Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Etxean dauden edo etxetik lanean ari diren ataundarren bila gabiltza irratian

Ataun Irratian etxetik lanean ari diren ataundarren bila gabiltza konfinamenduan zer darabilten jakiteko.

Azken egun hauetan, etxean egiten ditugun ekintza eta jarduerak dira sare sozialetan gehien ikusten ditugun edukiak. Baina zertan dabiltza ataundarrak? Guk, zuen berri izan nahi dugu irratian eta alarma-egoera igarotzen den bitartean elkarrekin dibertitu konfinamenduaren egun bakoitzean. Herritarra baldin bazara eta etxean egiten duzuna gurekin partekatu nahi baduzu edota lantokira joan beharrean etxetik lanean bazabiltza, jarri zaitez gurekin harremanetan!

Egun hauetarako ere, zabalik jarraitzen dute gure ohiko komunikabideak: Whatsappez 644 05 94 06 telefono zenbakian jarri zaitezke gurekin harremanetan edo bestela E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide mezu bat bidalita ere bai. Animatu eta igaro ditzagun datozen egunak elkarrekin batera!

Gabonetako telebista saio berezia egin da Ataun Irratian

Urtero berazala, gabonei gure ukitu berezia eman nahi izan diegu Ataun Irratian. Trikitilariak, abesbatza, Olentzero eta baita Mari Domingi ere gurean izan dira aurtengoan. Ioar Aizpuruak aurkeztuta, gabon hauen sekreturik garrantzitsuena ezagutuko duzu saioan zehar. Zorionak eta eguberrion!

Urtero legez, gabonetako telebista saioa grabatzen ibili gara azken asteetan Ataun Irratiko lankideok. Oraingo honetan, Azkoitiako Beñat Landa eta Imanol Arizmendi bikotearen bisita jasotzeko aukera izan dugu, trikiti eta pandero doinuekin gaua alaitzeko. Ataungo EATE abesbatzako kideek ere, ekarpen berezi eta dotorea egin digute kantaturiko piezekin. Baina ez ditugu ahaztu saioko gonbidaturik berezienak ere. Aurten Aia auzoan izan dira Olentzero eta Mari Domingi herritarrek eginiko ongi etorrian eta bertatik gurera ekarri ditugu urtearen inguruko kontu guztiak ezagutu ditzagun. Hau guztia, Ioar Aizpuruak aurkeztu du aurtengoan eta irratiko lantaldearen, parte hartzaileen nahiz Ataungo Udalaren laguntza eskertzekoak izan dira. Ikusi nahi baldin baduzu, sakatu hemen!

Sei urteko ibilbidea bete du Ataun Irratiak

Ataun Irratia - Cavecera micro

Aurretik ibilbide luzea izan arren, 6 urte betetzera iritsi da Ataun Irratia ostiral honetan (Martxoak 15). 

Duela sei urte hasi zuen Ataun Irratiak bere ibilbidea eta egunero-egunero 24 orduz egon da zuzeneko emisioa. 2013.urtean, Ioar Aizpurua ataundarrak sorturiko proiektu bat den aldetik, irratiko zuzendari lanak egiten ditu.

Azken urte hauetan, kolaboratzaileak nahiz esatariak ere batu dira berarekin batera eta irratiak finkotasun bat hartu du gaur egungo gizarte honetan. Urteen eraginez entzule maila goruntz joan da eta parte hartzeak ere areagotu egin dira egindako aurrerapenekin.

2019an zerbait berezia egitea erabaki dute irratiko lantaldeko kideek. Atzo Ataun Irratiaren webgunearen bitartez Jagoba Apalategik aurkeztutako dokumental bat igorri zuten 21:00etan edonork ikus zezan. Bertan, irratian nola lan egiten den erakutsi nahi zuten eta azken urte hauetako aldaketak nolakoak izan diren ere kontatu zuten. Dokumentala berriro ikusteko aukera zabalik jarri da youtuben edo Ataun Irratiaren webgunean jada.

Bihar igandea, otsailaren 22an Ataungo Herri Antzokian grabatu zuten Ataun Irratiaren 6.urteurren jaialdia igorriko dute webgunearen bitartez 21:00etan.

