MAIATZAK 24,26,27 DENBORALDIKO AZKEN ZINE EMANALDIA

Kaixo!

Denboraldiko Herri Antzokiko azken film emanaldia izango dugu asteburu honetan. Haurren saioan ‘Los cinco y el valle de los dinosaurios’ izango dugu, dinosauro hezurdura baten bila abiatuz gazte taldea eta Helduen saioan ‘Pride’, LGTB komunitatearen eta meatzarien elkarlana erakutsiz, ikusleen proposamena, Biboletak Ataungo Emakume taldearekin elkarlanean.

 

Gustoko izango dituzuelakoan!

Milesker guztioi!

Ondo pasa asteburua,

AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 28an, 19:00etan Aitziber Etxeberriarekin solasaldia izango dugu Udaletxeko Pleno Aretoan.

Nomada liburua izango badugu ere mintzagai, bere liburuetako edozein gai landuko ditu Etxeberriak.

Animatu!

ATAUNGO IRAKURLE TALDEA - ATAUNGO UDAL LIBURUTEGIA - OTSO IRAKURLEAK

MAIATZAK 17,19,20 ZINE EMANALDIAK

Asteburu honetan zinean ondorengo emanaldiak izango ditugu: Haurren saioan ‘Blinky Bill koala’, bere hiritik haratago abentura bila abiatuko dena eta Helduen saioan ‘Yo, Daniel Blake’, erretiroa hartzeko adina gertu izanda eta gaixo egonda ere lan egitera behartzen duten arotzaren egoerara hurbilduko gaituena.

Gustoko izango dituzuelakoan, ondo izan!

 

2018-2019 ATAUNGO GAZTELEKUKO KURTSO AMAIERA-AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

2018-19 ATAUNGO GAZTELEKUKO KURTSO AMAIERA

Aurtengo ikasturtean ere martxan izan dugu Ataunen PSZ zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gaztematika programarekin elkarlanean. Nerabeen Parte-Hartzea Sustatzea du helburu, 12-16 urteko gazteei bideratua.

 Kurtsoan zehar hainbat ekintza burutu ditugu: Gaztelekua moldatu dugu, proiekzioak egiteko horma bat margotu, Talojana egin dugu elkarrekin sukaldeko saltsan, Beotibar pilotalekura joan gara, eskulanetan zementua erabiliz lorontziak egin ditugu, bideokamerarekin Otso TB osatzeko saiakeran aritu gara eta margotutako horma pelikulak proiektatzeko eta arbel bezala erabiltzeko aprobetxatu dugu, arduratzen gaituzten gaien inguruan eztabaidatu dugun gisara, Martxoak 8ko berdintasunean oinarritutako aldarrikapen besteak beste.  

Ostiral eta larunbatetan batu gara Oargi elkartearen alboan aurkitzen den Gaztelekuan, arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.

 2018-19ko eskaintza borobiltzeko maiatz amaierara arte ostiral eta larunbateko zerbitzua mantenduko da eta ekain eta uztailerako ekintza puntualak antolatzen ari gara:

 -MAIATZAK 18: Olaberriako kartingera IRTEERA

 -MAIATZAK 24: Gaztelekuko AFARIA

 -EKAINAK 28ko Aniztasun sexu-afektiboaren egunaren inguruko egitarau bateratua Ataungo feminista taldearekin.

 -Ekain-uztailan Arroila jaitsiera IRTEERA Aralarren

 -UZTAILAK 19: ‘KÄFFKA’ ANTZEZLANA, Identitatearen eta askatasunaren auto-definizioa eta sexu-aniztasuna landuz, ikusle guztientzat egokitua, nerabeei bereziki zuzendua.

 Gonbidatuak zaudete bereziki 12-16 adin tarteko herritarrak ekintzetan parte-hartzera! Izena emateko, animatu Gaztelekura OSTIRALA edo LARUNBATA 17:00etatik 20:00etara.

(Antzezlanaren deialdia herritar guztiei zabaltzen zaizue).

Gaztelerkura agertzeko aukerarik ez baduzu, kontaktatu e-posta bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

AITZIBER ETXEBERRIA IDAZLEAREKIN SOLASALDIA

Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan udaletxeko Pleno Aretoan Aitziber Etxeberria idazlearekin “Nomada” liburuaz solasaldia izango dugu. Hau, Udal Liburutegiak, Otso irakurleak eta Ataungo Irakurle taldeak antolatutako ekintza izango da.

