Asteburu honetan helduen filma bakarrik izango dugu, hau, "Alguien voló sobre el nido del cuco", Torto Ataungo Gazte Asanbladaren proposamena izanik.
Asteburu honetan, haurren filma "Ozzy" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa, euskaraz proiektatuko delarik. Helduen filma, berriz, "Un monstruo viene a verme", 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko fantasia dramatikoa.
Hemen duzue martxoko programazioa, jakin aldaketaren bat egonez gero, aurrez jakinaraziko dela.
Asteburu honetan haurren filma "Ice Age 5: el gran cataclismo" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "Neruda" Pablo Neruda poetaren bizipenak kontatzen dituen drama biografikoa, hau, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendua izanik.
Asteburu honetan, otsailak 24,26,27an ez da zine emanaldirik izango Inauteriak direlako. Ostegun eta ostiralean Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko haurrek hartuko dute Herri Antzokia koloretsu.
Gogoratu, astelehenean, hilak 27, iluntzeko 19:00etan Murkondo Kultur Elkartea eta Goierriko Baratzaren eskutik Josep Pamiesen "elikadura, osasuna eta senda-belarrak" hitzaldia izango dugula Herri Antzokian. Antolatzaileek jakinarazi ziguten bezala, sarrerak agortuta daude.
Asteburu honetan haurren filma "Zipi eta Zape eta kapitainaren irla izango da", hau, ikusle guztiei zuzendurik dagoen abentura filma izanik. Helduena "The program" filma izango da, Lance Armstrong txirrindulariaren inguruko drama biografikoa, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoena.