2016 HAUR UDALEKUETAKO BEGIRALEEN LAN DEIALDIA

Ataungo Udalak haur udalekuetarako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako

 

+ Tituluak

+ Diploma

+ Bestelakoen egiaztagiriak 

 

aurkeztu beharko dira.

Bereziki balioetsiko da:

  • Begirale titulua izatea.
  • Euskaraz berba egitea.
  •  Lan esperientzia:Udalekuetan lan egin izana.

Izen emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,

EPEA: APIRILAren 28tik – MAIATZAren 13ra

Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero, 

www.ataun.eus

 web gunean aurkituko dituzue parte hartzeko baldintza orriak. Edozein zalantza argitzeko, udaletxeko bulego orokorrera jo. 943 18 00 11

30. Musika barrokoaren egunak

igande honetan, hilak 22, eguerdiko 12:00etan,

30. musika barrokoaren egunetako bat ospatzen da Ataungo San Martin elizan, Oscar Candendo organojolearen eskutik.

30. Musika barrokoaren egunak

Antzeztaun azken saioa

aurtengo Antzeztaun saioei amaiera emateko, ostiral honetan, hilak 16, Iñaki Agirrezabalen eskutik "Urak ekarritakoak" ikuskizuna izango dugu Troskaeta Tabernan gaueko 22:00ean.

 

Animatu eta gozatu!!

urriak16_iñaki-agirrezabal_urak-ekarritakoak

UDAL AGIRIA

Atez ate banatzen den Udal Agiria, aurrerantzean, nahi duen herritarrak, helbide elektronikoz ere jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu. 

Horretarako, 943180011 deitu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi eta zuen izena ematea nahikoa da.

HONDAKINAK

Herrian zehar, hondakinak, horretarako dauden eremuetan, era desegokian utzita aurkitzen dira noiznahi. Herritar batzuk, dagokion ontzira sailkatuta bota beharrekoa, horretarako prestatuak dauden poltsatan eta kuboetan ez dute ateratzen eta ontziratzen. Organikoa, poltsa birziklagarrian ontziratu behar dugu, beste plastikozko edozein poltsak izorratu egiten du ondo botako organikoa. Errefusa ateratzeko eguna, astelehena da eta bere kubo grisean atera behar da eta ez edozein poltsatan sarritan zintzilik ikusten ditugun bezala. Herritarren batek etxean kubo grisik izango ez balu, udaletxean eskatu eta emango zaio. 

Ontzietatik kanpo ere, herrian zehar, hondakin asko ikusten dugu. Paisaia desitxuratu eta ingurumenari ere batere onurarik egiten ez diolarik.
Herritar, errespetatu dezagun ingurumena eta hondakinak ondo birziklatzen dituen herritarra, denon onurako da eta. Hondakinak gaizki sailkatzea eta erabiltzea ez da inoren mesederako.

MEMORIA HISTORIKOA

Iraganaren garrantziaz jabetuta, oraingo honetan, Ataungo herriak Villafranca herritik emandako desanexioa gertaera historikoa, berreskuratu nahian gabiltza. Iraganaren pasarte historiko honi buruz gehiago jakin eta iragan historikoaren garrantziaz jabetu nahi dugu. Duela 400 urte Ataungo herria Villafranca herritik desanexionatu zen aurretik galdutako autonomi instituzionala berreskuratuz. Gertaera hau dela eta , eta gertakari historiko honi buruz gehiago jakitearen jakin minez Inazio Munduate herritarrak , lan historikoa egin du, pasarte historiko honetako datuak eta gertaeren berri ikertu ditu. 

Horregatik, udalaren eskutik deialdi irekia egiten dugu, gertaera historiko honi buruz egindako lana sozializatzeko, Inazio Munduatek egindako ikerketa lan historiko guztiari bidea emateko eta herritarren artean iraganaren inguruan jakin mina sortu eta beharraz jabetzeko. Asmo honekin, talde dinamika bat jarri da martxan eta herritar guztioi, sortuko den dinamikan parte hartzeko dei egiten dizuegu. Hurrengo bilera, urriaren 8an iluntzeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian izango da. Gonbidatuta zaudete!

HERRI-BIDEEN INBENTARIOA

Udalerriko bideak, auzokideek zein kanpotik datozenek, beraien joan-etorrietarako erabiltzen dituzten azpiegiturak ditugu, baserriak, auzoak, herri gunea zein eremu industrialak elkarrekin lotzen dituztenak. Historian zehar landa-bide zahar hauek nekazaritza eta basogintza erabileren inguruan eratu zuten lurraldea, gaur egun aisialdirako, mendi ibilietarako eta paseorako ere erabiltzen direlarik. Zoritxarrez, etengabeko gatazka-iturri ere bilakatu izan dira. Hori dela eta, udal honek, arazo horiek behin-betiko konpontzeko asmoarekin, Bide Publikoen Inbentarioa osatuko du, aurrerantzean berme administratibo guztiak eskainiko dituena, eta jabetza, eskubide eta ordenantzetarako erreferentzia bihurtuko dena. 

Garrantzi handikoa da auzokideek eta ekimen honetan interesa duten guztiek ikerkuntzaren hasieratik bertatik informazioa eta iradokizunak ekartzea. Beraz honenbestez, Ataungo Udaletik, datorren Urriaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko batzar aretoan emango den azalpen publikora gerturatzeko deia egiten dizuegu, bertan, teknikariek erabiliko duten metodologia eta administrazio-prozedura azalduko dute. Udaletik, auzokide, talde eta interesa duten guztiei bertara hurbiltzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, ahalik eta parte-hartze handiena lortzeko eta bakoitzaren testigantzak ekar dezakeen informazio preziatua biltzeko asmoarekin.

 

AUZO BATZARRAK

Aurten ere Urtero garai honetan, hurrengo urteko aurrekontuak prestatzen hasten da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik. 

Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, IRAILAREN 13 eta 14an AUZO BATZARRAK egingo ditugu.


Urriaren 13an: San Gregorion. Elkargunean, iluntzeko 19:00etan.

Aian. Haitzarrin, iluntzeko 20:00etan

Urriaren 14an: San Martinen. Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:00etan

Urriaren 21ean: Ergoneko Zubian. Iluntzeko 19:00etan

Arrondoko Iturrian. Iluntzeko 19:00etan

Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!