 

 

 

Attachments:
FileFile size
Download this file (gaztelekua-liburutegia.pdf)gaztelekua-liburutegia.pdf531 kB

MAIATZAK 10, 12, 13 ZINE EMANALDIAK

Kaixo!

Asteburu honetan Herri Antzokian Haurren saioan ‘Batman Lego’, euskaraz, Gothamen Jokerrari aurre egiteko bere kideekin elkarlanean. Helduen saioan ‘Murieron por encima de sus posibilidades’ komedia satirikoa, krisi ekonomikoaren ondorioz euren bizitza suntsiturik aurkitzen duen hiritar talde baten plan eroa jarraituz.

Gustoko izango dituzuelakoan,

Ondo pasa asteburua!

 

BASERRIARI BEGIRA SAN ISIDRO EGUNA 2019

Maiatzak 15, asteazkena

 11:00etan  azoka irekiera.

- Bertan herriko gazta dastatze eta barazki, ziza, landare… erakusketa izango da. Nahi duen orori postua jartzeko eskatzen zaio.

14:00etan bazkaria Pelotazale elkartean.

(Menua: Haragi zopa, pikatxa, arkumea, postrea eta kafea lagungarriekin. Bazkarirako izena eman behar da Udaletxean maiatzak 10 eguerdia baino lehen. 943 180011. Salneurria 25€)

 

Santi eta Katxo trikitilariak ere bertan izango dira.

 

HERRITARREN ERAKUSKETA

 

Herritarrak animatu nahi ditugu beraien urteko produktuak erakustera.

- Produktuak norberarenak eta herriko lurretan haziak izatea nahiko genuke.

-Barazki postua jartzen dutenek izango dute diru-laguntza eta bazkarirako txartela. Gazta, ziza eta gainontzeko postua jartzen dutenei ere bazkari-txartela emango zaie.

-Gazta aurkeztuko dutenek Miel Mari mendi zinegotziarekin jarri beharko dira harremanetan 669623477 telefonoan.

-Postua jarri nahi duenak izena eman beharko du udaletxean maiatzaren 10 eguerdia baino lehen.

 

BASERRIA ATAUNEN LEHEN ETA ORAIN ERAKUSKETA

 

Maiatzaren 15ean, Joan Arin Dorronsororen lanetan oinarritutako argazki erakusketa izango da San Gregorioko Zelai frontoian. Erakusketa hau Haitzarri, Murkondo eta Atauniker kultur elkarteek Arin familiarekin batera antolatutakoa da.

Attachments:
FileFile size
Download this file (san isidro eguna 2019.pdf)san isidro eguna 2019.pdf428 kB

MAIATZAK 3, 5, 6 ZINE EMANALDIAK

Maiatzak 3, 5 eta 6an, emanaldi hauek izango ditugu:

Haurren saioan ‘Los niños de Timpelbach’, haurren bihurrikeriei erantzunez, guraso guztiek herritik martxa egingo dute egun baterako, haurrek kudeatuz herrixka. Helduen saioan, berriz,  ‘Lucky’ , 90 urteko protagonista, bidaia espiritual batean murgilduz.

Gustoko izango dituzuelakoan,

ATAUNGO IRAUPEN LUZEKO X. MENDI-IBILALDIA

ATAUNGO IRAUPEN LUZEKO X. MENDI IBILALDIA.

Maiatzaren 5ean, Auzoeta udal kiroldegitik hasita:

-Ibilaldi luzea 6:30ean abiatuko da. 48km.

-Ibilaldi motza 8:00etan hasiko da. 21,3km.

 

** Informazioa gehiago atxikita dauden bi dokumentuetan.

ABERRI EGUNA 2019-HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA

ABERRI EGUNA 2019

2019. urtean ez da Ataunen Aberri Egunaren ekitaldirik ospatuko, ataundar herritarrei Euskal herri mailan egingo diren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko gonbitea zabaldu nahian.

Hala ere, nahiz eta ekitaldia ez antolatu, Aberri Eguna ospatzeko deiarekin bat eginez, ataundarron etxeetan ikurrina jartzeko gonbitea egin zaizue.

 

HAURRESKOLAKO MATRIKULAZIOA

Familia agurgarria:                     

         Datorren ikasturteari begira,  zuen seme-alabak Ataungo Haurreskolan matrikulatzera animatu nahi zaituztegu. Bertan, 0-2 urte bitarteko haurrentzat kalitatezko hezkuntza eskaintzen da.

