Ataungo  Udalaren INFORMAZIO  ZUZENA  Whatsappez bidez  jasotzeko aukera duzue. Mezuak jaso nahi badituzue:

1. GORDE zuen telefono mugikorreko KONTAKTUETAN  616 758 758  telefono-zenbakia.

2. BIDALI Whatsapp mezua: “INFORMAZIOA JASO NAHI DUT”  616 758 758 Telefonora.

 

Donostiako Zinemaldira irteera

Irailaren 20an, Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren eguna izanik, 3. urtez antolatu dugu Herri Antzokitik irteera. Arratsaldeko 16:30ean "Igelak" filma ikusteko aukera izango dugu eta iluntzeko 20:30ean "Bar Bahar", biak Principe aretoetan izanik.

14:50ean San Gregorioko Zubi Haunditik aterako da autobusa eta 15:00etan San Martingo plazan. Itzulerako ordutegia 22:30 izango da Donostian.


Izena emateko E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943180011 udaletxera deitu.

Animatu, jada ez dira eta sarrera asko geratzen!

ZALDIBIAko HERRI-LASTERKETA 2016

ZALDIBIAkoHERRI-LASTERKETA2016

HERRI ANTZOKITIK ZINEMALDIRA IRTEERA

Ate joka dugu jada Donostiako Zinemaldia, eta aurtengoan ere, Herri Antzokitik bertara joateko asmoz gaude. Euskal Zinemaren eguna irailaren20an izanik, egun hori aprobetxatu nahiko genuke.

Aurreko urteetan bezala, 2 film ikusteko aukeraeta Ataundik joan-etorriko autobusa izango dugu. 40 sarrera izango ditugu, 15€  pertsonako, eta izena eman ahala banatuko ditugu.

Zinemaldiak asteburu honetan jarriko duenez programazioa, ezin dugu aurreratu zein izangodiren filmak ezta ordutegia ere. Ala eta guztiz ere, informazio gehiago jakin nahi izanez gero edoizena emateko deitu udaletxera 943180011 edotaidatzi  E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.  helbidera.

Gogoratu, 18 urtez azpikorik balego, hauek heldubatez lagundurik edota guraso edo tutorearenbaimena sinatu beharko dutela.

Aurreko urteetan bezala, informazio gehiagodugunean helaraziko zaizue.

Animatu!

EUSKARA IKASTAROAK

Aurten ere,euskara ikasi edota hobetu nahi duen herritarrak aukera izango du ikastaroan parte hartzeko. Horretarako, izena eman behar da udaletxean. Izen ematea, IRAILAREN 12tik 20a bitartean egin behar da. (Bulegoko ordutegia: goizeko 9etatik eguerdiko 2ak arte).

Izena ematen dutenen artean, ondoren, bileraegingo da eta bertan, bakoitzaren egoera ikusi eta Euskara ikastaroaren inguruan behar den informazio guztia eman  eta zehaztuko da.

Euskara ikastera animatu eta erabiltzeko deialuzatzen dizuegu. !!

UDAL BATZORDEAK

Udal Batzordeak irekiak dira eta bertan parte hartu  nahi duen herritarrak, edozein unetan Udaletxean jakinarazi eta  izena eman dezakeelagogoratu nahi dizuegu.

Antzeztaun 2016

Antzeztaun 2016

Ibilaldi geologikoa: Agauntza ibaiaren inguruan

Geologia hitzak ia beti  gai solidoak dakarzkigu burura: mendiak, harriak, mineralak; nekez erlazionatuko dugu urarekin; baina ura ere gai minerala da, merkurioarekin batera tenperatura arruntean likido egoeran dagoen gai bakarra. 

