Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

2017KO UDAL AURREKONTUAK PRESTATZEKO AUZO BATZARRAK

Aurten ere, urtero bezala,  datorren urteko aurrekontuak prestatzen hasia  da Udala. Aurreko urtekoak begiratu, aztertu eta beti ere, datozenak hobetzeko asmoa izanik.

 

Datozen egunetan, Herritarrokin hitz egin nahi dugu, zuen iritzia eta ustea jaso nahi dugu. Beraz, datorren urteko aurrekontuei begira ahalik eta ekarpen gehien jasotzeko asmoarekin, azaroaren 23-24 eta 26an  AUZO BATZARRAK egingo ditugu.

 

Azaroaren 23an: San Martinen. Udaletxeko pleno aretoan, iluntzeko 19:30etan

 

Azaroaren 24an:  San Gregorion.  Elkargunean,  iluntzeko 19:00etan

 

Azaroaren 26an: Aian.  Haitzarrin, eguerdiko 12etan

 

Animatu eta parte hartu. Zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira eta!!

ONDASUN HIGIEZIN HIRITARREN BALIO KATASTRALEN BERRIKUSPENA AKATS ZUZENKETA

2016ko azaroaren 7ko datarekin etxeetan banatutako bandoan akats bat aurkitu denez, bando honen bidez akatsaren zuzenketari  ekiten zaio.

 

Hurrengo hau dioenean :

 

“Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da. Hargatik, orain arte 0,15ean geneukan tipoa mantentzea erabaki dugu.”

 

Beste hau esan behar du:

 

“Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da. Hargatik, orain arte 0,13an geneukan tipoa mantentzea erabaki dugu.”

 

Barkatu eragozpenak. 

Memoria Historikoa

Asteartean, hilak 22, iluntzeko 19:00etan Memoria Historikoa "Iragana gogora ekartzen" jardunaldien barruan, "Gu sortu ginen enbor beretik sor daitezen besteak. Euskararen gaineko diskurtsoez pentsatzeko gonbidapen bat" hitzaldia dugula udaletxeko Pleno Aretoan Idurre Eskisabel eta Lorea Agirreren eskutik.

 

kartela_2016_opt.jpg

Francoren bilobari gutuna

Urtero bezala, jada jarri dugu martxan "Francoren bilobari gutuna" antzerkirako sarreren zozketa gure Facebookeko orrialdean.

Parte hartzeko:

-Facebookeko Herri Antzokia orrialdera "Atsegin" behar da.

-Kartelaren argazkia jarri dugun sarrera elkarbanatu behar da (gogoratu, elkarbanatzeko garaian elkarbanaketa PUBLIKOA dela zehaztu behar dela bestela guk ezin dugu ikusi eta ondorioz ez da zozketan sartuko).

ZORTE ON!

Hamabigarren Argazki Raliko sari banaketa

larunbat honetan, hilak 19, eguerdiko 12:00etan Ataungo Hamabigarren Argazki Raliko sari banaketa eta argazkien proiekzioa izango dugu Herri Antzokian.

Bihar emango diogu hasiera zine denboraldiari

Bihar, hilak 18 emango diogu hasiera ikasturte honetako zine denboraldiari. Helduen filma "Spotlight" izango da, haurrena, berriz, "Angry birds".

SAN MARTINGO FESTAK 2016

AZAROK 10, osteune

17:30 Haur txupinazoa, plazan.

Txokolate beroa banauko da.

Ondoren Buruhaundik

19:00 PATATA TORTILLA LEHIAKETEA

19:00 12 urtetik gorakontzat “INSTANT1ean” mugikorrakin ateatako fotografi lehiaketea.

21:00 AFARIE KARPAN

22:00 “Maskara txuria” izeneko ikuskizune.

AZAROK 11, ostielea, San Martin eune

11:00 San Martin euneko txupinazoa HERRIKO SUKALDARI TALDEN eskutik

11:00 10-12 urte bitartekontzat fubolin txapelketea.

11:00 Meza nausie bertsolarikin. Ondoren salda beroa eta mokautxoa karpan.

12:30 ARTZAI TXAKUR LEHIAKETEA

13:00 Kuadrillan poteo girotue.

14:30 KOADRILLA BAZKARIE

14:30 JUBILATU BAZKARIE Bittor Jatetxean

17:00 Buruhaundik plazan eta dultzainerok.

18:45 “Instant batean” sari banatzea.

19:00 Ataun dantzan, EUSKAL DANTZAN IKUSKIZUNE.

20:00etatik aurrea Oargin kontzertu MOTZA, Otsein taldekin.

