Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Bullying-aren kontrako hitzaldi praktikoa

Bullying-aren kontrako hitzaldi praktikoa antolatu dugu urtarrilaren 19an. 17:00etatik 19:00etara izango da eskolako liburutegian. 

Hizlaria: Eli Moreno (UEU) psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa.

Edukiak: bullyinga/cyberbullyinga identifikatzen ikastea, familiek bullyinga prebenitzeko aukerak ikustea, familien arteko harremanek prebentzioan duten garrantziaz ohartaraztea, bullying egoeretan eskuhartze-baliabidean ezagutzea.
Parte hartzeko izena eman behar da: nahi baduzue, email:    E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ,  eta, bestela, Zuzedaritzan jakinaraziz. Izen emateko azken eguna: urtarrilaren 13a.

Zaintza-zerbitzua izango da. Horretarako, gutxienez 6 umek eman behar dute izena (mesedez, hitzaldirako izena ematean zehaztu zaintza-zerbitzua behar duzuen ala ez).

Zuen interesekoa izango delakoan, ondo izan!

JOXEMIEL BARANDIARAN HI - ESKOLA KIROLA

 

GIPUZKOAKO BANAKAKO ATLETISMO TXAPELKETA

 

Orain dela aste batzuk, Tolosako Berazubi estadioan jokatu zen Ikastetxeen arteko Gipuzkoako atletismo txapelketa aipatu genuen eta bertan, Joxemiel Barandiaran eskolako  mutilak irabazi zuten txapelketa. Joan den igandean ospatu zen Gipuzkoako Atletismoko banakako alebinen txapelketako hirugarren eta azkeneko jardunaldia. Txapelketa hauek,  Elgoibar, Arrasate eta Irunen ospatu dira, eta bertan Ataungo Joxemiel Barandiaran Eskolako neska-mutilek parte hartu dute. Denera, sei lagun izan dira (bost mutil eta neska bat) parte hartu dutenak, oso emaitza onak lortuz (10 domina). Azpimarratzekoa, nesketan, Maddi Urrestarazuk, lau domina lortu dituela (Hiru urrezkoak eta brontzezko bat).  Gipuzkoako txapelketa eskuratu du Pisu jaurtiketan, Vortex eta Pilota jaurtiketan. Mutilen artean, Aimar Aierbek, bost domina lortu ditu (bi zilarrezkoak, 2000 metroko lasterketa eta Vortex jaurtiketan,  eta  beste zenbait probatan, hirurak brontzezkoak). Baita ere, Jagoba Apalategik, jauzi hirukoitzean,  zilarrezkoa lortu zuen. Hauez gain, Markel Galparsoro, Eneko Imaz eta Aratz Lasak parte hartu zuten zenbait probatan, emaitza oso onak lortuz.  Aurtengo ikasturteari bukaera emateko, hil honen 22an, proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketa ospatuko da Donostian, eta bertan, gure atleta gaztetxoek parte hartuko dute. Ea, orain arte bezalako emaitza onak lortuz jarraitzen duten.

 

 

 

JOXEMIEL BARANDIARAN HI - ESKOLA KIROLA

 

 

 GIPUZKOAKO IKASTETXEEN  ARTEKO ALEBINEN  TXAPELKETA:

JOXEMIEL BARANDIARAN ESKOLA,  ALEBIN MUTILETAN TXAPELDUNAK

Joan de apirilaren 17an, Tolosako Berazubi estadioan, Gipuzkoako Atletismoko Ikastetxeen arteko alebinen txapelketa jokatu zen. Bertan, Ataungo Joxemiel Barandiaran Ikastetxeko alebinak,bai neskak eta bai mutilak parte hartu zuten, oso emaitza onak lortuz. Ataungo Neskak, bi talderekin oso paper polita egin zuten 15. eta 20. postuak eskuratuz. Eta mutilak, lehen postua lortu zuten ikastetxeen artean, Elgoibarko Iturburu eta Tolosako Samaniegoren aurretik. Egun berean, antolakuntzaren akats bategatik, ataundarrak hirugarren postuari dagokion saria jaso zuten,  baina ikastetxeko arduradunak erreklamatu ondoren, txapeldunari dagokion kopa jaso dute aste honetan. Eskolan ateratako argazkian agertzen dira mutilen taldean parte hartu duten 5. eta 6. mailako mutikoek . Ezkerretik eskubira, Udai, Xiker, Markel, Jagoba, Anartz, Aratz, Eneko eta Aimar. Horrez gain, hiru igandeetan zehar banakako Gipuzkoako alebinen txapelketak ospatuko dira, eta Elgoibarren egindako lehen jardunaldian, ataundarrak hiru domina lortu zituzten. Urrezko domina eta Gipuzkoako txapelduna, Maddi Urrestarazu izan zen  Vortex jaurtiketan; Espezialitate berean,  Aimar Aierbek, zilarrezkoa lortu zuen eta 2000 metroko lasterketan, brontzezkoa. Ea hurrengo bi jardunaldietan domina gehiago ekartzen dituzten gure neska-mutilak.
 
 
 
 
 
 

ANTZAR KROSEKO TXAPELAK ORDIZIARA, ATAUNERA, BEASAINERA ETA OIARTZUNERA JOAN DIRA (GOIERRIKO HITZA 2016-02-22)

Lazkaon atzo goizean jokatu zen 14. Antzar Krosa, alebin eta infantil mailetako korrikalarientzat. Kimuen kategorian, nesketan Ordiziako Naroa Iturriotzek (Jakintza) irabazi zuen, Araitz Mendia lazkaotarra (San Benito) izan zen bigarren, eta Naia Iraola hirugarren. 13 neskak parte hartu zuten.

