Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Francoren bilobari gutuna, abenduaren 18an

Abenduaren 18an, "Francoren bilobari gutuna" antzezlana izango dugu Herri Antzokian iluntzeko 19:00etan. Sarrerak salgai daude Sutegi, Troskaeta eta Errotaundin 8€tan.

 

Abenduak 30, MeMoria Historikoa

Abenduaren 30ean, Memoria Historikoaren jardunaldiak aurtengoz bukatutzat emateko Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia izango dugu Aiako Memoria Historikoaren oroitarrian. Aurreko kartelek 18:00etan izango zela adieraztenb bazuten ere, eguerdiko 12:00etan izango da.

 

Jentilak eta olentzero ibilaldi magikoa

Abenduaren 18an, igandez, “Jentilak eta Olentzero” ibilaldi magikoa ospatuko dugu Aralarko Parketxean, Jentilbaratza Kultur Elkartearekin lankidetzan. Ibilaldiak inguruotako mundu mitologikoa hedatzea helburu izango du.

Izen-ematea zabalik egongo da gaurtik aurrera, eta antolakuntzatik erreserba berandu baino lehen egitea gomendatzen dizuegu, plazak mugatuak izango direnez, hauek azkar beteko direla aurreikusten baitugu.

Abenduak 9-11-12 asteburua

Astebuu honetan "Alícia a través del espejo" filma izango dugu haurrentzat. Helduentzat berriz, "El gran Lebowski", azken hau Ataungo Gazte Asanbladak proposaturikoa izanik.

 

Asteburu honetan emango diegu amaiera aurtengoz, zine emanaldiei urtarrilerarte. Gogoratu, abenduaren 18an "Francoren Bilobari gutuna" izango dugula iluntzeko 19:00etan.

 

Ataungo Otsoak dantza taldeko bideoa

Joxemiel Barandiaranen heriotzaren 25.urteurrena dela eta, Ataungo Otsoak dantza taldeak, bideo bat grabatu du, Joxemielentzat bereziak eta KUTTUNAK Izan ziren lekuetara joan eta dantza eginez; Bere jaoitetxe aurrean, aurkitu zuen lehen trikuarriaren inguruan, Jentilbaratza, Santimamiñe... 
Hauxe da gure dantzataldeak Joxemieli egin nahi diogun omenaldi xumea. 
 
Datorren ostiralean, Abenduak 9,arratsaldeko seietan, HERRI ANTZOKIAn ikusteko aukera izango dugu. Etorri nahi duen guztia gonbidatzen dugu!!!

Abenduak 2-4-5 zine karteldegia

Asteburu honetan helduen filma "Un otoño sin Berlín" izango da, haurren filma, berriz, "Zootrópolis".
 
Hurrengo asteburuan Ataungo Gazte asanbladaren txanda izango dugu helduen filma proposatzeko garaian, "El gran Lebowski"rekin emango die hasiera beraien zine proposamenei. Haurrena "Alicia a través del espejo" izango da. Eta gogoratu, hurrengo asteburuarekin emango diogula amaiera urteari.
 

euskararen eguna 2016

euskararen eguna 2016_opt.jpg

BERTSO-PAPER BILDUMA

Sabino-Auzmendi-Bertso-paperak_opt.jpg

HASI DA ZINEMA DENBORALDI BERRIA

Azaroaren 18an ekin genion zinema denboraldi berriari. Hilean behin, azken astean, Biboletak Ataungo Emakume Taldeak eta Torto Ataungo Gazte asanbladak proposaturiko filmak eskainiko ditugu, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidea edozein herritarren proposamenak jasotzeko prest dago.

 

Azken urteetan bezala, ordutegiak ondorengoak dira:

 

Helduen filma:

Ostiraletan, 22:00etan

Igandetan, 19:30ean

Astelehenetan, 21:00etan

 

Haurren filma:

Igandetan, 16:30ean.

HERRIAN BURUTZEN DIREN EKIMENAK DEITZEKO KARTELEN BILKETA

Ataungo Udalak, Atauniker eta Murkondo elkarteekin elkar lanean, herrian burutzen diren ekimenak deitzeko prestatzen diren kartelak biltzeko eskaera egiten du.

 

Edozer motatako kartelak jasoko dira, beti ere, herrian buruturiko edo Ataun herria aipatzen dutenak izan behar dutelarik. Bildutako kartelekin urtean behin erakusketa bat osatuko dute aipaturiko bi elkarteek eta gero denak Udal artxiboan gordeko dira.

 

Kartelak paperean dituzuenean, Udal Liburutegian edo Udaleko bulegoetan utzi behar dira, digitalean dituzuenak berriz, ondoko bi helbide hauetara bidali;

 

Atauniker:   E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Murkondo:  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

Behin kartelak jasota, elkarrekin prestatutako fitxategi bat beteko dute eta esan bezala urtean behin erakusketa bat antolatu.

 

Gure herriko historia gordetzeak duen garrantziaz jabetu eta gorde dezagun.

 

Aurrez eskerrik asko herritarroi Atauniker, Murkondo eta Udalaren izenean.