Zinema Gau Giroan, Nina Simone

Hurrengo asteartean, urriak 4, aurtengo Zinema Gau Giroan saioak amaitutzat emateko azken filma izango dugu Aiako Erroipen. 21:00etan "Nina Simone" dokumental musikala izango dugu, Murkondo Kultur Elkarteak eta Herri Antzokiak elkarlanean buruturiko ekintza izanik.

Memoria Historikoa, "iragana gogora ekartzen 2016"

Aurtengoan ere martxan dira Memoria Historikoaren baitan antolatzen ditugun jardunaldiak. Hurrengo asteartetik, urriaren 5etik hasi eta abenduaren 30erarte, 6 ekintzaz osaturiko programazioa atera dugu aurtengoan, Atauniker Kultur Elkartea, Biboletak Ataungo Emakume Taldea, Murkondo Kultur Elkartea, Aitzarri Elkartea eta Ataungo Udalaren elkarlaneko partehartzeari esker. 
 
Urriaren 5ean, "Memoriaren etxea" hitzaldia izango dugu Bernador Atxagaren eskutik, 19:00etan udaletxeko ganbaran.
 
Urriaren 25ean, "Gerra gauza alua da" hitzaldia eskainiko digu Amagoia Gurrutxagak 19:00etan San Gregorioko Elkargunean.
 
Azaroaren 22an, "Gu sortu ginen enbor beretik sor daitezen besteak. Euskararen gaineko diskurtsoez pentsatzeko gonbidapen bat" hitzaldia izango dugu udaletxeko Pleno Aretoan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik 19:00etan.
 
Azaroaren 29an, "La Sima" liburuaren aurkezpena izango dugu San Gregorioko Elkargunean Jose Mari Espartza idazlearen eskutik.
 
Abenduaren 18an, Gerraren hotsak. "Francoren bilobari gutuna" antzezlana izango dugu Herri Antzokian Artedrama-Dejabu-Le Petit Théâtre de Pain (Euskadi)ren eskutik, 19:00etan.
 
Abenduaren 30ean, gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia. 18:00etan Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian.

Gaur hasiko da Bisoi europarraren erakusketa

Gaur hasiko da Ataunikerren eskutik Bisoi europarraren erakusketa Ataungo Herri Antzokian iluntzeko 19:00etan.

Astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:30etatik 20:00etara, eta larunbatetan 11:30etatik 13:30 etara izango da, igandetan itxita egongo da.


Erakusketak hilaren 23rarte iraungo du.

 

Donostiako Zinemaldira irteera

Irailaren 20an, Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren eguna izanik, 3. urtez antolatu dugu Herri Antzokitik irteera. Arratsaldeko 16:30ean "Igelak" filma ikusteko aukera izango dugu eta iluntzeko 20:30ean "Bar Bahar", biak Principe aretoetan izanik.

14:50ean San Gregorioko Zubi Haunditik aterako da autobusa eta 15:00etan San Martingo plazan. Itzulerako ordutegia 22:30 izango da Donostian.


Izena emateko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943180011 udaletxera deitu.

Animatu, jada ez dira eta sarrera asko geratzen!

Ekaineko Herri Antzokiko programazioa

Hemen duzue ekainean zehar Herri Antzokian izango diren ekintzen programazioa.
 
Besteak beste, ekainaren 1 ean Udaberriko zirko jaialdia izango dugu; eta ekainaren 6 an "Marionetes nómades" saioa, hau Astigarragako parkean izango dela lehenetsi da, baina eguraldi txarra eginez gero Herri Antzokian burutuko da. Biak Hiru Txilipurditanen eskutik.
 
Ekainaren 9an"Udaberri festa" antolatu dute Lazkao Txiki Musika Eskolak, Otsoak Dantza Taldeak eta Eate Abesbatzaren artean.
 
Ekainaren 28an, Murkondo Kultur Elkarteak Herri Antzokiarekin elkarlanean, 3. urtez "Zinema Gau Giroan" izenpean ezagutzen diren gaueko zinema saioei hasiera emango diegu. Lehenengo saioa "Amy" filma izango da Aian.
 
Zuen gustukoak izango direlakoan,
 
animatu herriko elkarteek udaberrira dakartzaten ekintzetan parte hartzera!
 

Maiatzak 13-15-16 asteburuko zine karteldegia

Aurtengo denboraldiari amaiera emateko bi film hauek izango ditugu.

Haurren filma "Colegas en el bosque: una aventura de miedo" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma, berriz, "Palmeras en la nieve" izango da, 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama erromantikoa.

 

maiatzak 6-8-9 asteburuko film karteldegia

Aste honetan Ataungo Herri Antzokian "El séptimo enanito" eta "Ático sin ascensor" izango diugu ikusgai, bi filmak ikusle guztientzako izanik.

Gogoratu, bi aste baino ez direla geratzen film denboraldiari bukaera emateko.

Maiatzeko hilabeteko programazioa

Jada iritsi gara zine denboraldiaren amaierara. Urtero bezala, maiatzaren erdian amaituko ditugu filmen proiekzioan, hala ere, herri Antzokian maiatzaren 21ean badago zer ikusirik. Otsoak Dantza Taldeak antolatuta "Korrontzi dantzan" ikuskizuna izango dugu, bertan Oinkari dantza taldean eta Otsoak dantza taldeak berak ere parte hartuko dutelarik. Ikuskizun honetarako, sarrerak jada herriko denda eta tabernetan daude saltzen.

Apirila, maiatzeko 29-1-2 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan "Home, sweet home" eta "Girlhood" filmak izango ditugu Herri Antzokian ikusgai, azken hau, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak proposaturikoa eta elkarlanean eskainitakoa izanik.