OHARRA.

Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue.

 

Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

Horrela erregistratua geldituko zara informazioa jasotzeko.

 Adib.:

“Bizi dugun egoera kontuan harturik, Ataungo Udalak ibilgailuen zerga ordaintzeko epea urrira arte atzeratzea erabaki du. Aurrerago jakinaraziko dizuegu egutegi zehatza.”

 

ETXEAN GOXO EGOTEKO EUSKARAZKO BALIABIDEEN ZERRENDA

COVID-19 birusak sortu duen ezohiko egoera dela eta, etxean denbora dezente egotea egokitu zaigu guztioi. Hori dela eta, UEMAk doako euskarazko online baliabideen bilketa bat egin du. Atxikita duzuen dokumentuan dituzue haurrentzat zein helduentzat hainbat baliabide: zinea, telesailak, jolasak, literatura, dokumentalak, podcast-ak, errezetak... 

ZAINDU ZU ETA ZAINDU INGURUKOAK!

ZAINTZA-SAREA

MARTXOAK 13,16

Asteburu honetan, Martxoak 13 eta 16-an izango duzue soilik pelikula, Martxoak 15-ean Eneko Dorronsororen kontzertua bai dugu, beraz helduentzako soilik proiektatuko dugu, ostiralean eta astelehenean. LA LLAMADA: Segovia. “Iparrorratza” kanpaleku kristaua. Bernarda moja berriak, kanpalekua salbatu nahi du "Fedean biziko gara" abestiarekin. Milagros ahizpak, zalantzak dituen emakume gazteak, gogoan du zein gustuko zuen Presuntos Implicados. Eta Maria eta Susanak, zigortutako bi nerabek, Suma Latina musika taldea osatzen dute. Baina, gau batean, Mariari Jainkoa agertu zitzaionean, guztia aldatu zen.

2020ko MARTXOAREN 8ko ADIERAZPENA ETA EGITARAUA

Azken bi urteetan Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an greba feminista arrakastatsuak eraman ditu aurrera , bizitzak eta haiek sostengatzeko zaintzak e rdigunean jartzeko beharra mahai gaine an jarriz 

Aurtengo honetan ez da grebarik egingo, ez arrazoirik falta ez zaizkigulako, gure aldarrikapenak egiteko modu eta formulak anitzak direlako baizik.
Martxoaren 8 honetan barrura begira jarri gara, antolakuntzan jarri nahi dugu fokua, mugimendu feminista indartsu batek ezin bestekoa baitu emakumeon arteko elkarlana eta elkar aitortza. Elkarrekin antolatuz bakarrik lortuko baitugu
gure borroka aurrera eramatea.
Aurten ere, beste urte batez, gure aldarrikapenak berresten ditugu : Ataun feminista lortze ko bidean paus o irmoak ema tera gatoz! Emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bizitzako eremu guztietan aldarrikatu eta landu behar dugu, hezkuntzan, lanean, familian, lagunartean, militantzian, aisialdian eta gure arteko harremanetan.
Aurtengo martxoaren 8an ere A taunen eta Goierrin antolatutako ekintza eta ekitaldietan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak, beste urte batez, borrokara bat u eta kaleak indarrez hartzeko!
Aurtengo martxoaren 8a ere ez da makala izango!

Ataungo EHBildu
Ataungo EAJ
Agauntza Guraso Elkartea
Aizkoate Kultur Elkartea
Ataun Irratia
Atsedentoki jubilatuen elkartea
Barandiaran Museoa
Biboletak talde feminista
Jentilbaratza Kultur Elkartea
Joxemiel Barandiaran herri ikastetxea
Otsoak Dantza Taldea
Otsotarrak elkartea
Torto Gazte Asanblada

LDTko KANALEN ALDAKETA DIBIDENDU DIGITALAGATIK

 ITELAZPI S.A. Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, eta bere ardura CAEn 2. dibidendu digitala egieta da. prozesu horrek LTDko emisio batzuei eragingo die, eta kate berrietan sintonizatu beharko dira; nolanahi ere, egungo telebista-eskaintza berdina izango da.

ITELAZPI EITB Taldearen emisioak lurraldearen %100ean egokitzearen arduraduna da. Era berean, biztanleria- detsitate txikiko eta orografia konplexu eremuetan estatu-estaldurako emisioak egokitzeaz arduratzen da. Merkataritza- operadoreak zerbitzua emateko betebeharrik ez duen lekuak dira hauek.

Jakinarazpen honen amaieran, egingo diren jarduketen datu teknikoak aurkituko dituzu (atxikirik dagoen dakumentuan). Dibidendu digitalaren prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure webgunean duzu: www.itelazpi.eus

 

Zamudio, 2020ko martxoaren 4a. 

2020ko MARTXOAREN 4ko BANDOA

LANGILE BAT KONTRATATZEA

Lan pilaketa dela eta, Ataungo Udalak langile bat kontratuko du herri-laneterako, lanaldi osoan, eta gehienez zazpi hilabeterako. Langilearen eginkizunei buruzko informazioa Udaletxean bertan emango dizuegu. Interesa duzuenok Lanbiden eman behar duzue izena, martxoaren 10etik 18ra bitartean.                 

SILO-BOLEN PLASTIKOAK BILTZEKO EGUTEGIA

Hilean behin biltzen dira silo-bolen plastikoak. Hauxe da egutegia:

Urtarrilak 21

Otsailak 18

Martxoak 17

Apirilak 21

Maiatzak 19

Ekainak 23

Bilketa-guneak, berriz, ohikoak: Otadi Zelai baserria, mediku etxearen atzealdea (San Martin), Saltxeberriko bidegurutzea, Agerreko bidegurutzea, San Gregorion Intxaustiko zubia, Arratiñe baserrirako bidegurutzea eta Lauztiturrieta baserria.

SAN GREGORIOKO PILOTALEKUKO ARGIA

San Gregorioko pilotalekuan argia pizteko fitxak Sutegin edo Troskaetan hartu behar dira.

EUSKARALDIKO BATZORDEA

Euskaraldiko herri batzordea osatzeko bilera martxoaren 11n izango da, 19:00etan, Udaletxean.

Animatu eta parte hartu!  

ERROLDA ETA BIZIKIDETZA AGIRIAK

Errolda-agiria eskatzeko norbera etorri behar da, edo, bestela, ordezkatzen den pertsonaren baimena ekarri behar da. Bizikidetza-agiria eskatzeko berdin: etxebizitza berean bizi diren 18 urtetik gorako persona guztien baimena behar da.

UDALETXE ATZEKO BARATZEA

Udaletxe atzean dagoen baratzea erabiltzeko interesa duzuenok, eman ezazue izena udaletxean. Pertsona bat baino gehiago izanez gero, zozketa  egingo da.

HIZKETALAGUNA EGITASMOA

 

Euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, edo euskara ikasten ari direnei lagundu nahi badiezu, eman izena martxoaren 18a baino lehen:

Whatsappez: 616758758

                                                Telefonoz: 943180011

                                                   Posta elektronikoz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Indartu zure euskara eta lagundu euskarari indartzen!  

HAURRESKOLA ZABALIK URTE OSOAN

 Gogorarazi nahi dizuegu Ataungo Haurreskola zabalik dagoela urte osoan, eta edozein garaitan daukazuela aukera  0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko eta hara eramaten hasteko. Telefonoa: 943.18.03.76