Larunbat honetan Bonberenea Txarangaren kontzertua

Larunbat honetan, Ataungo Herri Antzokian izango dugun Bonberenea Txarangaren kontzertuan, Humus eta Glaukoma taldetako Natalia eta Juantxo abeslariak Bonberenea Txarangarekin batera izango ditugula baieztatu digute.

Sarrerak Sutegi eta Troskaeta tabernetan daude orain, larunbat goizerarte.

Animatu!!

https://www.youtube.com/watch?v=IiQs-g3B5t4

 

Otsailak 26-28-29 zine karteldegia

Aste honetan haurren filma " Pan, viaje a núnca jamás" izango da, 7 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko fantasia-animazioa. Helduen filma, berriz, "En tierra de hombres" izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko drama, azken hau Biboletak Ataungo Emakume Taldearekin Elkarlanean proiektaturikoa.

 

Otsailak 27, Bonberenea txaranga

gaur jarriko ditugu herriko Sutegi, Urbieta, Troskaeta eta Martintxo tabernetan otsailaren 27an gaueko 22:30etan Ataungo Herri Antzokian izango dugun Bonberenea Txaranga kontzerturako sarrerak salgai 6€tan.

Horrez gain, Ataungo Herri Antzokia Facebookeko orrialdean  3 sarrera bikoitzen zozketa ere martxan jarri dugu jada.

Zozoketa parte hartzeko Ataungo Herri Antzokia Facebookeko orrialdea "Atsegin" beharko da eta Bonbereneqa Txarangaren sarrera ELKARBANATU.

 

Zorte on eta animatu otsailaren 27an!

 

Otsailak 12-14-15 Ataungo Herri Antzokiko zine karteldegia

Hemen duzue aste hontako zine karteldegia.

Helduen filma "El Desconocido" izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen thriller-akzioa. Haurren filma berriz, "El libro de la vida", 7 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko animazioa.

Zuen gustukoak izango direlakoan,

ondo izan!

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarreren zozketa

Abenduaren 22an egingo dugu Memoria Historikoa 2015aren baitan, abenduaren 26an burutuko den Ruper Ordorikaren kontzertuko 3 sarrera bikoitzen zozketa.
 
Horretarako:

-Facebookeko "Ataungo Herri Antzokia" orrialdean "Atsegin dut" sakatu behar da.
 
-"Noiz hartu zuen Ataungo herriak "Villa" izendapena?" galdera ERANTZUN BEHAR DA.
 
-Sarrera hau ELKARBATU BEHAR DA.
 
ZORTE ON!!

ZINE KARTELDEGIA

ZINE KARTELDEGIA

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai

Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai

Memoria Historikoa gure sorlekuaren bila

Ataungo Memoria Historikoa

abendua Herri antzokia

ABENDUA_2015_12