Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

KORRIKA BATZORDEKO HURRENGO DEIALDIAK

KLIKA KORRIKARI!

21. KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu, hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:

 Otsailak 21, osteguna,  19:00etan San Gregorioko Elkargunean

Martxoak 7, osteguna, 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan

Martxoak 21, osteguna, 19:00etan San Gregorioko Elkargunean

Apirilak 4, osteguna, 19:00etan Udaletxeko Pleno Aretoan

LAGUNTZA MOTAK:

  • Herrian antolatuko diren kultur-ekitaldietan parte hartuaz.
  • KORRIKA laguntzaile izanaz (norbanakoak 12€tako ekarpenarekin).
  • Lantegi edo zerbitzuek KORRIKA lagun eginaz.
  • Arropa erosiaz.
  • KORRIKA TXIKIAn parte hartuaz.
  • KORRIKAn parte hartuaz.

 NOIZ PASAKO DA 21. KORRIKA?

Apirilaren 13 goizaldean sartuko da KORRIKA Goierrin.

 ANIMATU!!

 

ATAUNGO KORRIKA BATZORDEA

20.KORRIKA

20.KORRIKA hemen dugu eta KORRIKAri laguntza eman nahian herrian batzordea sortu da. Norbaitek ekarpenen bat edo batzordean parte hartu nahiko balu , hementxe dituzue zehazturik izendatu diren bilera egunak:

BILERA EGUNAK

NOIZ/NON

OTSAILAK 21, 17:30ean,San Gregorioko elkargunean.

NOIZ/NON MARTXOAK 7, 17:30ean, udaletxean.
NOIZ/NON MARTXOAK 21, 17:30ean, San Gregorioko elkargunean.

  

NOLA LAGUNDU DEZAKET/DEZAKEGU?

➔ Herrian antolatuko diren kultur-ekitaldietan parte hartuaz.

➔ Korrika laguntzaile izanaz ( norbanakoak 12€ ordainduaz ekarpena egin)

➔ Lantegi zein zerbitzuek Korrika lagun eginaz.

➔ Lekuko eramaile izateko Kilometro ekarpena eginaz.

➔ Arropa erosiaz.

➔ KORRIKA TXIKIAn parte hartuaz

➔ KORRIKAn parte hartuaz.

NOIZ PASAKO DA 20. KORRIKA?

Goierrin apirilaren 8an sartuko zaigu:ostiraletik larunbaterako gauean.

ARROPA SALMENTA

NOIZ: otsailaren 24an,

17:30-19:30

NON: Udaletxeko arkupean

Zatoz eta parte hartu!!!

Ataungo KORRIKA batzordea

20. KORRIKA AURKEZPENA

Lagun euskaltzale hori, agur t’erdi:

             Jakingo duzunez, aurten Korrikaz gozatzeko aukera izango dugu berriz ere.

             2017ko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da 20.Korrika, apirilaren9an Iruñera heltzeko.

             Eta hori posible izan dadin, ehunka pertsonak egiten dugu, aurretiaz, hainbeste lan.

             Korrikan parte hartzeko moduak askotarikoak eta anitzak dira. Gaurko gutun honen bidez, gurekin bat egin dezazun eskatzera gatozkizu, horretarako ATAUN-(a)n, URTARRILAK 24-(e)an, 17.30-(e)tan, UDALETXEA-(n) egingo dugun Korrika batzordearen lehen deialdira etorrita.

 

Gehiago irakurri...

euskararen eguna 2016

euskararen eguna 2016_opt.jpg

KORRIKA 19

KORRIKA eguna,martxoaren 22an.

  • 19:30ean San Gregorion TALO-AFARIA sagardoz lagundurik (Urbitarte sagardotegia)

Txartelak ohiko lekuetan salgai:

Helduak :  10€ /     Haurrak: 5€       (txartelak erosteko azken eguna martxoaren 20a)

  • 22:00etan   "Gu euskahaldunak gara" dokumentala

DENOK LAZKAORA, KORRIKARA!!!

01:00etan ARERIAKO biribilgunean

elkartuko gara ataundarrok.

 

Ataungo KORRIKA batzordea

KORRIKA TXIKIA

            Aurten KORRIKA  19 Ataundik pasatzen ez bada ere, Joxemiel Barandiaran LHIko Eskola Komunitateak  kilometro bat erosi du.

 

Ataungo ikasle, irakasle eta gurasoak parte hartzeko, Korrika Txikia antolatu dugu, martxoaren 18an arratsaldeko 15:00etan.

Ondoren eskolan, partaide guztientzako, txokolate goxoa banatuko da. Ikasle guztiek kirtena duen edalontzia ekarri beharko dute.

KORRIKA 19 ATAUN

KORRIKA ibilaldia, martxoak 15

 

11:00etan San Gregorioko plazan elkartuko gara. San Martinera jaitsiko gara errepidez eta oinez.

 

12:00etan San Martinera iritsi eta plazan pintxo goxoak denontzat doan (Erauskin harategia, Errotaundi, Martintxo eta Aizkoate elkartearen laguntzaz).

Plazan, KORRIKAko arropa salgai izango da. Eta, Korrika laguntzaile izateko aukera ere izango da bertan.

KORRIKA 19

Martxoak 12-29. Korrika logoen erakusketa Joxemiel Barandiaran eskolan.

korrika 19

MARTXOAK 12-an,
ikastetxeko atarian, korrikako erropa salmenta egongo da. Ordutegia: 16,00-17,00 izango da.