Apirilak 22-24-25 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "El viaje de Arlo" izango dugu, ikusle guztieri zuzenduriko animazioa izanik hau. Helduen filma, berriz, "Truman" filma izango da, 2016ko Goya saria irabazi duen drama-komedia.

Apirilak 15-17-18 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Cenicienta" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen fantasiazko pelikula. Helduen filma, berriz, "El clan", 16 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko thrillerra. 

 

Apirileko programazioa

Hau izango da Ataungo Herri Antzokiak apirilean izango duen programazio osoa. 

Gogoratu nahi dizuegu, informazioa zuzenean jasotzeko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea duzuela eta sare sozialetan ere bagaudela, Facebooken eta Twitterren @ataun_antzokia.

 

Apirilak 8-10-11 zine karteldegia

itzuligara jada oporren bueltatik eta ostiral honetan, hilak 8, hasiko gara zinema proiekzioekin.

Hemen duzue aste hontako zine karteldegia. Haurren filma "Pinocho y su amiga Coco" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen fantasiazko filma. Helduen filma, berriz, "Marte" izango da, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen zientzia fikzioa.
 
Apirileko programazioaren berri ea aste honetan ematen dizuegun, gure esku ez dauden arrazoiengatik oraindik hilabetea istea falta zaigu eta.
 

Ataun San Martingo elizaren zaharberritzeko lanak dokumentala

Martxoaren 20an, goizeko 11:45ean Ataunikerren eskutik "Ataun San Martingo elizaren zaharberritzeko lanak (2005-07...)" dokumentala izango dugu ikusgai Ataungo Herri Antzokian.

Dokumentalaren egilea Jexux Etxeberria Goikoetxea izanik, saioa Jon Aizpurua Barandiaran eta Joan Auzmendi Galparsorok aurkeztuko dutelarik.

Martxoaren 17an, EKOZINEMA saioak

martxoaren 17an, osteguna, Murkondo Kultur Elkartearekin elkarlanean Ekozinema saioa antolatu dugu iluntzeko 7etan San Gregorioko Elkargunean.

Goierriko Baratza, Ekologistak Martxan eta Landarlan ingurumen taldearen eskutik, Euskal Herriko hainbat herritan burutuko dituzte Ekozinema saio hauek. Goierrin, Segura, Ordizia eta Ataunen izango dira.

Ataungo saioak:

-Uraren kutsadura (6':12'')
-"Energia Trantsizioa, Piztu Aldaketa" (39':42'')

Hemen luzatzen dizuegu Goierriko Hitzak argitaratutako artikulua: http://goierri.hitza.eus/2016/03/10/ekozinemaldia-egingo-dute-seguran-ataunen-eta-ordizian/

Martxoak 18-20-21 asteburuko film emanaldiak

Asteburu honetan haurrn filma "Paw Patrol, rescates invernales" izango da, 7 telesaiez osaturiko filma eta ikusle guztieri zuzendurik dagoena. 

Helduen filma, berriz, "Neskatoak", Jon Abril Olaetxearen dokumentala. ostiralean bertan, Jon Abril zuzendaria izango dugu Herri Antzokian solasalditxo bat eskaintzeko asmoz. Horretarako, ostiraleko ordutegia iluntzeko 21:00etara aldatu dugu.

Hemen luzatzen dizuegu Berriak egunkariak Jon Abrili egindako elkarrizketatxo bat ere: http://www.berria.eus/paperekoa/1993/031/001/2016-03-04/andre_zirenez_eta_etxeko_lanak_egiten_zituztenez_ahantzi_egin_dugu_parte_hori.htm

Martxoak 11-13-14 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan ondorengo bi film hauek izango ditugu Ataungo Herri Antzokian.

 
Helduen filma "Ma ma" izango da, bularreko minbizia jasaten duen emakume baten inguruan errodatzen den drama.Hau, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dago. Haurren filma, berriz, "Hotel Transylvanya 2", munstroen inguruan gertatzen diren gatazkei aurre egingo dieten banpiro eta gizakien abenturak kontatzen dituen komedia, ikusle guztiei zuzendua.
 
 
 

Martxoko Herri Antzokiko egitaraua

Martxoa hasi berri dugun honetan, Herri Antzokitik hilabeteko programazioa luzatu nahi dizuegu.

Hilabetean zehar, behealdean duzuen dokumentuan ikus dezakezuen bezala, besteak beste, martxoaren 17an, Murkondo Kultur Elkartearekin elkarlanean Ekozinema antolatu dugu, iluntzeko 7etan San Gregorioko Elkargunean; eta hilaren 18an, "Neskatoak" dokumentala eskainiko dugula Herri Antzokian, Jon Abril zuzendaria,  egun horretan, bertan izango dugularik solasean.