Ataun eta Lazkaoren kokalekuen ardatzean dagoen Agauntza ibaia,  beste ibai guztiak bezala, bertako paisaiei forma emateko garrantzi handia du; etengabe, bere ibilguko harrizko zorua higatzen eta induskatzen jarraitzen du gorago bereganatutako harriak, hareak eta lokatzak garraitzen dituen bitartean. Garraiatutako material horietako batzuk aldi baterako ibilguan geratzen dira, urak berriro hazi bitartean. Ibaiak noizbait garraiatutako material asko berriz aldameneko soroetako lurzoruen osagai ugarienak dira; gainera bailarako hegaletako luiziek lurrez hornitzen dituzte aipatutako lurzoruak.

Ibaiak irekitako ibilguak, bere ibai-lasterrekin eta ur geldiekin, eta bertan dauden harriek sortzen dituzte uretako hainbat izaki bizi diren habitat anitzak.

Ibaiko harriak askotan erabili izan dira eraikuntzan etxeak, bideak eta abar egiteko.

Ibaiak zeharkatzen dituen eremuak bitan banatzen dituen arren, geografikoki urruti dauden tokiak lotu ere egiten ditu: Agauntzak Oriarekin eta Zaldibiko, Amezketako eta abarretako errekekin lotura du.

Aipatutakoez eta askoz gehiagoz hiru geologo adituei entzunez goiz atsegin bat pasatzera etortzeko gonbidatzen zaitugu. 

Gehiago irakurri...

Herriak jasangarritasun bidean: Oñatiko esperientzia

Oso garrantzitsua da gizartea prestatuta izatea etorkizunean sor daitezkeen erronkei aurre egiteko. Espero liteke halako baten petrolioa garestitzen hasiko dela eta gaurko nekazaritza ereduaren energia kontsumo handia asetzeko petrolio merkerik ez egotea; klima aldaketa berehala geldiarazi beharra dago. Laster energia berriztagarriak, modu deszentralizatuan ekoiztuak eta sarearte adimentsuen bidez banatuak izango dira.

 

Baieztatu liteke garapen ekonomiko jasangarri batera iristeko bide eraginkorrena pertsona guztien ongizatea lankidetza edo kooperazio bidez lortzea dela, era honetan gizarte solidario eta kohesionatuagoa lortuz. Etorkizunean lankidetza lehiakortasuna baino garrantzitsuagoa izango da seguru asko eta gure artean badugu aurrekaririk kontu honetan, garai batean auzolana inguru hauetan oso errotuta baitzegoen.

 

Oñatik, jasangarritasunaren bidean, pauso ausartak eta garrantzitsuak eman ditu dagoeneko energia berriztagarrien esparruan, moneta sozialaren esperientzian eta abarretan.

 

Gehiago irakurri...

Bisoi europarra

Duela gutxi arte, bisoia esatean, berokiak egiteko erabiltzen den animalia zetorkigun burura guztioi, bere larru ederragatik haztegi industrialetan hazitzen den bisoi amerikarra, alegia.

 

Baina badago beste bisoi bat, bisoi europarra, urte askoan inor ohartu ere egin gabe, gure alboko ibai eta erreketan ezkutuan bizi izan dena. Gaur egun oraindik, gure faunako ugaztunen artean ezezagunenetakoa da, eta, tamalez, ongi ezagutu aurretik betiko desagertzea ere gerta liteke; izan ere, XIX. mendean Europako erdialdetik desagertzen hasi zenetik, bisoi europarra jatorrizko banaketa eremuaren % 80tik desagertu da jada.

 

Gehiago irakurri...

ALTZARI, TRESNA ELEKTRIKO ETA BALIORIK GABEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA

Uztailaren 5 eta 19an, abuztuaren 2 eta 16an eta irailaren 6 eta 20an Ataunen altzari, elektragailu eta baliorik gabeko traste zaharren bilketa egingo da. Trasteren bat atera nahi duenak, bezperan eta  iluntzeko 20:00etatik aurrera atera behar du. Gainera aldez aurretik trasteak zein puntutan utzi behar diren adierazteko, “Sasieta Mankomunitatea” enpresaren 943-161555 erantzungailu automatikora deitu behar da edo info@sasieta.net posta elektronikoa erabili.