Otsaileko azken ostiralerako planik onena Ataunen

 

Otsailaren 22an jaialdi umoretsua izango da Ataungo Herri Antzokian Ataun Irratiaren eskutik.

Duela sei urte hasi zen Ataun Irratiaren proiektua, 2013ko martxoaren 15ean zehazki. Ibilbide gorabeheratsua izan arren, gogor eutsi eta aurrera eginaz jarraitu du proiektuak azken urte hauetan. 6.urteurrenera iristear gauden honetan, jaialdi bat antolatu dugu orain arteko ibilbide honetan lagundu diguten guztiei eskerrak eman ahal izateko.

Jaialdia, 2019ko otsailaren 22an izango da Ataungo Herri Antzokian. Bertan Euskal Herriko musikari, abeslari, aktore eta herritarrek hartuko dute parte. Hauen denen artean: Xabier Saldias, Zuriñe Hidalgo, Sara Zozaya, Maider Zabalegi, Julen Alonso, Iñigo Txapelpunk, Monika Arratibel, Otsoak Dantza taldea eta Ioar Aizpurua izango ditugu.

Herri Antzokiko jaialdi honetara joateko, aurrez izena ematea nahitaezkoa izango da. Izen ematea, zabalik duzue jada Ataun Irratiaren webgunean eta Ataungo Troskaeta tabernan. Behin izena emanda, jaialdira iristen zarenean, 3,50€ ordaindu beharko dituzu sarrera bakoitzeko.

Jaialdia telebistako saio baten antzerakoa izango denez, grabaketak egiten egongo gara edozein unetan. Saio hau, zuzenean ikusteko aukera izango duzu Martxoaren 17an iluntzeko 21:00etan Ataun Irratiaren webgunearen bitartez. Animatu eta zatoz!

Ataun irratiaren udako kastiña eta udako programazioa martxan dira

Ataun irratiaren udako programazioa aurkeztu dugu gaurko honetan. Eguneroko goizek beraien osagaia eta bizi puntua hartuko dute beti bezala, baina oraingo honetan, hainbat berrikuntza sartu dira. Ekainaren 25etik hasi eta abuztuaren 31 bitartean izango da aktibatuta udako programazioa. Ementxe duzue:

Ekainak 25etik aurrera: Zbildua saioa astelehenetik-ostiralera 21:00etatik 23:00etara

Ekainak 30etik aurrera: Top ATI Summer (Top ATI 4.denboraldia) saioa larunbatero 15:00retatik 17:00etara.

Uztailaren 2tik aurrera: Top POP saioa astelehenetik-ostiralera 11:00etatik 13:00etara.

Uztailaren 2tik aurrera: Nahikobero (Nahikoa da 4.denboraldia) saioa astelehenetik-ostiralera 14.00etatik 16:00etara.

Berremanaldi eta laburpenak:

Top POP: Larunbatero 11:00etatik 13:00etara.

Nahikobero: Larunbatero 13:00etatik 15:00etara.

Top ATI: Igandero 11:00etatik 13:00etara.

Hauxe izango da 2018ko udako programazioa. Abuztuan berriz, irailetik hasitako saioen berremanaldiak entzuteko aukera izango da eta aurretik izandako beste hainbat saio ere bueltan izango dira.

Bestalde, uda honetan Ataun irratian lan egiteko jendea aurkitzen ari gara. Gurekin kontaktuan jarri nahiko bazenu, erabili ezazu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa. Informazio gehiago www.ataunirratia.com atarian eskuragarri izango duzue.

MARTXOAREN 31ko LEHIAKETA

Asteburu honetako nahikoa da saioan, lehiaketa eskainiko dugu. Ioar Aizpuruak eskaintzen duen saioaren bi orduak, oso bereziak izango dira Ataun irratian. Irabazleak, bi bokadilo eta sagardo botila bat izango ditu sari Troskaeta tabernan. Animatu zaitez eta hartu parte lehiaketan!

Informazioa gehiago www.ataunirratia.com orrialdean izango duzu eskuragarri.