LANGILE BAT KONTRATATZEA
Lan pilaketa dela eta, Ataungo Udalak langile bat kontratuko du herri-laneterako, lanaldi osoan, eta gehienez zazpi hilabeterako. Langilearen eginkizunei buruzko informazioa Udaletxean bertan emango dizuegu. Interesa duzuenok Lanbiden eman behar duzue izena, martxoaren 10etik 18ra bitartean.
SILO-BOLEN PLASTIKOAK BILTZEKO EGUTEGIA
Hilean behin biltzen dira silo-bolen plastikoak. Hauxe da egutegia:
Urtarrilak 21
Otsailak 18
Martxoak 17
Apirilak 21
Maiatzak 19
Ekainak 23
Bilketa-guneak, berriz, ohikoak: Otadi Zelai baserria, mediku etxearen atzealdea (San Martin), Saltxeberriko bidegurutzea, Agerreko bidegurutzea, San Gregorion Intxaustiko zubia, Arratiñe baserrirako bidegurutzea eta Lauztiturrieta baserria.
SAN GREGORIOKO PILOTALEKUKO ARGIA
San Gregorioko pilotalekuan argia pizteko fitxak Sutegin edo Troskaetan hartu behar dira.
EUSKARALDIKO BATZORDEA
Euskaraldiko herri batzordea osatzeko bilera martxoaren 11n izango da, 19:00etan, Udaletxean.
Animatu eta parte hartu!
ERROLDA ETA BIZIKIDETZA AGIRIAK
Errolda-agiria eskatzeko norbera etorri behar da, edo, bestela, ordezkatzen den pertsonaren baimena ekarri behar da. Bizikidetza-agiria eskatzeko berdin: etxebizitza berean bizi diren 18 urtetik gorako persona guztien baimena behar da.
UDALETXE ATZEKO BARATZEA
Udaletxe atzean dagoen baratzea erabiltzeko interesa duzuenok, eman ezazue izena udaletxean. Pertsona bat baino gehiago izanez gero, zozketa egingo da.
HIZKETALAGUNA EGITASMOA
Euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, edo euskara ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena martxoaren 18a baino lehen:
Whatsappez: 616758758
Telefonoz: 943180011
Posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Indartu zure euskara eta lagundu euskarari indartzen!
HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN
Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera 0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76