23:30 Kontzertuk:

 OCCHI DI FARFALLA

 HUNTZA

AZAROK 12, zapatue

Goizen-goiz herriko txistularikin dianea.

Zapatun ta jaien, marrazki lehiaketako lanak ikusgai izango die plazan

11:00 – 14:00 Plazan: HAUR PARKEA

11:00 - 16 urtez azpikontzat toka txapelketea karpan (izen ematek 11:30k bitarte izango die).

12:00 16 urtetik gorakontzat TOKA TXAPELKETEA AIZKOATEN

Eunen zehar “Maite eta bere trikitilarik” taldek kale giroa alaituko due.

14:30 HAURREN BAZKARIE.

15:30 Eltxetxun jolasa.

16:30 12 urte arte, Molto eta patinete karrerea.

12 urtetik gorakontzat futobolin txapelketea.

16:15ean izen ematea udaletxe aurren.

17:30 MOZORRO JUNTAIZOA.

18:00etan MOZORRO KALEJIRAN HASIEREA.

19:30 SAARDO PROATZEA mokautxokin.

21:30 HERRI AFARIE.

00:00 Kontzertuk:

 EZTEN GIRO

 JOSEBA B. LENOIR

AZAROK 13, jaie

Goizen-goiz herriko txistularikin dianea.

11:00-14:00 HERRI AZOKA

12:00 KANTU POTEOA

12:30 VII ATAUNGO MONDEJU BELTZ LEHIAKETA. Pintxo banaketea.

17:00 OTSOAK DANTZA TALDEN ikuskizune; eta EATE abesbatza.

Ondoren marrazki eta ipuin lehiaketako sari banaketea.

19:00 BERTSO SAIOA KARPAN.

Gaiek jartzen Amaia Agirre

SEBASTIAN LIZASO

ONINTZA ENBEITA

UXUE ALBERDI

ANGEL MARI PEÑAGARIKANO

UEMAko KIDE IZATEA ONARTU DU

Azaroaren 3an egindako udal osoko bilkuran, EH Bildu  eta Herrigintzaren aldeko botoekin, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartzea onartu du Ataungo Udalak, aho batez. UEMAko ordezkariek abenduan egingo duten Batzar Nagusian onartu beharko dute Ataungo Udalaren eskaera, eta behin eskaera onartuta, UEMAko kide izango da Ataun.

2011ko azterketa soziolinguistikoaren arabera,  azken urteotan, nabarmen  behera egin du euskararen erabilerak Ataunen. Horregatik, beheranzko joerari buelta emateko  eta Euskaraz biziz normalizazioari laguntzeko eta   euskararen arnasgune izaerari eusteko, UEMAko kide izateko erabakia hartu du Udalak

ZAKARRONTZIAK

Udaletxe ondoan jarrita zeuden zakarrontziak, lekuz aldatu dira eta aurrerantzean,  behar duen guztiarentzat, San Martingo INTXAURRONDO eraikinaren atzekaldean, lehen kotxe elektrikoak egoten ziren lekuan egongo dira erabilgarri.

Gutxitu, Sailkatu eta Berziklatu dezagun etxean sortzen dugun baliorik gabeko tresna elektriko eta traste zahar txikiak bertako ontzietan behar den bezala sailkatuz. Ondo ez sailkatzea eta alderantzizko ontzietara botatzeak, ondorio kaltegarriak dakarkigu.   

ONDASUN HIGIEZIN HIRITARREN BALIO KATASTRALEN BERRIKUSPENA

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2001etik berrikusi gabe zeuzkan etxebizitza eta lursailen balio katastralak eguneratzeko erabakia hartu zuen.

 Ekainean zehaztu zituen balio katastral berriak.

 Herritarrok Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan edo kontribuzioan ordaintzen dugun kopurua Aldundiak zehaztutako balio katastral horiei udalek erabakitako tipoa biderkatuta ateratzen da.

 Orain Udalari dagokio tipoa finkatzea.

Udal gobernuaren borondatea herritarrek OHZ edo kontribuzioa oraingo baloreetan ordaintzea jarraitzea da.

Hargatik, orain arte 0,15ean geneukan tipoa mantetzea erabaki dugu.

Herritarren batzuek euro batzuetako igoeraren edo jaitsieraren bat nabarituko duzue ordaindu beharrekoan, Aldundiak etxebizitzen aldaketak egin dituelako; esate baterako, hemendik aurrera bizitza bakarreko etxebizitzek gainerakoek baino kalifikazio altuagoa izango dute.

Balio katastral berriek 2017ko OHZan edo kontribuzioan izango dute eragina.