Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Hitzaldia

Hitzaldia

Martxo-apirileko 31-2-3 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan, haurren filma "Ozzy" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa, euskaraz proiektatuko delarik. Helduen filma, berriz, "Un monstruo viene a verme", 12 urtetik gorako ikusleei zuzenduriko fantasia dramatikoa.

Sabinoren Bertso bideoa

Kirol-jardueren Teknikari lanpostua lehiaketa-oposizio

Deialdi honen helburua Ataungo Udal honetako Kirol-jardueren Teknikari lanpostua lehiaketa-oposizio librearen bitartez jabetasunez betetzea da. Plaza hori A2 (Lehengo B Taldea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera) sailkapen-taldean sartuta dago, eta Administrazio Bereziko Eskalan, Azpieskala Teknikoan eta Erdi Mailako Teknikoen Taldean kokatuta dago. Euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa (derrigortasun data 2016koa dekarik).

 

GAO - Informazio gehiago (PDF)

 

Kirol-Jardueren lanpostua lehiaketa oposaketan parte hartu ahal izateko eskaintzak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 4a, asteartea, bitarte izango da.

 

Iragarkia BOEn

 

Akats zuzenketa  (2017ko martxoak 14, asteartea)

 

Sabinoren Bertso Liburua

Martxoak 24-26-27 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "El libro de la selva" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen abentura filma. Helduena, berriz, "El hombre que conocía el infinito". Hilabeteko programazioari begira, azken hau aldatu behar izan dugu arazo teknikoengatik.
 

Martxoak 17-19-20 asteburuko zine karteldegia

Aurreko astean bezala aldaketa batzuk izango ditugu:
 
-Martxoak 17, ostirala, arratsaldeko 19:30ean Gure Esku Dago egitasmoaren eskutik 2016ko ekainaren 5 ean burututako galdeketaren inguruko "Galdeketa historiko baten istorioa!" dokumentala izango dugu. Hau dela eta, ostiralean ez da 22:00etako zine emanaldirik izango.
 
-Haurren filma "Peter y el dragón" izango da, ikusle guztiri zuzendurik dagoen fantasiazko filma.
 
-Helduen filma, lehen esan bezala, igande eta astelehenean proiektatuko dugu eta "Theeb" (otsoa) izango da, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen abentura dramatikoa izango da.

Martxoak 10-12-13 asteburuko zine karteldegia

Haurren filma "Cazafantasmas" izango da, ikusle guztieri zuzendurik dagoen fantasiazko filma. 
 
Helduetan bi film ditugu aste honetan. Martxoaren 10ean, ostirala, iluntzeko 19:30ean "Irrintziaren oihartzuna" izango dugu, Biboletak Ataungo Emakume Elkarteak antolaturiko proiekzioa, ondoren Iratxe Fresneda zuzendariarekin solasaldia izateko aukera eskainiz eta mokadutxoa. Hau, ostiralean bakarrik eskainiko da.
 
Igande eta astelehenean berriz, "Ahora me ves" filma izango dugu, 7 urtetik gorako ikusleei zuzendurik dagoen thriller komedia.

 

herri Antzokiko martxoko programazioa

Hemen duzue martxoko programazioa, jakin aldaketaren bat egonez gero, aurrez jakinaraziko dela.

Martxoak 3,5,6 asteburuko zine karteldegia

Asteburu honetan haurren filma "Ice Age 5: el gran cataclismo" izango da, ikusle guztiei zuzendurik dagoen animazioa. Helduen filma "Neruda" Pablo Neruda poetaren bizipenak kontatzen dituen drama biografikoa, hau, 12 urtetik gorako ikusleei zuzendua izanik.