Alebin mutiletan, beste 13 lehiakideren artean, Joxemiel Barandiaran herri eskolako ataundarrak izan ziren nagusi, lehen hiru postuetan: Aimar Aierbe txapeldun, Markel Galparsoro bigarren eta Aratz Lasa hirugarren.

Larriagoetan, infantil nesketan Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Ane Etxebeste nagusitu zen, Iraia Mendia lazkaotarraren (San Benito) eta Irati Esnaolaren aurretik.

Mutiletan, berriz, Beasaingo Loinazpe institutuko Ander Gabardino izan zen lehenengo, Ordiziako Oianguren institutuko Natnael Hidalgo bigarren eta San Benitoko Jon Etxeberria hirugarren.

 

 

 

 

ANTZAR KROSEKO TXAPELAK ORDIZIARA, ATAUNERA, BEASAINERA ETA OIARTZUNERA JOAN DIRA

Lazkaon atzo goizean jokatu zen 14. Antzar Krosa, alebin eta infantil mailetako korrikalarientzat. Kimuen kategorian, nesketan Ordiziako Naroa Iturriotzek (Jakintza) irabazi zuen, Araitz Mendia lazkaotarra (San Benito) izan zen bigarren, eta Naia Iraola hirugarren. 13 neskak parte hartu zuten.

Alebin mutiletan, beste 13 lehiakideren artean, Joxemiel Barandiaran herri eskolako ataundarrak izan ziren nagusi, lehen hiru postuetan: Aimar Aierbe txapeldun, Markel Galparsoro bigarren eta Aratz Lasa hirugarren.

Larriagoetan, infantil nesketan Oiartzungo Haurtzaro ikastolako Ane Etxebeste nagusitu zen, Iraia Mendia lazkaotarraren (San Benito) eta Irati Esnaolaren aurretik.

Mutiletan, berriz, Beasaingo Loinazpe institutuko Ander Gabardino izan zen lehenengo, Ordiziako Oianguren institutuko Natnael Hidalgo bigarren eta San Benitoko Jon Etxeberria hirugarren.

 

 

EGUZKI BERRIREN 100. ALEA

Gure eskolako aldizkariaren 100. alea argitaratzera goaz. 1980-81 ikasturtean ekin genion bideari eta ordutik guraso, irakasle eta ikasleen artean bide luzea eta oparoa egin dugu elkarrekin. Inongo zalantzarik gabe gure eskolaren ezaugarrietako bat izanda Eguzki Berri aldizkaria. Aurrerantzean ere hala izan dadila nahiko genuke!

 

Aldizkariaren urtemuga hau ospatzeko, aurtengo ikasturtearen bukaeran  (2015eko ekainean) Eguzki Berriren 100. ale berezia argitaratzea gustatuko litzaiguke.  

 

 1998. urtean Eguzki Berriren 50. alea argitaratu genuenean, bertan gure eskolako ikasleak izan zirenen lanak tartekatu genituen. Oraingo honetan ere antzeko gauza egiteko asmoa daukagu. Horregatik 1998. urtetik gaur egunera ikasle ohiak gonbidatu nahi ditugu Eguzki Berriren 100. alean parte hartzera. Anima zaitezte idaztera! Zuei interesgarria iruditzen zaizuenari buruz idatz dezakezue, nahi baduzue banaka nahi baduzue taldeka: eskolako esperientzia, zuen burutazioren bat, idazlana (ipuin, eleberri, bertso, olerki, marrazki …) … Azken batean zuei egokiena iruditzen zaizuena! Muga bat jartzeagatik, ahal bada gehienez bi orriko lana izatea eskertuko genizueke. Maiatzaren 15erako zuek egindako lana eskolako korreo elektronikora ( E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) bidaltzea edo eskolara ekartzea nahikoa zenukete. 

 

Gure nahia, 1998tik hona ikasle ohi guztiei albiste honen berri ematea da. Baina pertsona denetara iristea ezinezkoa zaigulako, idatzia jasotzen ez dutenei informazioa ahoz zabaltzea eskertuko genuke. Horregatik urte bakoitzean jaiotako ikasle batzuei pasatuko diegu eskutitza eta gero euren lana izango da honen berri urte bereko promoziokoei zabaltzea. Ea denon ahaleginarekin gauzak ondo egiten ditugun!

 

Besterik ez. Aurretik zuen borondate ona eskertuz agurtzen gara.

 

hitzaldia

EMAILEA: M.JOSE LERA

Psikologia ebolutiboan doktorea eta GOLDEN 5 programaren sortzaile eta koordinatzailea.

ORDUA: 18:00

EGUNAOsteguna 22 Urtarrila

TOKIA: Ataungo Udaletxeko Pleno Aretoa.

GAIA: Familia-eskola harremanak.

(Zaintza zerbitzua liburutegian izango da)

ESKOLARTEKO MENDI-IBILALDI NEURTUA

Martxoaren 8an, igandea hain zuzen, Ataunen Goierriko eskolarteko mendi- ibilaldia izango da. Ondorioz egun horretan Goierriko eskoletako ikasle eta guraso asko gure herrian izango dira ekitaldian parte hartzen. Mendi ibilaldiaren antolatzaileak Ataun Kirol Elkartea eta Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxeko Guraso Elkartea dira. Antolatzaileek bi ibilbide desberdin antolatu dituzte: bata 3 ordu eta erdikoa eta bestea bi ordukoa gutxi gorabehera.


Gehiago irakurri...