzue.
HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN
Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera 0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76
UDALAREN INFORMAZIOA BEREHALA JASOTZEKO AUKERA
Udalaren informazioa berehala eta modu erosoan jasotzeko aukera eskaini nahi dizuegu. Horretarako, martxan ditugu Udalaren Whatsappa (616758758), posta elektronikoa (
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
), Twitter eta Instragam (@ataungo_udala) kontuak. Whatsappa informazioa jasotzeko bakarrik denez, zuen telefono mugikorrean Ataungo Udalaren mezuak jaso nahi badituzue, idatzi mezua
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
helbidera, izen-abizenak eta telefono-zenbakia emateko, eta gorde zuen telefono mugikorreko kontaktuetan 616758758 telefono-zenbakia, bestela ez baitituzue mezurik jasoko.