Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

MARIMUNDUKO, Joxemiel Barandiran Museoan Ipuin Kontaketa

Ezpainetatik belarrietara, belarrietatik bihotzera. Hori da mundu mitologikoa gal ez dadin Barandiaran Museoan darabilgun formula.

Jose Migel Barandiaranek lan nekeza bezain garrantzitsua egin zuen gure Euskal Herriko hamaika bazterretan, hemengo eta hango kondaira mitologikoak jasoz. Lan hori iraganeko eta gaur egungo munduen arteko katebegi nagusia izan da eta galtzear zeuden kondaira, mito eta ohiturak jasotzeko lan hori ezerezean gera ez adin ahaleginak egiten ditugu Ataunen.

Hori dela eta, atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu, azaroaren 20ean, igandez, antolatuko dugun Euskal Herriko mito eta ipuin zaharren IPUIN KONTAKETARA. Bi saio egingo ditugu, 11:00etan lehena eta 12:30etan bigarrena.

Marimunduko izango da protagonista, Jentilbaratza Elkarteko kidea, baina Etsai ere gure artean egongo da. Familian igande goiza giro goxo eta magiko batean igarotzeko plan ederra beraz!

Aurreratzen dizuegu aurrez izena ematea nahitaezkoa dela, eta lehenbaitlehen erreserba egitea gomendatzen dizuegu, plaza mugatuak izango dira eta.

Mondejuak Nola Egin! IKASTAROA

Herritar:

 

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu nahian, iaz, Mondejuak nola egin! ikastaroa antolatu genuen lehen aldiz.

 

San Martinetan, Ataungo VII. Mondeju Beltza Lehiaketa antolatuko dugu berriro.

 

Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, gure bizimodutik desagertzear ia, egoki ikusi dugu atzera ikastaro bat antolatzea.

 

             Gureak diren gauzak zaindu nahi baditugu belaunaldi berrietara transmisioa egin beharra dago.

 

             Hori da gure asmoa behintzat Ataungo Mondeju Beltzarekin.

 

             Honenbestez apirilaren 2an egingo den ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu ea usadio honi eustea lortzen dugun.

 

             Interesa duzuenok deitu 616375983 telefonora, martxoak 30a baino lehenago. Animatu!

JENTILEN ETORRERA 2015

AZAROAK 7, LARUNBATA

jentilen-etorrera2015.jpg

AURTEN BI EMANALDI EGINGO DIRA

Aurreko urteetako emanaldietan izandako jendetza ikusirik eta kiroldegiak duen aforoa kontutan hartuta.

 

18:15 – ONGI ETORRIA PLAZAn eta DESFILEA.

19:00 – 1. EMANALDIA

21:30 – 2. EMANALDIA

Sarrerak  (doan) eskuragarri, egun berean, arratsaldeko 16:00etatik aurrera kiroldegian bertan eta plazan egongo dira.

http://www.jentilenetorrera.com–en ere aurrez erreserbatzeko aukera izango da.

 

  1. EMANALDIRAKO SARRERAK ONLINE (19:00)
  2. EMANALDIRAKO SARRERAK ONLINE (21:30)

 

Mondejuak egiteko ikastaroa

Urriaren 17an, larunbatean, 10:00-13:00 bitartean, Aizkoate elkartean, Mondejuak egiteko ikastaroa, Pili Barandiaranen eskutik.

IV. Gau ibilaldi mitologikoa datorren larunbaterako

 

Herribide zaharrean ibiliko dira, «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun»

«Direnik ez da sinistu behar, ez direnik ez da esan behar». Esaera hori abiapuntu hartuta, gonbidapen erakargarria luzatzen dute Jentil baratza kultur elkarteak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren larunbaterako, hilaren 11rako: IV. Gau Ibilaldi magikoa. Iluntzeko zortzi eta erdietan abiatuta, parte-hartzaileak herribide zaharrean ibiliko dira «egunetik gauera, kontu eta ipuin, jentil eta sorgin, mundu harrigarria lagun». 

Antolaturiko egitaraua, dena dela, zertxobait lehenago hasiko da. 19:30etik 20:30era Barandiaran Museoa zabalik izango da eta errota eta errotatxora bisita gidatuak egingo dira. 20:15ean, berriz, I. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sari ematea egingo da. 

20:30ean emango zaio hasiera ibilbideari. «Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan», diote antolatzaileek. «Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu bide-lagun. Horretarako, garai bateko herribidean zehar, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta Samartingo plazara ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea», nabarmentzen dute. 

Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egiteko moduko ibilbidea da. 

Gehiago irakurri...

I. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketa

I. Jentilen Baratza Ipuin eta Marrazki lehiaketa martxan Ataunen.  

 

Gure mitoen inguruan gure haur eta gazteek gure baratzean jorratzen jarrai dezaten.

 

Apirilak 15ean jasoko dira ipuinak eta marrazki lehiaketa apirilaren 18an izango da. 

 

Informazio gehiago WWW.jentilenetorrera.com  helbidean. Sariak ere politak!

 

Ipuin lehiaketa kartela

mondeju ikastaroa

mondeju ikastaroa

Herritar:

              Mondeju beltza betidanik ezagutu dugu Ataunen. Janari hau suspertu eta zabaldu nahian badaramatzagu urte batzuk Mondeju Lehiaketa eginez.

Hau dela eta bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, gure bizimodutik desagertzear ia, egoki ikusi dugu ikastaro hau antolatzea.

              Gertutik ezagutzen dugu taloaren bilakaera, izan ere geroz eta jende gehiagok egiten du eta gazteetara ere transmisioa eman dela uste dugu.

              Gauza bera lortzea gustatuko litzaiguke Ataungo Mondeju Beltzarekin ere.

              Honenbestez ikastaro honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu ea usadio honi eustea lortzen dugun.