         Matrikulazio epea laster zabalduko da: maiatzaren 2tik maiatzaren 10era. Informazio gehiago nahi izanez gero haurreskolatik pasa, telefonoz deitu 943 180376 zenbakira, edo e-mail bitartez galdetu E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean. Haurreskolako instalazioak ezagutu nahi badituzue  lasai hurbildu antolatu dituzten ate irekietara. Hauexek izango dira ate irekien egunak eta ordutegia:

 

-Maiatzaren 2an,  13:30etatik 14:30etara.

16:00tatik 17:00etara.

-Maiatzaren 7an, 13:30etatik 14:30etara.

16:00tatik 17:00etara.

 

 

 

Attachments:
FileFile size
Download this file (aberri eguna-haurreskola matrikulazioa.pdf)aberri eguna-haurreskola matrikulazioa.pdf382 kB

UDALEKUETAKO BEGIRALEEN LAN-DEIALDIA 2019

2019 UDAKO HAUR ZAINTZA ZERBITZURAKO LAN DEIALDIA

Ataungo Udalak Udaran Haur Zaintza Zerbitzua burutzeko HEZITZAILEA kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Ekainaren 24tik-Uztailaren 26ra arte.

Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako,

+ Tituluak

+ Diploma

+ Bestelako egiaztagiriak: Sexu delituen aurrekaririk ez duela jasotzen duen ziurtagiria. (Urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiria).

Bereziki balioetsiko da:

Haur Hezkuntza titulua izatea.

Euskaraz hitz egitea; Lan esperientzia: Haur zaintzan eta Haur Hezkuntzan lan egin izana.

 

2019 HAUR UDALEKU IREKIETAKO BEGIRALEEN LAN DEIALDIA

Ataungo Udalak haur udalekuetarako BEGIRALEAK kontratatzeko deialdia zabaltzen du. Ekainaren 24tik-Uztailaren 26ra arte.

Interesa duen orok izena eman dezake Ataungo Udaletxeko bulego orokorrean. Izena ematearekin batera Curriculuma aurkeztu behar da eta bertan adierazitako,

+ Begirale Titulua

+ Diploma

+ Bestelako egiaztagiriak: Sexu delituen aurrekaririk ez duela jasotzen duen ziurtagiria . (Urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiria).

Bereziki balioetsiko da:

Euskaraz hitz egitea; Lan esperientzia:Udalekuetan lan egin izana.

 

Hauetarako izena emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,

Udaletxeko Bulego orokorrean aurkeztu beharko dira,

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-14:00ra, Asteartetan 17:00etatik 19:00etara

943180011

EPEA: APIRILAk 29tik – MAIATZAk 10a arte.

Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, Teknikariarekin harremanetan jarri.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

HAUR UDALEKUETAN BEGIRALE PRAKTIKAK BURUTZEKO AUKERA

Herrian antolatzen diren HAURREN UDALEKUETAN, begirale titulua atereatzen ari zareten herritarrei, bolondres modura BEGIRALE PRAKTIKAK egiteko aukera zabaltzera gatoz.

Haurrekin jardutea gustuko duzuen edota geroan zuen burua heziketa inguruan ikusten duzuenontzat interesgarria izango delakoan gaude. Esperientzi berri bat bizitzearekin bat, heziketaren mundua barnetik ezagutzeko aukera izango duzue.

Udalekuak, 3-12 urte bitarteko haurrekin eramaten dira aurrera eta Ekainaren 24tik Uztailaren 26ra arte izango dira, goizeko ordutegian.

EPEA: APIRILAk 29tik – MAIATZAk 10a arte.

Eskaera orria udaletxean egongo da eskuragarri. Adin txikikoa bazara, familiaren baimena betetzea derrigorrezkoa izango da.

Udaldiaren amaieran, udaletxeak, udalekuetan parte hartu duen gazteari bolondres lanean egin dituen orduen ziurtagiri bat luzatuko dio edo eta Praktikak burututako ziurtagiria ofiziala ere bai.

Besterik gabe, parte hartzera animatuz agurtzen gara.

Ataungo udaldiko haur, nerabe eta gazte ekintzen koordinazio taldea.

 

Hauetarako izena emateko eta dagozkion agiriak aurkezteko,

Udaletxeko Bulego orokorrean aurkeztu beharko dira,

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-14:00ra, Asteartetan 17:00etatik 19:00etara

943180011

Deialdian parte hartzeko interesa izanez gero eta edozein zalantza argitzeko, Teknikariarekin harremanetan jarri.

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

 

 

 

 

Attachments:
FileFile size
Download this file (udako begiraleak 2019.pdf)udako begiraleak 2019.pdf824 kB

agenda

Mai 2019
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2

Sabinoren Bertso Liburua

  /twitterfacebook